Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1545

AGINDUA, 2003ko otsailaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko ikasleek atzerrian alemanera, frantsesa eta ingelesa ikasteko kurtsoetarako plazen deialdia egiten duena.

Atzerriko hizkuntza bat ezagutzea hezkuntza-sistemaren oinarrizko helburua bihurtu da hainbat arrazoirengatik: alde batetik, ikasleari prestakuntza osoa emateko beharrezkoa delako eta, bestetik, kultura- eta gizarte-giro desberdinetara hurbiltzeko bitarteko bikaina delako. Atzerriko hizkuntza bat ondo ikasteko, dagokion herrialdean egonaldiren bat egitea ikasturtean ikasitakoaren osagarri egokia dela frogatuta dago.

Hala ere, familia askok ezin diote aurre egin bidaiaren eta egonaldiaren kostu ekonomikoari eta horregatik prestatu du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak programa berezi hau. Berorri esker, ikasle gehiagok atzerrian egonaldia egiteko aukera izango dute udan, eta alemanera, frantsesa eta ingelesa hitz egiten den herrialdeetan hizkuntzok sakonean ikasi ahal izango dituzte.

Programa honetan parte hartzen duten ikasleen aprobetxamendua ahalik eta onena izan dadila bermatzeko, adinari eta eskola-errendimenduari buruzko betebeharrak ezartzea gomendatzen du aurreko ikasturtetako esperientziak. Izan ere, atzerriko herrialdean egoteak hizkuntz oinarri sendoa eta ikasteko talde homogeneoak eskatzen ditu.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko VI. tituluak —Lege hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen— Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren eremuan diru-laguntzak arautzeari buruz xedatutakoarekin bat, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2003. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 8/2002 Legeak xedatutakoarekin bat, eta Hezkuntza Berriztapenerako Zuzendariaren proposamenez,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Deialdiaren helburua.

1.– Alemanian, Kanadan, Estatu Batuetan, Frantzian, Ingalaterran eta Irlandan 2002ko udan ikastaroak egiteko 475 plazarako, hurrengo idatz-zatian zehazten den arabera, deialdia egitea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko ikasleentzat.

2.– Deialdi hau zuzentzen zaien ikasle guztientzako plazak, honela banatuko dira:

a) 30 plaza, Alemanian lau asteko alemanerako ikastaroa egiteko eta familia batekin bizitzeko.

b) 80 plaza, Kanadan lau asteko ingeleseko ikastaroa egiteko eta familia batekin bizitzeko.

c) 40 plaza, Estatu Batuetan, lau asteko ingeleseko ikastaroa egiteko eta familia batekin bizitzeko.

d) 30 plaza, Frantzian lau asteko frantseseko ikastaroa egiteko eta familia batekin bizitzeko.

e) 150 plaza, Ingalaterran lau asteko ingeleseko ikastaroa egiteko eta familia batekin bizitzeko.

f) 145 plaza, Irlandan lau asteko ingeleseko ikastaroa egiteko eta familia batekin bizitzeko.

3.– Deitutako plazek kontzeptu hauek hartuko dituzte: ikasleak bizi diren tokitik egonaldia egingo duten herrira joan-etorria, bidaia-asegurua, matrikula, egingo diren hizkuntza-ikastaroko materialak, alojamendua, mantenua eta ikastaroa emango den ikastetxerako hiri-garraioa.

4.– Ikastaroak uztailean eta/edo abuztuan egingo dira. Dena dela, behin betiko egutegia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatuko dituen orientazio-bileretan jakinaraziko zaie onuradunei.

5.– Agindu hau betearazteko behar diren kontratazioak egingo ditu administrazioak, ikastaroak nahiz familiekin bizitzea antolatzeko.

2. artikulua.– Baldintzak.

Agindu honetako deialdian jasotzen diren plazetako bat lortu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira:

a) 2002/2003 ikasturtean Beken Deialdi Orokorreko bekaren onuraduna izatea; deialdi hori 2002ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez (2002ko irailaren 2ko EHAA) egin zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

Alemanerako eta frantseseko ikastaroetarako plazak bekadun ikasleekin betetzen ez badira,bekadun ez diren, plaza horiek eskatu dituzten eta 5.2 paragrafoan ezartzen den prozeduraren arabera puntuaziorik handienak dauzkaten ikasleek beteko dituzte bete gabe geratu diren plazak.

b) Aurreko urteetan Sailak atzerrian ikastaroak egiteko deitutako plazetan beken onuradun ez izatea.

c) Hezkuntza arloko beste administrazio batzuen diru-laguntzarik jaso ez izana 2002/2003 ikasturtean, atzerrian frantseseko, ingeleseko edo alemanerako ikastaroak egiteko.

d) Eskatutako plazari dagokion hizkuntza 2001/2002 ikasturtean EHAEko DBHko zentro batean egin behar izan da.

e) 5.2 paragrafoan ezartzen den baremoaren arabera, dagokion hizkuntzako nota 5ekoa baino handiagoa edo berdina izatea:

f) Aurten 19 urte, gehienez, betetzea.

