
53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1554
2003/54 DEKRETUA martxoaren 4koa, Bermeoko Udalak nahitaezko desjabetzea egiteko, "Txingudi Eremuko baliabide naturalak babestu eta antolatzeko plan berezia, Hondarrabiako 1. eremua proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.
"Txingudi Eremuko baliabide naturalak babestu eta antolatzeko plan berezia. Hondarrabiako 1. eremua proiektua" izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hasiera batean jendaurrean jartzea erabaki zuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak 2002ko urriaren 7an emandako Agindu bidez. Agindu berean erabaki zuen ere, nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea Eusko Jaurlaritzari, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, alegazio batzuk aurkeztu eta ebatzi ziren.
Zerbitzu Teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Txingudi Eremuko baliabide naturalak babestu eta antolatzeko plan berezia, Hondarrabiako 1. eremua proiektua" ezin atzera daiteke, paduretako ekosistemarentzat hain garrantzitsua den eremua ingurumen aldetik berreskuratzeko dagoen beharrarengatik.
Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen- unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta lurzoru urbanoan egin beharreko egintza isolatuak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztea.
Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko martxoaren 4ean egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe,
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, "Txingudi Eremuko baliabide naturalak babestu eta antolatzeko plan berezia. Hondarrabiako 1. eremua proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, nahitaezko desjabetzea egiteko, lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
Vitoria-Gasteizen, 2003ko martxoaren 4an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARREXE MARKUARTU.
Lurralde Antolamendu
eta Ingurumen sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
RSS