Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1549

EBAZPENA, 2002ko azaroaren 26koa, Energia zuzendariarena. Honen bitartez, Miñaoko Teknologia Elkartegian (Vitoria-Gasteizko udalerria), 30 kV-eko linea elektrikoa, maniobra eta babes zentroa, transformazio zentroa eta 600 kW-eko aerosorgailua instalatzea baimentzen da, eta horien instalazio proiektua onartu.

Lurralde Bulego honetan hasitako 20461/16493-ATH01.89-ATD01.62-ATJ01.2 espedientea aztertu da. Espediente hori Gamesa Energia, S.A.k (helbidea: Zamudioko Teknologia Elkartegiko 207. eraikina) eskatuta hasi da. Izan ere, baltzu horrek administrazio-baimena ematea eta gauzatzeko proiektua onartzea nahi du, linea elektrikoa, maniobra eta babes zentroa, transformazio zentroa eta aerosorgailua instalatzearren. Bestalde, baltzuak behar bezala bete ditu abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko VII. tituluko II. kapituluan araututako izapideak (dekretu hori 2000/12/27ko EAOn argitaratu zen, eta hau arautzen du: argindarra garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornidura emateko jarduerak, eta argindarraren instalazioak baimentzeko prozedurak). Horretan, dekretu horretako azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoari jarraitu behar zaio, bai eta Industriari buruzko 21/92 Legean (uztailaren 16koa) ezarritakoari ere.

Aurkeztutako proiektua aztertu da; proiektua José Antonio Ugarte Ortíz de Zárate industria ingeniariak sinatua da eta Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2001eko irailaren 12an 010.960 zenbakiarekin ikus-onetsia.

Horiek horrela, Energia zuzendariak, urriaren 16ko 223/2001 Dekretuan (Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen duen dekretua. 2001/10/24ko EHAA) emandako aginpideak erabiliz,

EBATZI DU:

Gamesa Energia, S.A.ri Gasteizko udalerrian, Miñaoko Teknologia Elkartegian, 30 kV-eko linea elektrikoa, maniobra eta babes zentroa, transformazio zentroa eta aerosorgailua instala ditzan baimena ematea, eta haien gauzatze proiektua onartzea. Instalazio horien ezaugarri nagusiak hauek dira:

Aireko eta lurrazpiko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna.

Zerbitzuko tentsioa: 30 kV.

Eroaleak: aluminiozkoak, 95 mm2-koak, 18/30 kV-eko DHZ1 isolamendu lehordunak.

Euskarriak: Metalezkoak.

Luzera: 20 + 100 m.

Abiaburua: Legutiano – Gamarra I eta II lineako euskarria.

Amaiera: Egin asmo den maniobra eta babes gela aurrefabrikatua.

Transformazio zentroa.

Mota: aurrefabrikatua (transformadorea aerosorgailuaren dorrearen barruan egongo da).

Transformadorea: 775 kVA.

Transformazio erlazioa: 660/30.000 V.

Aerosorgailua.

Potentzia izendatua: 600 kW.

Eusteko dorrea: 45 m.

Errotorearen diametroa: 42 m.

Errotazio abiadura: 30 bira minutuko.

Pala kopurua: 3.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz onartu da, eta baldintza hauekin, hala nola:

1.– Obrak, onartutako proiektuari jarraituz egin behar dira (halakorik egokituz gero, eskatzen eta onartzen diren aldakuntzekin).

2.– Instalazioen titularrak, instalazioak gauzatzean, ondorengo erakundeek ezarritako baldintza teknikoak bete beharko ditu.

3.– Ebazpen hau eman eta urtebetera, instalazioak abian izan behar dira.

4.– Instalazioen titularrak obrak burutu direla jakinarazi beharko dio Arabako Lurralde Bulegoari, teknikari eskudunak izenpetutako obra amaierako ziurtagiria emanez. Hartara, Bulego horrek behin betiko ikuskatzea eta abian jartzearen akta egin ahal izango ditu.

5.– Baimen hau eman den arren, eskatzailearentzat beharrezko izango dira, orobat, udal nahiz probintzia aginpideko baimenak, eta obrak egiteko behar diren gainerakoak. Era berean, baimen honek ez ditu kentzen hirugarrenek izan ditzaketen eskubideak, eta salbu uzten du jabetza eskubidea.

Administrazio-bidea burutzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Administrazio eta Plangintza sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita. Hori guztia, 4/1999 Legean (hark aldatu du azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) araututakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 26a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala