Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2003ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2194

AGINDUA, 2003ko martxoaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxeen arteko binakako loturak (IKABIL) sustatzeko laguntza deialdia egiten duena.

Euskarak irakasmaila desberdinetan bere lekua irabazi du azken urteotan, nagusiki hizkuntza ofizialaren statusa lortu izanaren ondorioz. Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitateaz besteko irakasmailetan, haur eta gaztetxo guztiak euskara edo euskaraz ikasten ari dira.

Ikasle horiek, ordea, ama hizkuntzaz zein etxeko/kaleko ingurugiroz oso egoera soziolinguistiko desberdinetakoak dira. Alderdi honetatik euskara maila eta erabilera egokia lortzeko zailtasunik handienak dituztenei oso lagungarri gerta dakieke inguru euskaldunagoetako ikasle eta familiekiko harremanak lortu eta sendotzea. Beraien bizi inguruak ere ziurrenetik baduke erakarmenik giro desberdineko ikasleentzat, gizarte molde desberdinen izaera bertatik bertara ezagutzeko aukera eman dezakeen neurrian.

Harreman horiek bideratu eta sustatzeari egoki iritzi dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, elkar trukeek berekin dakartzaten kostuetan laguntzeko bideak ezarriz.

Horregatik guztiagatik,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Ikastetxeen Arteko Binakako Loturak (IKABIL) sustatzeko laguntza deialdi hau onartzea, Agindu honen Eranskinean zehazten diren oinarri-arauen arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Oinarri-arauek jardunbide kontuan begiz jo gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.

Bigarrena.– Bide administratiboa agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hirugarrena.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak deialdi hau mamitzeko beharrezko neurriak hartuko ditu.

Laugarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 26a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

ERANSKINA
OINARRI-ARAUAK

1.– Ikastetxeen arteko binakako loturak sustatzeko laguntza deialdia egiten da. Honetarako Euskal Autonomi Erkidegoko 2003ko aurrekontuetatik 45.500 euroko diru-partida erabiliko da.

NORI ZUZENDUA

2.– Deialdi honek 2003-2004 ikasturtean burutzekoak diren ikastetxeen arteko binakako loturak hartuko ditu kontuan.

3.– Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei zuzenduak dira laguntza hauek, A, B eta D ereduko ikasle taldeentzat.

Eskatzaileek ezin izango dute lehendik zabalik eduki Herri Administrazioek emandako antzeko laguntzaren bat itzultzeko espedienterik edo zigor-agiririk.

IKASTETXEEN ARTEKO BINAKAKO LOTUREN EZAUGARRIAK

4.– Ikastetxeen arteko binakako lotura horiek ikasle trukearen bitartez gauzatuko dira, bi helburu nagusi hauekin:

- Euskara ikasi, aberastu eta erabiltzeko lagungarri izatea.

- Kultur zein gizarte giro desberdinen arteko ezagutza eta hurbilketa areagotzea.

Ondorioz, ikastetxe trukekidea Euskal Autonomi Erkidegokoa ez ezik, Nafarroa zein Ipar Euskal Herrikoa ere izan daiteke. Trukekidea Nafarroakoa edo Iparraldekoa bada, bi trukekideei dagokien laguntza Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxeari emango zaio, bien artean kudeatu dezaten.

5.– Lotura adostu eta gauzatu bitartean ikasleak nolabait elkarren arteko harremanetan jartzea komeni da (gutunak...), trukeak ahalik eta etekinik onenak izan ditzan.

6.– Ikasle-irakasleak trukekideen etxeetan biziko dira egonaldian zehar.

7.– Alde bakoitzeko egonaldiek gutxienez bi eguneko iraupena izan beharko dute.

8.– 20 ikasletik beherako taldeetan ikasleek ikastetxeko irakasle euskaldun baten laguntza izango dute gutxienez, joan-etorrietan, egonaldian eta bertatik bertarako mugimenduetan. 20 ikasletik gorako taldeen kasuan, aldiz, 20 ikasleko frakzio bakoitzeko irakasle edo monitore euskaldun bat gehiagorena, gutxienez.

9.– Ikasle trukean parte hartzen duten bi aldeetako taldeak normalean adinez pare antzekoak izango dira, eskola txiki eta unitarioetako taldeen kasuan izan ezik.

10.– Trukean parte hartzen dutenek Eusko Jaurlaritzak hitzartutako istripu eta erantzukizun zibileko aseguru baten babesa izango dute joan-etorrietarako, egonaldirako eta bertatik bertarako mugimenduetarako.

ESKABIDEAK

11.– Lotura egiteko asmoa duten bi ikastetxeek egin behar dute eskabidea, bakoitzak berea.

12.– Ikastetxe bakoitzak IKABIL deialdira eskabide bakar bat aurkez dezake. Hala ere, eskabideak bere barnean ikastetxe horretako talde bat baino gehiagoren lotura proiektuak har ditzake.

Eskola txikiek bat eginda aurkez dezakete eskabidea, handiagoa den bakar batekin lotura egin ahal izateko.

13.– Eskabidea egin nahi duen ikastetxeak, lotura zein ikastetxerekin egin finkatu ondoren, oinarri-arau hauen I. Eranskinean dagoen eskabide-orria bete behar du.

14.– Eskabide-orria ekainaren 13rako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu behar da, edo bestela, postan sobre irekian aurkeztu ziurtatzera, zigilua eta data eskabideari berari ezarri ahal izateko, eta hurrengo oinarri-arauan adierazitako helbidera bidali (edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 atalean ezartzen den edozein administrazio gunetan entregatu).

Administrazioan jasotako eskabidean hutsune edo osatu beharren bat somatuko balitz, honen berri emango zaio eskatzaileari eta 10 eguneko epea emango zaio eskabidea osa dezan. Epe horretan ez bada eskabidea osatzen, atzera egiten dela ulertuko da, horretarako ebazpena eman ondoren.

15.– Trukekidea topatzeko eta lotura zehazteko zailtasunak dituzten ikastetxe edo ikastetxeetako talde jakin batzuei laguntzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalak loturak egiteko interesa duten ikastetxe edo taldeen zerrenda osatuko du. Zerrenda horretan agertu nahi dutenek II. Eranskineko interesatuen zerrenda osatzeko orria bete eta ondoan datorren helbidera bidali behar dute maiatzaren 7rako.

EUSKO JAURLARITZA (Hezkuntza)

Euskara Zerbitzua (IKABIL)

Donostia-San Sebastian 1

01010 GASTEIZ

Oso epe laburrean zerrenda osatu eta interesa azaldu duten ikastetxe guztiei banatuko zaie. Zerrenda horretako interesatuekin harremanetan jarri eta aurkitu behar da loturakidea, ekainaren 13a baino lehen eskabidea egin ahal izateko.

LAGUNTZAK FINKATZEKO

IRIZPIDEAK

16.– Eskabideak aztertu eta laguntza proposamenak egiteko, honako kide hauez osaturiko batzordea izendatuko du Hezkuntza sailburuordeak:

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo berak izenda dezan ordezkoa.

– Kultura Sailaren ordezkari bat.

– Berritzeguneetako 3 hizkuntz normalkuntzako teknikari.

– Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko 2 teknikari.

17.– Eskabideak aztertu eta laguntzak zein ikastetxeri eman erabakitzeko honako irizpideok hartuko dira kontuan:

– Trukearen ezaugarriak (bi ikastetxeak zona soziolinguistiko/euskalki desberdinetakoak izatea, gizarte eta giro desberdinetakoak izatea -hiri-industri giroa / itsas-nekazal giroa...).

– Antolamendua.

– Ikastetxea gizarte egoera ahulekoa izatea.

– Eskabide kopurua eta deialdiaren erantzuteko ahalbideak.

Laguntzaren zenbatekoa finkatzeko, berriz, honako irizpide hauek:

– Garraio gastuak.

– Programaren gastuak.

– Egun kopurua.

– Ikasle kopurua.

– Ikasmaila.

– Ikastetxea Hizkuntz Normalkuntzako Proiektuetan sartuta egotea.

Dirulaguntza, beti ere, eskabide orriko aurrekontuaren atalean azaltzen diren bidai gastuen eta programako bestelako ekintzen parte bat diruz laguntzeko izango da.

EBAZPENA, ORDAINKETA

ETA JUSTIFIKAZIOA

18.– Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten dirulaguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du eskabide orriari erantsitako orri batean, edozein modutan ere diraluguntzen baturak ezingo duelarik gainditu gastuaren %100a. Horretarako, behar den neurrian murriztuko da legokiokeen dirulaguntza.

19.– Batzordeak laguntza proposamena helaraziko dio Hezkuntza sailburuordeari eta honek, 2003ko abuztuaren 30a baino lehen, Erabakia hartuko du, jasotzaileen zerrenda eta zenbatekoak eta ez onartuen zerrenda eta zergatiak adieraziz. Erabakia EHAAn argitaratuko da.

Aipaturiko epean erabaki espresurik ematen ez bada, eskabidea ez dela aintzakotzat hartu ulertuko da.

Erabaki horrek ez du Administrazio bidea agortzen eta bere aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, argitaratu eta hilabeteko epean.

20.– Ordainketa aurretiazko izaera duen diru-sarrera bakarrean gauzatuko da eta Erabakia argitaratu ondoren jarriko da tramitean.

21.– Laguntza jasotzen duten ikastetxeek 2004ko maiatzaren 31rako honako hauek bidali beharko dituzte, 14. oinarri arauan zehazten den helbidera:

a) IKABILeko loturen berri ematen duen galdekizuna, balorazioa eta emaitzak azalduz (laguntza jakinaraztearekin batera ikastetxeei bidaliko zaien inprimaki eredua betez).

b) Lotura gauzatzeko egin diren gastuen jatorrizko fakturak edo horien konpultsatutako kopiak. Herri ikastetxeen kasuan, jatorrizko fakturak ikastetxean geratuko dira, ekonomi kontrola daramaten administrazio-organoen eskura.

22.– Deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzen inguruan Ekonomi Jarraipenerako Bulegoak edota Euskal Herriko Kontu Epaitegiak, bere egitekoak betez eska dezan edozein informazio eskaintzera behartuta dago laguntza jasotzailea.

23.– Ikastetxeren batek laguntza jaso eta ekimena aurrera eraman ez edota baldintzaren bat bete gabe utziko balu, laguntza itzuli egin beharko luke, Dirulaguntzen erregimena arautzeari eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (92-2-7ko EHAA) zehaztutako prozeduraren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehen oinarri-arauan deialdi honetarako jarritako guztirako diru-zenbatekoa aldatu egin daiteke, eskaeren guztirako zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste dirulaguntza programetan erabili gabe geratzen diren diruak erabiliz, beti ere azken hauen erabakiak hartu aurretik.

I. ERANSKINA

ESKABIDE ORRIA 2003-2004ko IKABIL

IKASTETXEAREN DATUAK

Izena: ................................................... Herria: .......................... Tf.: ................. Ikastetxearen kodea

Gaiaren arduradunaren izen-abizenak:

Dingbats"n

Lotura ikasturterako ikastetxeko planean sartua/sartzekoa? Bai n Ez n

Ikastetxea gizarte egoera ahulekoa da? Ez n Bai n Zehaztu:

GURE TALDE(AR)EN DATUAK (2002-2003 ikasturtean)			 TRUKEKIDE(AR)EN DATUAK (2002-2003 ikasturtean)	

Maila/	Eredua	Ikasle-	Kanpoan	Zenbat	 Arduradunaren	Herria	Ikastetxearen	Tf.	Arduradunaren	Maila/

gela		kopurua	egoteko	egun	izen-abizenak	 	izena		izen-abizenak	gela

		 	datak

	

	

		

AURREKONTUA Gure talde(ar)en joan-etorri gastuak, trukekideari eskainiko dizkiogun ekintzak, irteerak, bisitak...

Zer			Zehaztu									 Zenbat	

.......................................	

.......................................	

.......................................	

.......................................	

	 GURE IKABIL-EKO GASTUAK GUZTIRA		

Zuzendariaren Ikastetxearen Arduradunaren

sinadura zigilua sinadura

........................(e)n, 2003ko.................aren.......(e)an
IKABIL LOTURAREN PROGRAMA

1.– Aurrelanak. Lotura honela prestatu dugu:

1.1 Harremanei dagokienean (irakasleen arteko/ikastetxeko bilerak, ikasleen arteko eskutitzak, gurasoekiko bilerak/enfokea, gurasoentzako gutunak/baimen eskeak...) 	

	

	

	

1.2 Ikasleen motibazioari eta kokatze lanari dagokienean (euskalkien desberdintasunaz ohartarazi / Euskalkiz euskalki eta tankerako kaseteak entzutera eman, "estandarra /euskalkiak noiz-norako" gogoeta eta ideiak argitzen joatea...) 	

	

	

	

2.– Helburuak.

	

	

	

2003-2004 ikasturtean bereziki helburu honetan ezarriko ditugu indarrak	

	

	

3.– Trukekideari eskainiko dizkiogun ekintzak, irteerak, bisitak... (ikasle koskortuen kasuan antolamenduan izan duten lekua...)

	

	

	

4.– Loturaren jarraipena. Nola ikusten duzue lotura finkatu eta gerora egonkor egitea:

	

	

5.–Ezagutzen duzu "IKABIL loturetarako laguntza materiala" argitalpena? Bai n Ez n Erabili duzu plana osatzeko? Bai n Ez n (*)

Oharra: Eskabide orri honi erantsita bidal daitezke komenigarri jo daitezen agiriak.

(*) Materialaren berri ez baduzu, jo zure Berritzeguneko Hizkuntz Normalkuntzako Teknikariarengana. Materiala euskarri informatikoan ere eskuragarri dago.

II. ERANSKINA

INTERESATUE	N									2003-2004ko

ZERRENDA										IKABIL

OSATZEKO ORRIA									 (Ikastetxeen Arteko	

											Binakako Loturak)

	

IKASTETXEAREN DATUAK

Izena:

Helbidea:

P.Kodea:

Gaiaren arduradunaren izen-abizenak:

– Ez d(it)ugu aurkitua(k) lotura egiteko ikastetxea(k) Beraz, Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalak aurtengo zerrenda osa dezan eskaintzen dugu gure ikastetxea honako gure talde honekin/hauekin, trukea egiteko ikastetxea(k) bilatze aldera:

GURE TALDE(AR)EN DATUAK (2002-2003 ikasturtean)

Maila/gela	Ikasle-kop.	Eredua	Arduradunaren izen-abizenak	

			

			

			

			

			

			

– Trukekidea oraindik aurkitu gabe duten ikastetxe edo taldeek soilik bete behar dute orri hau. Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalak loturak egiteko interesa duten ikastetxe edo taldeen zerrenda osatuko du eta berehala interesa agertu duten ikastetxe guztiei helaraziko. Zerrenda horretan agertu nahi dutenek bakarrik bete behar dute, beraz, orri hau. Bete ondoren, maiatzaren 7rako honako helbide honetara bidali behar da:

EUSKO JAURLARITZA (Hezkuntza)
Euskara Zerbitzua (IKABIL)
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 GASTEIZ

	Zuzendariaren				Arduradunaren			 	Ikastetxearen

	sinadura					sinadura					 Zigilua		

......................(e)n, 2003ko ...............aren

Azterketa dokumentala