Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2003ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1541

62/2003 DEKRETUA, martxoaren 11koa, Eusko Jaurlaritzaren Mexikoko ordezkaria izendatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lehendakariaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko martxoaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Joseba Imanol Aburto Erdoiza jauna Eusko Jaurlaritzaren Mexikoko ordezkari izendatzea.

2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko martxoaren 11n.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala