Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1564

IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 380/2002 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 02.0379.20.02.01.02 administrazio-errekurtsoa bidali eta interesatuta dauden beste guztiak epatzekoa.

Jon González Ortiz del Río jauna ezin izan dugu aurkitu administrazio-espedientean agertzen den helbidean (Larratxo hiribidea, 26- 1. B). Beraz, jakinarazten zaio Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak espediente hori bidal dakion eskatu duela. Espedientea Stern Hidráulica SA enpresak eskatuta bideratu da, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak 2002ko azaroaren 7an hartutako ebazpen baten aurka. Ebazpen horrek, bestalde, ezetsi egin zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko lurralde ordezkariak 126/129/02 zehapen-espedientea dela-eta jarritako isunaren aurkako errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Jon González Ortiz del Río jaunari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 12a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LOPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala