Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1568

IRAGARKIA, 398/2002 Administrazioarekiko Auzi- Errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesatu direnak epatzeko dena.

Honako hau jakinarazten zaie hirugarren interesatu orori: Unión General de Trabajadores de Euskadi (Federación de Servicios Públicos) sindikatoak, 398/2002 Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa (prozedura laburtuko izapideak) aurkeztu du Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2 zk.ko Epaitegian, 2002rako lan eskaintza publikoa onartu zuen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2002ko martxoaren 26ko Erabakiaren aurka.

Ondorioz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira eta honako hau jakinarazten zaie: aipatu prozedura judizialean ager eta pertsonatu daitezkeela, hain zuzen ere, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala