Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1566

EDIKTUA, 2003ko otsailaren 10ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, 02.0378.48.02.01.02. errekurtsoaren gainean hartutako ebazpena Cocieder Cocinas y Diseño SL enpresari jakinarazteko.

Nik, Adolfo Gonzalez Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Cocieder Cocinas y Diseño SL enpresak aurkeztutako 02.0378.48.02.01.02 zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da eta ebazpena hartu da: gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin da eta, ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkariak SH-167/02 zehapen-espedientearen gainean 2002ko martxoaren 14an hartutako ebazpena. Ebazpen horren bidez errekurtsogileari mila bederatziehun eta berrogeita hamahiru euro eta hogeita hamar zentimoko (1.953,30) isuna jarri zitzaion, arau-hauspen bi egiteagatik. Zehazki, honako hauek hautsi ziren: Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 16. artikulua eta lantokietan segurtasun eta osasunaren alorrean bete beharreko gutxienekoak ezarri zituen apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretuaren I-A eranskineko 5.1 artikulua eta II. eranskineko 1. artikulua (23ko EAO).

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Urioste, 58 B, Ortuella). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, interesatuak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak Bilbao Bizkaia Kutxan duen sarreren kontu baimenduan (2095-0631-54-2203005921 kontua), eta sartu ere, hamabost egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia adierazi behar du.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Araudia onartu zuen dekretu horrek).

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 10a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala