Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2003ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2195

AGINDUA, 2003ko martxoaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, derrigorrezko irakasmailetako eta Haur Hezkuntzako (2. zikloko) ikastetxe publikoei dei egiten diena, jantoki-zerbitzu osagarriaren zuzeneko kudeaketarako aukera izan dezaten.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko martxoaren 20ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako jantokiak arautzen ditu derrigorrezko irakasmailetan eta Haur Hezkuntzan (2. zikloan). Agindu horrek zuzeneko kudeaketa eredua definitzea du helburu, izan ere, horrela ahalbidetuko baita jantoki zerbitzua derrigorrezko etapetara hedatzea, batetik, giza baliabideak eta baliabide material eta ekonomikoak egoki esleitzea, bestetik, eta irakaskuntzako sare publikoko jantoki guztiak errazago kudeatzea, azkenik.

Zuzeneko kudeaketa deritzan eredu hori ikastetxe publikoetako jantoki guztietara berehala hedatzeko egon daitezkeen zailtasunak saihesteko, zerbitzua zuzenbide pribatuko entitate baimenduek emateko aukera egongo da, salbuespen gisa, beti ere entitate baimenduok Aginduaren III. kapituluan ezarrita dagoena betetzen badute.

Horregatik, eta Azken Xedapenetatik hirugarrena aplikatuz, deialdi honen helburua da jantoki-zerbitzu osagarriaren zuzeneko kudeaketa ahalik eta ikastetxerik gehienetara zabaltzea, abenduaren 28ko 8/2002 Legearen babesean; horretarako muga bakarra 2003/2004 ikasturterako dagoen aurrekontua da.

Hori horrela izanik, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Agindu honen helburua da jantoki-zerbitzua zuzeneko kudeaketa erregimenean ez duten derrigorrezko irakasmailetako eta Haur Hezkuntzako (2. zikloko) ikastetxe publikoei dei egitea, hain zuzen ere, beren autonomia erabiliz jantoki-zerbitzu osagarria zuzenean kudeatzeko aukera egin dezaten, betiere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko martxoaren 20ko Agindua, eskoletako jantokiak arautzen dituena, jarraituz.

2. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Jantoki-zerbitzua zuzenean kudeatzeko eskaera egiten duten ikastetxeek 2003ko maiatzaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute eskabidea Lurralde Ordezkaritzetan, nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean aurreikusitako bideak erabiliz, 2000ko martxoaren 22ko Aginduak ezarritakoa jarraituz.

2.– Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzak akats edo zehaztasunik ezen bat antzemango balu aurkeztutako eskabidean, hamar eguneko epea emango zaio interesatuari akatsa zuzendu dezan edo beharrezko agiriak aurkez ditzan. Ohartaraziko zaio, halaber, horrela egin ezean eskaera ezetsitzat joko dela; horretarako aurretiaz ebazpena emango da Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 42. artikuluan xedatutakoarekin bat.

3. artikulua.– Hautaketa-irizpideak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta 2000ko martxoaren 22ko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenak baztertu ondoren, honako irizpide hauek kontuan hartuta baloratuko dira eskabideak:

a) Ikastetxe bakoitzeko bekadunen ehunekoaren arabera, egoera sozio-ekonomiko ahuleko eskualdeetan egotea. Guztira eman daitekeen puntuazio osoaren %45 baloratuko da gehienez.

b) Garraio erabiltzen duten ikasleen ehunekoa, urruntasunagatik horretarako eskubidea dutelako. Guztira eman daitekeen puntuazio osoaren %35 baloratuko da gehienez.

c) Kuotarik altuenak dituzten jantokiak, oraingo kuotak homogeneizatzeko asmoz. Guztira eman daitekeen puntuazio osoaren %20 baloratuko da gehienez.

4. artikulua.– Balorazio Batzordea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta eskabideko agirietan leudekeen akatsak zuzendu ondoren, Balorazio Batzordea bilduko da aipatutako irizpideen arabera eskabideak aztertzeko. Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta gehienez hamabost eguneko epean, aipatutako Batzordeak ebazpen proposamena aurkeztuko du, jantoki-zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa zein ikastetxeri eman zaien zehaztuko duena, betiere ezarritako irizpideen arabera eta aurrekontuaren mugen barruan.

2.– Balorazio Batzordea honako hauek osatuko dute:

a) Batzordeburua: Administrazio eta Dirubideen zuzendaria.

b) Batzordeburuordea: Aukera Berdintasuneko zerbitzuburua.

c) Batzordekideak:

– Aurrekontu eta Hezkuntza Administrazioko lurraldeburuak

– Zerbitzuen Ikuskaritza Nagusiko teknikari bat, bertako arduradunak izendatuta.

– Hornikuntza eta Kontratazio Zerbitzuko arduraduna.

d) Idazkaria: Aukera Berdintasuneko Zerbitzuko teknikari bat, hitzarekin bai baina botorik gabe, batzordeburuak izendatuta.

5. artikulua.– Eskabideen ebazpena.

1.– Administrazio eta Dirubideen zuzendariari dagokio aurkeztutako eskabideen ebazpena, gehienez ere sei hilabeteko epean, Agindu hau argitaratzen den biharamunetik hasita.

2.– Epearen barruan ebazpen adierazirik ez badago, eskabideak ezetsi egin direla ulertu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako; nolanahi ere, lege horrek berariaz ebazteko betebeharra ezartzen dio Administrazioari.

3.– Interesdun bakoitzari jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Administrazio eta Dirubideen zuzendariaren ebazpena, eskabidea onartu zaien ikastetxeen aipamen eta guzti.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honek arautu gabekoetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak ezarritakoa izango da osagarri.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Agindu honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean edo, bestela, bi hilabeteko epea egongo da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 26a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA

JANTOKIA KUDEAKETA ZUZENEKO
ERREGIMENEAN ONARTZEKO ESKABIDEA

		jaunak/andreak

		kodea duen	

Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Goreneko (OOG) lehendakari naizen aldetik,

ZIURTATZEN DUT

Ikastetxeko OOGak 2003ko ................aren

1.– Eskola-jatetxearen kudeaketa zuzena eskatzea, 2003ko

2.– Sailak antolatu eta finantzatzen duen eguerdiko eskola-garraio zerbitzuari berariaz uko egitea.

3.– OOGeko lehendakariari baimena ematea gaur egun ditugun horniketa eta/edo zaintza kontratuak baliogabetzeko (salatzeko).

4.– Ziurtagiri honekin batera aurkezten diren agiriak, jantokiak 2002/2003 ikasturtean izango duen egoerari buruzkoak, baliozkotzea.

5.– Eskabidea onartuz gero, onarpen-ebazpenak ezarritako epearen barruan, honako agiriak bidaliko dituela hitz ematea:

a) Jantokiaren jarduera-araudia.

b) Horniketako eta/edo zaintzako kontratu-deuseztapenen kopiak.

........................................(e)n, 2003ko

Izpta.: Ordezkaritza Organo Goreneko lehendakaria

IDAZKARIA NAIZEN HONEK GUZTI HONEN FEDE EMATEN DUT

Izpta.: OOGeko idazkaria

II. ERANSKINA

JANTOKIKO DATUAK

IKASTETXEARI BURUZKO DATUAK

	

	IKASTETXEAREN IZENA: 	

	IKASTETXEAREN KODEA: 	

	LURRALDEA:	

	HELBIDEA: 	

	PK.: 	

	HERRIA:	

IKASTETXEKO IRAKASTEREDUA:	A	B	D	

DATU TEKNIKOAK

	SUKALDEAREN INSTALAZIOA	

	JANARIAREN PRESTAKETA	

	

	SAILAREN MENPEKO SUKALDEKO LANGILEAK .	

	

	MENUA SAILAREN MENPEKO LANGILEEK EGINA .	

	

	TXANDA BAKOITZEKO BAZKALTIAR KOPURUA	

	

	JANTOKIA (m2) 	

	

	SUKALONDOA ETA/EDO SUKALDEA (m2) .	

	

	GARBIGELA (m2) 	

	

	JANKIEN BILTOKIA (m2) .	

	

	GARBIGARRIEN BILTEGIA (m2) 	

JANTOKI-ZERBITZUAK ERABILTZEKO BESTE GUNE BATZUK:

Erabilerak eta gunearen deskripzioa	m2	

––––––––––––––––––––––––––––––––	––––––––––––––

––––––––––––––––––––––––––––––––	––––––––––––––

.................................(e)n, 2003ko

Izpta.: Ikastetxeko zuzendaria/OOGeko lehendakaria.

III. ERANSKINA

2002/2003 IKASTURTEKO DATUAK
JANTOKIAREN ORDUTEGI, ERABILTZAILE, KUOTA ETA EGUNEN DATUAK

Ikastetxzearen izena: ____________________________________________

Ikastetxearen kodea: ___________________________________

OHIZKO BAZKALTIARRAK MAILAKA:

	HAUR HEZK.	LEHEN HEZK.	DBH	BESTELAKOAK	GUZTIRA	

Astelehena						

Asteartea						

Asteazkena						

Osteguna						

Ostirala						

BAZKALTIARRAK KUOTAKA:

	Prezioa	Bazkaltiar kopurua	

	Menua	HAUR H.	LEHEN H.	DBH	BESTELAKOAK	 GUZTIRA

Garraiorik gabeko ohiko bazkaltiarrak						

Garraiatutako ohiko bazkaltiarrak							

Otros

HH, LH ETA DBH-KO ZAINTZA ORDUAK:

	HAUR HEZKUNTZA	LEHEN HEZKUNTZA	DBH	

	Goizeko eskola	Arratsaldeko eskola	Goizeko eskola 	Arratsaldeko eskola	Goizeko eskola 	Arratsaldeko eskola

	orduen amaiera	orduen hasiera	orduen amaiera	 orduen hasiera	orduen amaiera	orduen hasiera	

Astelehena							

Asteartea							

Asteazkena							

Osteguna							

Ostirala							

JANTOKIKO EGUNAK:

	HAUR HEZK	LEHEN HEZK.	DBH	

Jantokiko egunak irailetik abendura				

Jantokiko egunak urtarriletik ekainera				

Jantokiko egunak guztira				

BEKADUNEI BURUZKO DATUAK:

	Kopurua	

Ikastetxeko ikasleak guztira		

Ikastetxeko bekadunak guztira		

Bekadun bazkaltiarrak		

IKASTURTEKO DATU EKONOMIKOAK:

	SARRERAK	 GASTUAK	

	Kuotengatik:	euro 	Monitorearen gastuak:	euro 	

	Hezkuntza Sailaren laguntzak:	euro 	Sukaldeko langileen gastuak:	euro 	

			Lehengaien gastuak:	euro 	

	Bestelako laguntzak:	Bestelako gastuak:	

a)	euro 	a)	euro

b)	euro 	b)	euro

c)	euro 		

	GUZTIRA		GUZTIRA

........................................(e)n, 2003ko

Izpta.: Ikastetxeko zuzendaria / OOGko lehendakaria.

IV. ERANSKINA

LANGILEEN ZERRENDA

IKASTETXEA:	KODEA:	

	NAN	Izen-abizenak	Kont. mota	Kategoria	 Antzinatasun	Asteko orduak	Asteko orduak	Asteko	Euskara-	Enpresa

			(1)	(2)	-data	Officean	Zaintzan	 egunak	maila (3)	(4)

										

										

										

										

										

										

										

										

										

										

										

										

										

										

										

										

										

										

____________________________(e)n, 2003ko _____________aren ______(e)an.

Izpta.: Ikastetxeko zuzendaria / OOGko lehendakaria.

	(1)	A- Finkoa	(2)	A- Sukaldaria	(3)	A- Euskara	(4)	A- Gurasoen Elkartearen langileak

		B- Aldi baterakoa		B- Sukaldari laguntzailea		B- Euskara erraza		B- Hezkuntza Sailaren lan-kontratuko langileak

				C- Jantokiko monitorea		C- Gaztelera		C- Bestelakoak (enpresa zehaztu)


Azterketa dokumentala