
46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
1331
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren zigor-espedienteak irekitzen dituzten Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzaren ebazpenak jakinarazteko dena.
Espedientatuei ebazpen horien jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:
1.– 15 egun balioduneko epea duzu, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, zure eskubideari eusteko komenigarritzat jotzen dituzun alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko eta, egoki baderitzozu, jardunbidean zehar erabili asmo dituzun frogak proposatzeko. Halaber, espedientea ikusteko aukera duzu; Segurtasun Sailburuordearen Kabinetean dago, Bilboko Gran Via kaleko 81.eko 3. solairuan.
2.– Zigor-jardunbideari hasiera eman dion ebazpenaren edukiaren aurka goian aipatutako epe horretan alegaziorik aurkezten ez baduzu, hasiera hori ebazpen-proposamentzat joko da eta, azkenean zigor-ebazpena ematen bada, zigor-ebazpenaren aurreko izapide guztiak bete direla ulertuko da.
	IZEN-ABIZENAK	ESP.ZK.	LEGE-HAUSTE 	EBAZPEN	 HAUTSITAKO
			EGUNA	EGUNA	ARAUA
	APELLIDOS Y NOMBRE	N.º EXP.–	FECHA	FECHA 	 ART.
		 	INFRACC.	RESOL.	INFRING.
	BARREIRO BARBAZAN, JOSE MANUEL	405X0201906-3	 23-04-02	16-12-02	25.1	
	GONZALEZ SAINZ, FRANCISCO JAVIER	405X0201835-5	 16-08-02	16-12-02	23 a)
Bilbao, 2003ko urtarrilaren 16a.
Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,
JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.
RSS