3. artikulua.– Eskabideak eta dokumentazioa.

1.– Aginduko I. eranskinean arauturiko ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko da eta honako zehaztasun hauek izango ditu: eskabide-egilearen datuak, matrikulatuta dagoen ikastetxearen izena eta eskatutako plaza lehentasunaren arabera (3 aukera), hizkuntza, modalitatea eta herrialdea adieraziz. Eskabidea aitak, amak edo legezko tutoreak baimendu behar du.

2.– 2001/2002 ikasturtean arlo nahiz jakintzagai desberdinetan izandako kalifikazioen berri dakarren ziurtagiria edo egiaztagiria (II. eranskina), ikastetxeak emandakoa, ere aurkeztu behar da.

4. artikulua.– Eskariak aurkezteko epea eta lekua.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

2.– Lurralde Ordezkaritzetako Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde burutzetara zuzenduko dira eskabideak.

3.– Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 paragrafoan azaltzen diren egoitzetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Eskabide-egileek posta-bulego batean aurkezten badituzte eskabideak, gutunazal irekian izan beharko du, posta-funtzionarioak eguna eta zigilua jar diezaion eskabideari, ziurtatu baino lehen. Ikastetxeetako Erregistroak ez dira sartzen lege horretako 38.4 artikuluan jasotako egoitzen artean.

5. artikulua.– Diru-laguntzen esleipen prozedura.

1.– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak batzordea eratuko du laguntzak esleitzeko proposamena egiteko, eta honako hauek izango dira batzorde hori osatuko dutenak:

– Pedagogi Berriztapeneko zerbitzuburua.

–Arabako Pedagogi Berrikuntzarako lurraldeburua.

–Hiru Lurralde Ordezkaritzetako Pedagogi Berrikuntzarako burutzetako teknikari bana.

2.– Hiru Lurralde Historikoetan plazak betetzeko hautatu diren ikasleak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendariari proposatuko dizkio Batzordeak. Ikasleek lortu dituzten puntuazioen hurrenkerari jarraituko zaio hautatuen zerrenda egiteko, puntuazioa aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako azken notaren batura izango da, honako baremo honen araberakoa:

– Bikain:	9	

– Oso ongi:	7	

– Ongi:	5	

– Nahiko:	2	

– Gutxiegi:	0	

Batxilergoko ikasleentzat, ondoren aurreko idatz-zatia aplikatzeko, ondoko baliokidetasun hau egingo da.

– 9-10	Bikain	

– 7-8	Oso ongi	

– 6	Ongi	

– 5	Nahiko	

– 1-4	Gutxiegi	

Konbalidatutako ikasgaiak Nahikotzat (2 puntu) hartuko dira. Beste nota batekin baliokidetzeko konbalidazioa eragin zuten noten ziurtagiria aurkeztu beharko da.

3.– Berdinketarik gertatuz gero, azken urtean urteko errenta txikiagoa izan duen familiakoa geratuko da aurretik.

4.– Ikasleek ezin izango dute Agindu honen bidez egindako deialdiko plaza bat baino gehiago bete.

5.– Puntuazio-hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak eta kontuan hartuko dira ikasleak zer duen nahiago eta plazen baldintzak (2.1 atala). Ikasleak ez badu esan zer duen nahiago edo esandakoen artean ez balego plazarik batzordeak hutsik dauden plazetariko bat esleituko dio, puntuazio-hurrenkeraren arabera. Plaza lortu ez duten eskabide-egileak itxaron-zerrendan geratuko dira, puntuazio-hurrenkeraren arabera.

6.– Hautatuetako batek uko eginez gero, itxaron-zerrendan dauden eskabide-egileek hutsik geratu diren plazak hartzeko eskubidea izango dute, plaza horien baldintzak betetzen badituzte.

7.– Egonaldien behin betiko egutegia zehaztu ondoren, herrialde bakoitzeko txanda bat baino gehiago balego, zozketa publikoa egingo da onuradunen artean, txanda bakoitzean joango direnak erabakitzeko. Ez da txandak aldatzerik onartuko.

6. artikulua.– Deialdiaren ebazpena.

1.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendariak ebatziko du deialdi hau. Eskabideak aurkezteko epearen bukaeratik hasita hiru hilabeteko epean ez bada ebazten deialdia, artikulu honetan xedatzen den prozeduraren arabera, interesatuek beren eskabideak gaitzetsi egin direla ulertu ahal izango dute, Administrazioak berariazko ebazpena emateko betebeharraren kalterik gabe.

2.– Plazak esleitzen dituen behin-behineko ebazpenak hiru zerrenda izango ditu: onuradun ikasleena, herri eta modalitatearen arabera sailkatuta, itxaron-zerrendako ikasleena, biak puntuazioaren arabera ordenatuta, eta baztertutako ikasleen zerrenda baztertzearen arrazoia adieraziz.

3.– Aurreko paragrafoan aipatzen diren zerrendak argitara emango dituen ebazpena Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-oholetan jarriko da, eskatzeko epea bukatzendentik gehienez 20 eguneko epean.

4.– Deialdiaren behin-behineko ebazpenaren aurka idatzizko erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan, ebazpen hori argitara ematen den egunaren biharamunetik hamar eguneko epean.

5.– Erreklamazioen erabakiaren ondoren behin betiko ebazpena Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-oholetan argitaratuko da, erreklamatzeko epea bukatu eta hurrengo hamar egunen barruan.

6.– Deialdiaren behin betiko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza sailburuordeari, ebazpen hori argitara ematen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Bigarrena.– Agindu hau ezartzeko behar diren argibideak eman ahal izango ditu Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendariak.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 26a.

Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA

Abizenak 	

Izena 	 Gizona ..... n . . Emak..... n .

NAN 	

Jaioteguna: ...... / ...... / ........

Helbidea: kalea 	 zk. ... solairua ... letra ...

Udalerria 	 Probintzia ...............

Posta-kodea ................. Telefonoa

Aurtengo matrikula:

Ikastetxea: ..............................Kodea:... nnnnnn .

Oharra: eskaintzen diren plazak agertzen dira jarraian, identifikazio-kodea, herrialdea, modalitatea, ikasten den hizkuntza eta aste-kopurua adieraziz.

Kodea	Herrialdea	Modalitatea	Hizkuntza	 Aste-kop.

01	Kanada	Ikastaroa	Ingelesa	4	

02	EEBB	Ikastaroa	Ingelesa	4	

03	Ingalaterra	Ikastaroa	Ingelesa	4	

04	Irlanda	Ikastaroa	Ingelesa	4	

05	Frantzia	Ikastaroa	Frantsesa	4	

06	Alemania	Ikastaroa	Alemanera	4	

Lehentasunaren arabera eskatzen ditut kode, herrialde, modalitate eta iraupenarekin jarraian agertzen diren plazak :

Kodea	Herrialdea	Modalitatea	iraupena

				

				

				

Nik, .............. ......................

Baimena ematen diot bidaia egiteko eta dagokion herrialdean egoteko ......................................ikasleari.

................................. 2003ko ............(a)ren

Tutorearen izenpea	Eskatzen duenaren izenpea	

GARRANTZITSUA: Europako Erkidegoko herrialde bateko indarreko pasaportea eta bisatua eskaintzen diren herrialdeetako batzuetarako.

II. ERANSKINA

2002/2003 ikasturtean eskatzaileak lorturiko kalifikazioen egiaztagiria.

	

Kodea duen. nnnnnn 	

ikastetxeko idazkaria naizen aldetik,	

honako hau EGIAZTATZEN DUT: Eskatzailea, ............... ........................................... jaun/andrea, aurtengo ikasturtean ikastetxe honetan matrikulatuta dagoela

DBH 2. Zikloa	Batxilergoa	Goi Mailako Heziketa-zikloa

3.a	4.a	1.a	2.a

eta 2001/2002 ikasturtean .....................n (ikasketak eta maila adierazi), .................................................

ikastetxean, honako kalifikazio hauek lortu dituela.

(ikasturteko irakasgai guztien zerrenda eta bakoitzean izandako kalifikazioa, bai eta gainditu ez dituen irakasgaiak edo zeinetara ez den aurkeztu ere).

2001/2002 ikastur-	Ikastetxearen 	Baremoa:

teko irakasgaiak	kalifikazioak	5.2 art.

1. Atzerriko hizkuntza (*) ...................	

2. ......................	...................	...........	 Baremoa:5.2.art.

3. ......................	 ...................	...........	Bk, 10, 9	9	

4. ......................	 ...................	...........	O.O, 8, 7	7	

5. ......................	 ...................	...........	Ongi, 6	5	

6. ......................	 ...................	...........	Nahiko, 5	2	

7. ......................	 ...................	...........	Gutxi, 1-4	0	

8. ......................	 ...................	...........	

9. ......................	 ...................	...........	

10. ......................	 ...................	...........	

11. ......................	 ...................	...........	Batez besteko

12. ......................	...................	...........	nota

Irakasgai-

kopurua:	 Guztira:

(*) GARRANTZIZKO OHARRA: Ziurtagiriak balio izan dezan ikasi duen hizkuntza (alemanera, frantsesa edo ingelesa) adieraztea derrigorrezkoa da.

.........................., 2003ko.............(a)ren .......(a)

(Ikastetxeko zigilua) (Idazkariaren izenpea)


Azterketa dokumentala