Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1336

EDIKTUA, 2003ko urtarrilaren 20koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, 02.0274.01.02.01.02. errekurtsoaren gainean hartutako ebazpena Construcciones y Estructuras Filqueira SL enpresari jakinarazteko.

Nik, Adolfo Gonzalez Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Construcciones y Estructuras Filqueira SL enpresaren izenean eta ordez Jesús Filgueira Liboreiro jaunak aurkeztutako 02.0274.01.02.01.02. zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da eta ebazpena hartu da: gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin da eta, ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Arabako lurralde ordezkariak 01/2002/114 zehapen-espedientearen gainean 2002ko maiatzaren 24an hartutako ebazpena. Ebazpen horren bidez, mila bostehun eta bi euro eta berrogeita hamalau zentimoko isuna (1.502,54 euro.) jarri zitzaion errekurtso-egileari, arau-hauspen bat egiteagatik. Hautsitakoa: azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 16. artikuluan agindutakoa, eta hori lotuta dago 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 3. eta 4. artikuluekin (97-01-31ko EAO).

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Biltzar Nagusiak, 68, etxabea, Gasteiz). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, interesatuak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak Gasteizko Banco Bilbao-Vizcayan (Dato kalea) duen sarreren kontu baimenduan (0182-5685-01-0000232003 kontua), eta sartu ere, hamabost egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia adierazi behar du.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Araudia onartu zuen dekretu horrek).

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 20a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala