
72. zk., 2003ko apirilaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2201
EDIKTUA, 640/96 zk.ko porrot-prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Aipatu prozeduran, 2003ko martxoaren 11ko Autoa eman da, zeina ondokoa baita hitzez hitz:
145 zk.ko Autoa
XEDAPENEZKO ZATIA
Industrias Mendoza S.A.ren porrot-espedientea bukatzea ebatzi dut, eta:
1.a Jakinarazi bekie ebazpen hau euren kredituak guztiz ordaindu ez dizkieten hartzekodunei, kreditu horiena guztiz jaso arte porrot egin duenaren kontrako akzioari eusten diotela jakinaraziz.
2.a Ebazpen hau argitara bedi ediktuen bitartez, epaitegi honetan eta EHAAn argitaratutakoen bitartez hain zuzen ere.
3.a Igorri bekizkio Gasteizko Merkataritza Erregistroari aginduaren ale bi, legezko ondorioei dagokienez judizio unibertsal hau bukatu dela jakinaraziz.
4.a Igorri bekio ofizio bat Gasteizko Posta eta Telegrafoen Administrazio Orokorrari, ondoko hauek jakinaraziaz: jasotzen duen korrespondentzia epaitegi honetara bidaltzeko agindua indargabetua egiten dela, eta korrespondentzi hori porrot egin duenaren baltzura bidali beharko duela.
5.a Bestalde, porrot egin duenaren paper eta liburu baliagarriak, autoekin batera, epaitegi honetako idazkaritzan gordetzea ebatzi da, geroko ondorioetarako hain zuzen ere.
6.a Jakinarazi bekie ebazpen hau porrotaren sindikoei eta komisarioari, zeinak euren karguak uzteko agindutzat balioko dien. Eta horretaz gain, jakinarazi bekie aipatutakoei eze, euren ordainsariak guztiz jaso arte porrot egin duenaren kontrako akzioari eusten diotela.
Aurkatzeko modua: Arabako Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb 455 artikulua).
Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).
Eta epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.
Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuaz jakinarazpen-zedulatzat balio dezan, ematen da idazki hau.
Vitoria-Gasteiz, bi mila eta biko martxoaren hamaika.
IDAZKARIA.
RSS