Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1552

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 31koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, "Coordinadora del Área Educativa de la Sección Municipal de Akacio" izeneko proiektua (erref.: KOP-2001PR/0004) egiteko, Izaskun Enderika Solaun lankideari emandako laguntzari uko egiteko baimena ematen duena. Laguntza Proclade - Euskadi entitateak eskatu zuen, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2001eko deialdian.

Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei emateko laguntzak arautu zituen uztailaren 27ko 388/1995 Dekretuaren arabera eta Lehendakaritzaren idazkariaren 2001eko maiatzaren 18ko Ebazpenaren seigarren oinarrian ezarritakoari jarraituz, Proclade - Euskadi entitateari 10.517,72 euroko laguntza eman zitzaion, aipatutako proiektua dela-eta Izaskun Enderika Solaun lankideak sortutako gastuak ordaintzeko.

Bestalde, 388/1995 Dekretuaren 15. artikuluan egintzen denez, boluntarioaren lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, eskabidea egin duen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Proclade - Euskadi entitateak, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari 2002ko otsailaren 15ean jakinarazi zionez, emandako laguntzari uko egiteko eskabidea egin zuen.

Lakideak, arrazoi pertsonalak tarteko, utzi egin du Akacioko eskola-barnetegia, diru-laguntza emateko arrazoi izan diren lanak egiten urtebete eman eta gero. Hori izan da uko egiteko arrazoia.

Orain arte 9.243,56 euro ordaindu dira. Ukoa guztirakoa denez eta lankideak proiektu honetan Bolivian parte hartu ez duenez, emandako laguntza osoa itzuli beharko du: 9.243,56 euro.

2003ko urtarrilaren 31n, entitate onuradunak laguntzari egindako ukoa onartzearen aldeko txostena egin zuen Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak. Beraz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Proclade - Euskadi entitateak "Coordinadora del Área Educativa en la Sección Municipal de Akacio" izeneko proiekturako laguntzari dagokionez eskatu duen ukoa onartzea. Proiektua, bestalde, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei laguntzak emateko 2001eko deialdian aurkeztu zen.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi, eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 4a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala