Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1317

40/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, Gueñesko Udalak nahitaezko desjabetza egiteko, "Elubarri Auzoa urbanizatzeko lanetarako proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.

Gueñesko Udalak 2002ko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran hartutako erabaki bidez, jendaurrean jarri ziren lehendabizi, nahitaezko desjabetza egiteko, "Elubarri Auzoa urbanizatzeko lanetarako proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak. Ondoren, 2002ko azaroaren 25ean egindako bilkuran erabaki zen, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, alegazio batzuk aurkeztu eta ebatzi ziren.

Zerbitzu Teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol-Ekonomikoko sailburuordeak 2001eko ekainaren 13an emandako ebazpen bidez, 1.720.096,64 euroko dirulaguntza eman zitzaion Gueñesko Udalari, Elubarri Auzoa indartzeko programa Integratu bat burutzeko, eta aurreikusitako jarduerak gauzatzeko epeak ere adierazten ziren.

Programa hori aurrera eramateko Elubarri Auzoa Urbanizatzeko Proiektua ere egin zen, 2001eko urriaren 17an onartu zena; gainera, Udalak aurrez ekin zion lan horiek burutzeko behar ziren lurzoruak eskuratzeko izapideei. Prozesua, ordea, luzatu egin da, Udalak, eragindako jabe guztiekin adostasun batera iritsi nahi zuelako. Hala izan da kasu guztietan, batean izan ezik.

Bestalde, Elubarri Auzoa urbanizatzeko lanak Eusko Jaurlaritzak ezarritako epeetan burutu behar dira; hala egin ezean, jasotako dirulaguntza galtzeko arriskua baitago. Ondorioz, eta adierazitako epeak betetzeko asmoz, lanak hasi ziren 2001eko abenduan. Lan horien barruan, jarduerako bide nagusia egiteko, espediente honek eragiten dion lurzorua hartu beharra dago. Beraz, eta dagoeneko igarotako denbora kontuan izanda, ondasun horiek lehenbailehen hartu behar dira.

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea nahitaezko desjabetzak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta lurzoru urbanoan egin beharreko egintza isolatuak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko otsailaren 18an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, "Elubarri Auzoa urbanizatzeko lanetarako proiektua " burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gueñesko Udalak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko otsailaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta

Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala