Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arizmendi E.Koop.
1570

IRAGARKIA, Arrasateko San Viator Ikastetxea, Koop. E., Umezaintza, Koop. E., San Frantzisko Xabier Ikastola Koop. E. eta Dorletako Ama-Almen Ikastola, Koop. E. bat egiteari buruzkoa eta horiek Arizmendi Koop. E.ak xurgatzeari buruzkoa.

Ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, Euskadiko Kooperatibenak, 79.6 artikuluan ezartzen duena betez, zera jakinarazten da: Arrasateko San Viator Ikastetxea, Koop. E.ak, Umezaintza, Koop. E.ak, San Frantzisko Xabier Ikastola, Koop. E.ak, Dorletako Ama-Almen Ikastola, Koop. E.ak eta Arizmendi, Koop. E.ak beren egoitza sozialetan egindako Batzar Nagusiek —2002ko otsailaren, 19 eta 20an eginek, hurrenez hurren—, legez eskatutako gehiengoekin, xurgatze bidez bategitea erabaki dutela; horren arabera, Arizmendi, Koop. E.ak bat egindako beste sozietateak bereganatuko ditu, hauek desegin eta beren ondareak osoki sozietate onuradunera eskualdatu eta bazkideak ere horra adskribatuko dituztelarik, bat egindako sozietateen administratzaileek idatzi eta izenpetutako bategite-proiektuaren arabera; proiektu hau bazkideen eskura egon da eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2003ko urtarrilaren 31an aurkeztu zen.

Era berean Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 legeak, 74.3. artikuluan ezartzen duena betez, Arizmendi Koop.E.ak Batzar Nagusi berberean ondoko erabakiak hartu zituela jakinarazten da:

a) Larrin Plaza 1, Aretxabaletan (Gipuzkoa) duen egoitza soziala, Uribarri Auzoa 29, Arrasatera (Gipuzkoa) aldatzea.

b) Kooperatibaren helburu soziala aldatzea, modu honetan geldituko litzatekeelarik:

"2. artikulua.– Helburu soziala"

Arizmendi Koop. E.aren helburu soziala hezkuntza-zerbitzuak ematea da irakaskuntza arautu ez-unibertsitarioaren maila guztietan. Era berean, arautu gabeko irakaskuntza ere sartzen da bere helburu sozialean, baita bere hezkuntza-eskaintza aberasten duten gainerako zerbitzu guztiak ere, eta hezkuntza,-kultura- eta gizarte- arloak beste jarduera batzuk, berak komunitatearen mesedetan duen ekimenaren ondoriozkoak badira.

Arizmendi ikastola-kooperatiba da, bi izaera horiei dagozkien balioekin konprometitua. Honela, gizarte berri bat eraikitzen lagundu nahi du, hezkuntzaren bidez pertsona ekintzaile, sortzaile eta solidarioak, beren ingurunea eraldatzeko gai izango direnak, garatuz.

Bategitean parte hartzen duten kooperatiben hartzekodunek eskubidea dute, bategitearen azken iragarkia argitaratu ondoren hilabeteko epean, bategitearen kontra agertzeko, aipatu Legeak 81. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2003ko otsailaren 21a.

Arizmendi, Koop. E.

MIKEL LEZAMIZ BILBAO.

Dorletako Ama-Almen Ikastola, Koop. E.

IÑAKI BORDES ZORROZUA.

San Frantzisko Xabier Ikastola, Koop. E.

JOKIN MUJIKA DORRONSORO.

Umezaintza, Koop. E.

ISIDRO ELDUAIEN REY.

Arrasateko San Viator Ikastetxea, Koop. E.

IÑAKI MARIÑELARENA MAÑERU.


Azterketa dokumentala