Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
1318

45/2003 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen ordezkari bokala kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Estatuko portuei eta merkataritza itsasontziei buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzen duen abenduaren 26ko 62/1997 Legeak interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.

Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek Autonomia Erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako legeak beharrezko neurriak ezartzen ditu Erkidegoek Portuetako Agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak arautzen dituzten organoak dira.

Hori dela eta, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen artikulu bakarreko 14. paragrafoak finkatzen duenez, Autonomia Erkidegoek ezarriko dute Portuetako Agintaritzaren Administrazio Kontseiluetako bokalen kopurua, eta, halaber, kideak hautatuko dituzte, Administrazio Kontseiluetan ordezkaturiko Herri Administrazioen, entitateen eta organismoen proposamenei jarraiki, eta aipatutako 14. paragrafoan finkatu ziren irizpideen arabera.

Aipatutako lege horretan ezarritakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretua onartu zuen, hain zuzen ere Bilbo eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazteko.

Dekretu horretako 6.1 artikuluaren arabera "Autonomia Erkidegoak bederatzi batzarkide izango ditu portuko agintaritza bakoitzean. Horiek izendatzeko irizpide hauek beteko dira:

a) .............................

b) ............................

c) Hiru batzarkide Garraio eta Herrilan Sailak proposatuko ditu.

Garraio eta Herri Lan sailburuak organo horretan duen ordezkari bokaletako bat ordezkatzeko proposatu du.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuan (Bilbo eta Pasaiako Portuetako Agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazten du) ezarritakoari jarraituz, Garraio eta Herrilan sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko otsailaren 25ean egindako bilkuran onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1.– artikulua.– Aipatzen den herri administrazioak eskatuta, ondoren adierazten den bokala Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseilutik kentzea:

1.1.– Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak eskatuta:

– Jon Buesa Blanco jauna.

2. artikulua.– Aipatzen den herri administrazioak proposatuta eta maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuaren 2. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoari jarraituz, ondoren adierazten den pertsona Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluko bokal izendatzea, Administrazio horren izenean jarduteko.

2.1.– Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak eskatuta:

– Guillermo Garate Urcelay jauna.

AZKEN XEDAPENA

Izendatutako bokala nor den Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango du indarra dekretu honek. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Zierbenan, 2003ko otsailaren 25ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.


Azterketa dokumentala