
53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1548
AGINDUA, 2003ko urtarrilaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Sopuertako (Bizkaia) "San Viator" Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Sopuertako (Bizkaia) "San Viator" Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da; espediente hori ikastetxe horren baimena aldatzeko da, Lanbide Heziketako ziklo baten edukiera handitu behar baita.
Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta eskumena duten erakundeek eman diote informea.
Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EAO), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (maiatzaren 8ko EAO), eta indarrean dauden eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– 2002/2003 ikasturtetik aurrera Lanbide Heziketako prestakuntza-ziklo baten edukiera handitzeko baimena ematen zaio jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari:
Kode-zenbakia: 48007818.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Udalerria: Sopuerta.
Izen espezifikoa: "San Viator".
Titularra: Clérigos de San Viator.
Helbidea: Cerro San Cristóbal 2.
Baimena: "Mekanizatua" Erdi Mailako prestakuntza-zikloaren edukiera handitzeko baimena.
Ikastetxearen osaera:
– Lehen Hezkuntza: 6 unitate 150 ikasposturako edukieraz.
– Hezkuntza Berezia: 3 unitate (2 AT).
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. 4 unitate 120 ikasposturako edukieraz.
– Lanbide Heziketa:
Familia: Administrazioa:
– Administrazio-kudeaketako erdiko mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.
– Administrazio eta Finantzetako goi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.
Familia: Elektrizitatea eta Elektronika:
– Ekipo eta instalazio elektroteknikoetako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.
– Instalazio elektroteknikoen goi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.
Familia: Fabrikazio mekanikoa:
– Mekanizazioko erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 2, 60 ikaspostu.
– Mekanizazio bidezko produkzioko goi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
Familia: Ibilgailu autopropulsatuen mantentze-lanak:
– Mekanizazioko erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.
– Ibilgailuen elektromekanikako goi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.
– Automozioko goi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.
2. artikulua. Ikastetxeek ikaspostuen kopuruari, eskola-unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakasleen titulazio eta espezializioari dagokionez, indarrean dagoen arautegia bete beharko dute.
3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun baldintzak ere.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 16a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.
ANJELES IZTUETA AZKUE.
RSS