
53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1542
AGINDUA, 2003ko otsailaren 12koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazteko dena
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa argitara ematen duen Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2002ko abenduaren 18ko Aginduko (2003ko urtarrilaren 7ko EHAA) Laugarren Oinarrian xedatzen denaren arabera, hauxe
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Lurralde Antolamendu eta Ingurumeneko Arabako Lurralde Bulegoko Buru Miren Izaskun Iriarte Irureta anderea izendatzea. NAN: 30.597.217, kodea: 2779, dotazioa: 4.
Bigarrena.– Izendapen honek Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen deneko egunaren biharamonetik hasita izango du administrazio eta ekonomi eragina.
Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, jakinareazpena jaso eta hilabeteko epean, eman duen organoaren aurrean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
En Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 12a.
Lurralde Antolamendu
eta Ingurumen sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
RSS