
46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1330
IRAGARKIA, 391/022002 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali egin dela jakinarazteko eta interesatuak epatzeko dena.
Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Miren Izaskun Urbina Garcia de Vicuña andreak, Eva Arroyo Irabien andreak, María Begoña Rodríguez Fuente andreak eta María Yolanda Domínguez Frejo andreak 391/02 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dutela Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegian 2002/2003 ikasturterako hutsik dauden irakasleen lanpostuen esleipena (Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH) arautzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren araudiaren aurka.
Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua betetzeko, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 3a.
Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,
JOSERRA LÓPEZ-LARRINAGA LÓPEZ.
RSS