72. zk., 2003ko apirilaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2209
IRAGARKIA, 2003ko martxoaren 12koa, Gizarte Ekonomiako zuzendariarena, Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai, S. Coop. kooperatiba sozietateak herri onurako izaera jasotzeko espedienteari buruzkoa.
Hona hemen Jesús Alfredo Ispizua Zuazua jaunak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendariak, egindako
IRAGARKIA:
Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai, S. Coop. kooperatiba sozietateak, herri onurako izaera aintzatesteko eskabidea aurkeztu du, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren babesean. Dekretu horren 9. artikuluaren 3. paragrafoari jarraituz, jendaurrean jartzeko aldi bat irekitzen da, interesatuta dagoen edonork espedientea aztertu eta egoki derizkion alegazioak egin ahal izan ditzan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hogei eguneko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 12a.
Gizarte Ekonomiako zuzendaria,
JESÚS ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.