
46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Nekazaritza eta Arrantza Saila
1340
IRAGARKIA, behean aipaturiko zigor-espedientearen instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamena jakinarazteko. Izan ere, itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legearen ustezko urratzeagatik ireki zen espediente hori.
Aipaturiko ebazpen-proposamena jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Eta hau guztia jendaurrean jartzen da, interesaturik daudenek jakin dezaten, iragarki hau banako jakinarazpena baita interesaturik daudenentzat. Horretaz gain, oharpen hauek egiten dira:
Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea izango dute interesdunek euren burua defenditzeko komenigarritzat jotzen dituzten agiri eta informazio oro instrukzio-egileari aurkezteko (Nekazaritza eta Arrantza Saila – Arrantza Zuzendaritza – Donostia kalea, 1 - 01010–Vitoria-Gasteiz).
Horretaz gain, espedientea eskuratu ahal izango dute Arrantza Zuzendaritza honetan, espedientea bera aztertzeko edota espedienteko agirien kopiak lortzeko.
	ABIZENAK ETA IZENA	ESP. ZK	PROZ. DATA	ZEHAPENPROZ. 	URRAT. ART.
	LUENGO PRIETO, P	PM 66/02	5/03/03	61euro	51.3 art., 6/98 L.; 						13 art. 198/2000 L.	
Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 5a.
Instrukzio-egilea,
NURIA NAVARRO HERNÁNDEZ.
RSS