Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1550

AGINDUA, 2002ko azaroaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko urriaren 18ko Aginduaren aurka jarritako berraztertze errekurtsoa ebazten duena. Agindu horren bitartez Donostia-San Sebastiángo Luis Lucién Bonaparte Plazako 7 zenbakiko 3-En (Errotaburu) dagoen etxebizitza bat eta sotoko 6-41 zenbakiko garajea lehentasunez erosteko eskubidea gauzatu zen.

AURREKARIAK:

1º.– Donostia-San Sebastiángo udalerriko Luis Lucién Bonaparte Plazako 7 zenbakiko 3-Ean, Errotaburun, dagoen babes ofizialeko etxebizitzak (EB3-1316/90-LE-029 espedientea), sotoko 6-41 zenbakiko garajearekin batera, 1993ko otsailaren 10ean eskuratu zuen babes ofizialeko etxebizitzaren behin-betiko sailkapena.

2º.– Funtsa horien jabeak Alejandro Ordoño Martínez jauna eta Mª Concepción Sañudo Barbero andrea dira, eskritura publikoaren arabera.

3.– Alejandro Ordoño Martínez jaunak eta Mª Concepción Sañudo Barbero andreak 2002ko urriaren 8an salerosketa-kontratua aurkeztu zuten Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan. Bertan, etxebizitza hori eta garajea Miguel M. Salsamendi González jaunari eta Rebeca Neira Fortea andreari (adindunak) saltzeko asmoa erakusten dute, laurogeita bost mila laurehun eta berrogeita bost euro eta laurogeita hamar zentimotan (85.445,90). Kontratuan, Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuaren 3.2 artikuluan aipatzen den izapidea jasotzen da, beraz, kontratua aurkeztea jakinarazpen fede-emailea egitea da, Agintaritza-babespeko etxebizitzen jabe-aldaketetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak duen erosteko lehentasun-eskubideari buruzko Eusko Legebiltzarraren apirilaren 15eko 7/1988 Legearen 1. artikuluko ondorioetarako.

4.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak aldez aurreko proposamena egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erosteko lehentasun-eskubidea erabil zezan, babes ofizialeko etxebizitzaren eskualdaketetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak duen erosteko lehentasun eskubideari buruzko maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera. Bestalde, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA enpresak eskubide horren onuradun izan nahi zuela adierazi zuen, maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera.

5.– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko urriaren 18ko Aginduak hauxe xedatu zuen:

Lehenengoa.– Apirilaren 15eko 7/1988 Legearen 1. artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari lehentasunez erosteko ematen dion eskubidea erabiltzea; Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA onuradun izendatzea eta Alejandro Ordoño Martínez jaunak eta Mª Concepción Sañudo Barbero andreak Donostia-San Sebastiángo Luis Lucién Bonaparte Plazako 7 zenbakiko 3-En, Errotaburun, dagoen etxebizitza eta sotoko 6-41 zenbakiko garajea lehentasunez erosteko jakinarazitako baldintzak onartzea; prezioa: laurogeita bost mila laurehun eta berrogeita bost euro eta laurogeita hamar zentimo (85.445,90). Bigarrena.– VISESA sozietate publikoak ordainduko die zuzenean zenbateko hori saltzaileei, Alejandro Ordoño Martínez jaunari eta Mª Concepción Sañudo Barbero andreari; hau da, laurogeita bost mila laurehun eta berrogeita bost euro eta laurogeita hamar zentimo (85.445,90). Hirugarrena.– Agindu hau Alejandro Ordoño Martínez jaunari eta Mª Concepción Sañudo Barbero andreari jakinaraztea eta zera eskatzea, eguna, ordua eta notarioa jar ditzatela salerosketa-eskritura egiteko. Laugarrena.– Agindu hau Miguel M. Salsamendi González jaunari eta Rebeca Neira Fortea andreari jakinaraztea, babes ofizialeko etxebizitzaren eskualdaketetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak duen erosteko lehentasun-eskubideari buruzko maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuaren 4. artikulua betetzeko. Bosgarrena.– Agindu hau, halaber, "Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (VISESA)" sozietate publikoari jakinaraztea, etxebizitza hori eskuratzeko eskritura publikoa egiteko izapideak egin ditzan.

6.– Rebeca Neira Fortea andreak eta Miguel María Salsamendi González jaunak, 2002ko azaroaren 8an, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuten. Bertan aginduarekin bat ez datozela adierazten dute. Errekurritutako Agindua berraztertzea eta eskatutako eskualdaketarako baimena ematea eskatzen dute.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak du eskumena aukerako berraztertzeko errekurtso hau ebazteko, horrela xedatzen baita sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuaren 4. artikuluan.

2.– Eusko Legebiltzarraren apirilaren 15eko 7/1988 Legeko Zioen Adierazpenean jaso egin dira, besteak beste, babes ofizialeko etxebizitzen lehenengo eta ondorengo eskualdaketetan gain prezioengatikako iruzurbideak galarazteko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak duen interesa eta babes ofizialeko etxebizitzen eskaintza pribatu gardena egon beharra, eta helburu horiek gero eta hobeto lortzen ari dira legeari esker. Legeaz gain badaude Euskal Autonomia Erkidegoan prezioak kontrolatzeko ohiko arauak.

3.– Apirilaren 15eko 7/1988 Legearen oinarriak babes ofizialeko etxebizitzen eskualdaketetan agian gerta daitezkeen gainprezioak galarazteko berme orokorrean eta beharrik handiena duen gizarte-alorrentzako etxebizitzen eskaintza publikoaren handitu beharrean daudenez, jabegoaren eskubidea eta erabilpen askearen eskubidea murriztuta agertzen dira norbanakoaren gaineko interesen babesagatik, Konstituzioan jabegoari gizarte-funtzioa ematen baitzaio. Beraz, oinarri horren indarrez, Administrazioak nahi bezala erabil dezake erosteko lehentasun eskubidea.

4.– Maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, Eusko Legebiltzarraren apirilaren 15eko 7/1988 Legeak etxebizitzak erosteko Administrazioari aitortzen dion lehentasun-eskubidearen indarrez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bereganatutako babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzapeko gizarte-etxebizitzen lehenengo eta ondorengo esleipenetarako indarreango arauek ezarritako berbera izango da, eta beroriek eskuratzeko eta erabiltzeko araubidea arau horietan ezarritako edozein izan daiteke. Gizarte-etxebizitza baten esleipendunak, nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzapeko gizarte-etxebizitzen lehenengo eta ondorengo esleipenetarako indarreango arauek zehazten dituzten eskakizunak bete beharko ditu. Babes ofizialeko itundutako etxebizitzak izanez gero, etxebizitzaren esleipendunak, behin betiko sailkapena eman eta hamar urteko epean zehar, lehiaketaren deialdi publikoan galdatutako eskakizunak betetzen dituela kreditatu beharko du.

Aipatutako oinarriak eta xedapenak eta gaiari buruzko bestelako osagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Ezetsi egiten da Rebeca Neira Fortea andreak eta Miguel María Salsamendi González jaunak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2002ko urriaren 18ko Aginduaren aurka aurkeztu zen, bertan Administrazioa Donostia-San Sebastiángo Luis Lucién Bonaparte Plazako 7 zenbakiko 3-Ean (Errotaburu) dagoen etxebizitza eta sotoko 6-41 zenbakian dagoen garajea erosteko lehentasun-eskubideaz baliatzen da.

Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean. Horretarako epea jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 29a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala