
46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
1334
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako zigor-espediente hauetan Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendariak emandako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.
Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:
1.– 15 egun balioduneko epea duzu, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, organo instruktorea den Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendariari komenigarritzat jotzen dituzun alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko.
2.– Halaber, aipatutako epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzu, espedientearen zenbakia adieraziz gero.
Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar duzu: Segurtasun Sailburuaren Kabinetea, Bilboko Gran Via kalea, 81, 3. solairua.
	 IZEN-ABIZENAK	ESP.ZK.	LEGE-HAUSTE 	PROPOSAMEN	PROPOSATU 	HAUTSITAKO
	APELLIDOS Y NOMBRE 	N.º EXP.–	EGUNA	EGUNA	 DEN ZIGORRA	ARAUA
			FECHA	FECHA	SANCION 	ART.
			INFRACC.	PROPUESTA	PROP.	INFRINGIDO
	AGUIRRE MANTEROLA, JUAN MARIA	405X0201349-2	 08-02-02	28-11-02	900 eur.	23 c)	
Bilbao, 2003ko urtarrilaren 16a.
Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,
JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.
RSS