
53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1567
IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 381/02 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 02.0302.48.02.01.02 administrazio-espedientea bidaltzekoa eta interesatuta dauden beste guztiak epatzekoa.
Aitor Yapes González jauna ezin izan dugu aurkitu administrazio-espedientean agertzen den helbidean (Sexto Centenario, 5 - 2. D). Beraz, jakinarazten zaio Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak espediente hori bidal dakion eskatu duela. Espedientea Tenneco Automotive Ibérica SA enpresak eskatuta bideratu da, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren ebazpen baten aurka. Ebazpen horrek, bestalde, ezetsi egin zuen 194/2002 arau-hauspen akta berretsi zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritzak 2002ko apirilaren 17an hartutako ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Aitor Yapes González jaunari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 26a.
Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ABEL LOPEZ DE AGUILETA QUINTANA.
RSS