
46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
1339
IRAGARKIA, farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Pasaiako farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten farmazeutikoek honako lekuetan lortu ahalko dute espedienteko informazioa, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoa:
– Osasun Saila, Donostia kalea 1 (Vitoria-Gasteiz).
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza, Olagibel kalea 38 (Vitoria-Gasteiz).
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza, Antso Jakitunaren kalea 35 (Donostia-San Sebastián).
– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza, Kale Nagusia 81 (Bilbao).
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 214,55 euroko kargua ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 29a.
Farmaziako zuzendaria,
GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ.
RSS