Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
1319

AGINDUA, 2003ko urtarrilaren 30ekoa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Itsas Arduralaritza Eskolaren 2002ko programako F-37 bekari uko egiteko idazkia onartzeko dena.

2002ko apirilaren 26ko Aginduaren bidez, Garraio eta Herri Lan sailburuak Itsas Arduralaritza Eskolaren 2002ko beka-programarako deia egin zuen (2002ko maiatzaren 15eko 90. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian).

2002ko urriaren 29an hautaketa-batzordeak, hartutako erabakiaren berri eman zien interesdunei, deialdia egiteko Aginduaren 8.5 oinarrian betetzeko, baina inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Beraz, 2002ko azaroaren 13an, hautaketa-batzordeak beka esleitzeko proposamena igorri zion Garraio eta Herri Lan sailburuari. Proposamen hori 2002ko urriaren 28an izandako bilkuran onartu zuen batzordeak, Agindu honekin batera eranskin gisa doan aktan ageri den bezala.

Estibalitz Andrés Eizaguirre andreak 2003ko urtarrilaren 24an Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2002ko azaroaren 15eko Agindu bidez (2002ko abenduaren 13ko 238. zenbakiko EHAAn) eman zitzaion bekari uko egiteko idazkia aurkeztu zuen Itsas Arduralaritza Eskolan.

Administrazioak inork eskubideei uko egitea onartu egin behar du, baldin eta interes orokorrari eta hirugarrenei kalterik eragiten ez badie behintzat, eta kasu honetan ez dago horrelako kalterik.

Bestetik, Garraio eta Herri Lan Sailak eskumena du espediente honi buruzko erabakia hartzeko, hala ezartzen baitute 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legeak, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 4. artikuluak eta 2002ko beketarako deia egiten zuen 2002ko apirilaren 26ko Aginduak (2002ko maiatzaren 15eko 90. zenbakiko EHAAn).

Ondorioz,

XEDATU DUT:

Estibalitz Andrés Eizaguirre andreak Garraio eta Herri Lan Sailaren Itsas Arduralaritza Eskolaren 2002ko beka-programako F-37 bekari uko egiteko aurkeztu duen idazkia onartzea.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio eta Herri Lan sailburuari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu bi hilabeteko epean Euskadiko Auzitegi Nagusian.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 30a.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.


Azterketa dokumentala