Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1544

AGINDUA, 2003ko urtarrilaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Anoetako (Gipuzkoa) Escuela de Música Pública "Loatzo" Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Anoetako (Gipuzkoa) Escuela de Música Pública "Loatzo" Musika Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta horien jarduna arautzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa.

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontutan harturik, hau

EBATZI DUT:

Lehen artikulua.– Anoetako (Gipuzkoa) Escuela de Música Pública "Loatzo" Musika Eskola Publikoari 2002/2003 ikasturtetik aurrera gitarra eta trikitixa espezialitateak irakasteko baimena ematen zaio. Eskolaren kode zenbakia 20012584 da; helbidea, Ergoien 5; eta titularra, berriz, Udala.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: Mailak: 2, 3 eta 4.

Adarra:

– Kantua.

– Tresneria sinfonikoa: biolina, klarinetea, saxofoia eta perkusioa.

– Tresneria polifonikoa: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Bertakoa: trikitixa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala