
53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1547
AGINDUA, 2003ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Tolosako (Gipuzkoa) Escuela de Música Pública "Eduardo Mocoroa" Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Tolosako (Gipuzkoa) Escuela de Música Pública "Eduardo Mocoroa" Musika Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.
Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta horien jarduna arautzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa.
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontutan harturik, hau
EBATZI DUT:
Lehen artikulua.– Tolosako (Gipuzkoa) Escuela de Música Pública "Eduardo Mocoroa" Musika Eskola Publikoari 2002/2003 ikasturtetik aurrera dultzaina espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio. Eskolaren kode zenbakia 20007072 da; helbidea, Pablo Gorosabel 34; eta titularra, berriz, Udala.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1, 2, 3 eta 4.
Adarrak:
– Kantua: korua.
– Tresneria sinfonikoa: klarinetea, saxofoia, biolina, biola, tronpa, tronboia, bonbardinoa, tuba, tronpeta, biolontxeloa, flauta eta perkusioa.
– Tresneria polifonikoa: pianoa eta akordeoia.
– Bertakoa: txistua eta dultzaina.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 15a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.
ANJELES IZTUETA AZKUE.
RSS