Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1332

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren zigor-espedienteak irekitzen dituzten Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzaren ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientea ireki zaion erakundearen egoitza itxita egon da eta jakinarazpena non aurkeztu jakin ez dugunez, iragarki hau argitaratu dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.– 15 egun balioduneko epea duzu, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, zure eskubideari eusteko komenigarritzat jotzen dituzun alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko eta, egoki baderitzozu, jardunbidean zehar erabili asmo dituzun frogak proposatzeko. Halaber, espedientea ikusteko aukera duzu; Segurtasun Sailburuordearen Kabinetean dago, Bilboko Gran Via kaleko 81.eko 3. solairuan.

2.– Zigor-jardunbideari hasiera eman dion ebazpenaren edukiaren aurka goian aipatutako epe horretan alegaziorik aurkezten ez baduzu, hasiera hori ebazpen-proposamentzat joko da eta, azkenean zigor-ebazpena ematen bada, zigor-ebazpenaren aurreko izapide guztiak bete direla ulertuko da.

	IZEN-ABIZENAK	ESP.ZK.	LEGE-HAUSTE 	EBAZPEN	 HAUTSITAKO

			EGUNA	EGUNA	ARAUA

	APELLIDOS Y NOMBRE	N.º EXP.–	FECHA 	FECHA 	ART.

			INFRACC.	RESOL.	INFRING.

		

	BATASUNA	405X0201306-4	30-04-02	27-12-02	23 c)	

	BATASUNA	405X0201350-4	02-03-02	27-12-02	23 c)	

	BATASUNA	405X0201352-4	08-03-02	27-12-02	23 c)	

	BATASUNA	405X0201368-4	03-05-02	27-12-02	23 c)	

	BATASUNA	405X0300021-4	16-02-02	13-01-03	23 c)	

Bilbao, 2003ko urtarrilaren 16a.

Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala