
46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1322
LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, "Bergara, Bermeo eta Lasarte-Oriako Merkataritza Berrindartzeko Planak egitea" helburu duen kontratua esleitzeko. (Espedientea: I.C.T. 31/08/03).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: ICT 31/08/03.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Merkataritzarekin zerikusia duten ikerketak egitea.
b) Loteak:
1. lotea: Bergarako Merkataritza Berrindartzeko Plan Berezia
2. lotea: Bermeoko Merkataritza Berrindartzeko Plan Berezia
3. lotea: Lasarte-Oriako Merkataritza Berrindartzeko Plan Berezia.
c) Gauzatzeko lekua: oinarri teknikoen pleguan adierazitako lekuetan.
d) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: sei hilabetekoa izango da, esleipena jakinarazten den egunetik, behin betiko fidantza aurkeztu ondoren.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Gehienez: hirurogeita bat mila bederatziehun eta lau (61.904,00) euro, ondoren zehazten den bezala banatuta:
1. lotea: 20.635,00 euro.
2. lotea: 20.634,00 euro.
3. lotea: 20.635,00 euro.
5.– Behin-behineko fidantza:
1. lotea: 412,70 euro.
2. lotea: 412,68 euro.
3. lotea: 412,70 euro.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I eraikina, 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 99 21.
e) Telefaxa: 945 01 82 52.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko martxoaren 13a.
7.– Kontratistaren betebeharrak:
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
– Finantza-erakundeek emandako txostena edo, halakorik izanez gero, arrisku profesionalengatiko kalteordain-asegurua baduela egiaztatzen duen ziurtagiria.
– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda; horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoz.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko martxoaren 14ko 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi pleguak.
c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiko Idazkaritza.
1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I eraikina, 5. solairua).
2.a Helbidea: Donostia kalea 1.
3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: ez.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 5. solairua.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2003ko martxoaren 19a.
e) Ordua: 12:00.
10.– Bestelako argibideak: ikusi pleguak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria:
– www.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 19a.
Administrazio eta Plangintza sailburuordea,
JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.
RSS