
53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Garraio eta Herri Lan Saila
1555
AGINDUA, 2003ko otsailaren 3koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, garraio arloko prestakuntzarako TB-3 bekari uko egiteko idazkia onartzen duena.
Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2002ko maiatzaren 7ko Agindu bidez, Garraio Zuzendaritzarako bederatzi prestakuntza-bekatarako deia egin zen, eta 2002ko uztailaren 19ko Agindu bidez esleitu ziren.
2003ko otsailaren 3an, ordea, Izaskun Martinez de la Hidalga Pinedo andreak bekari uko egiteko idazkia aurkeztu zuen, eta beraz, deialdiko oinarriei jarraikiz, bidezko da uko egiteko idazkia onartzea eta onuradun horrekiko harremana bukatutzat jotzea.
Bestalde, kontuan izan behar da Garraio eta Herri Lan Sailak eskumena duela espediente honi buruzko erabakia hartzeko, hala ezartzen baitute 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legeak, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 4. artikuluak eta Garraio Zuzendaritzako beketarako deia egiten duen 2002ko maiatzaren 7ko Aginduak (2002-5-27ko EHAAn).
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Izaskun Martinez de la Hidalga Pinedo andreak, 2002ko uztailaren 19ko Agindu bidez esleitu zitzaion TB-3 bekari uko egiteko aurkeztutako idazkia onartzea.
2. artikulua.– Garraio Zuzendaritzaren prestakuntzarako beka-programako TB-3 beka, 2002ko uztailaren 19ko Aginduaren arabera lehenengo ordezko denari, José María Pérez Bardeci jaunari esleitzea.
3. artikulua.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea, ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duenez, nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daitekeela soilik, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietako salan, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 3a.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
ÁLVARO AMANN RABANERA.
RSS