
46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1316
39/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, Nabarnizko Udalak nahitaezko desjabetzea egiteko, "Nabarnizerako hornidurako sare primario berria. I. fasea; eroanbideak eta Sakonako ur-biltegi berria proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.
Nabarnizko Udalak 2002ko irailaren 26an egindako osoko bilkuran hartutako erabaki bidez, jendaurrean jarri ziren lehendabizi, nahitaezko desjabetzea egiteko, "Nabarnizerako hornidurako sare primario berria. I. fasea; eroanbideak eta Sakonako ur-biltegi berria proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak. Bilkura horretan erabaki zen ere, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta zehaztuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, ez zen inolako arrazoibide-idazkirik aurkeztu.
Zerbitzu Teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Udalerriak, gaur egun, gabezia handiak ditu kalitatezko eta kantitatezko edateko uraren hornidurari dagokionez, udalerria osatzen duten auzo sakabanatu guztietan (Lekerika, Merika, Elexalde, Uribarri-Zabaleta, Ikazurieta eta Intxaurraga). Premiazko egoera dela-eta, udalak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurugiro eta Lurralde Ekintza Sailarekin izandako harremanen bidez, hornidurako proiektu bat aurkeztu zuen. Ondoren, proiektu hori bere gain hartu zuen aldundiak, eta, era berean, jarduera-eremua zabaldu zuen, Aulestiko udalerrian dagoen Narea auzorainoko beste kanalizazio bat erantsiz.
Lurrak lehenbailehen hartzeko premia askotarikoa da. Alde batetik, udalerriaren beraren premiazko beharrizanak, kalitatezko edateko uraren zerbitzua ezartzeari dagokionez, guztiz beharrezkoa baita ahalik eta lasterren lanei ekitea (eskualde mailako osasun-zerbitzuak, behin baino gehiagotan, edateko txartzat jo behar izan du ura zerbitzuko hainbat gunetan, uraren uhertasuna dela eta). Bestalde, kanalizazioa eta edateko uraren tratamendurako estazio berria eraikitzen badira, ur-zerbitzua udalerri osoan ziurtatuko da. Horren bidez, lehorteetan izaten den ur-eskasia ia erabat murriztea lortuko da, eta, gainera, beste udalerri bateko auzo bati ere (gaur egun ur-zerbitzurik ez duen auzo bati) ur-hornidura eman ahal izango zaio. Era berean, azpiegitura Bizkaiko Foru Aldundiak burutuko du; izan ere, horretarako nahikoa aurrekontu-kreditua dago, eta kontratazio-espedientea hasita dago; orain, lana burutzeko behar diren lurren zain dago, behin betiko esleipena egiteko.
Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta lurzoru urbanoan egin beharreko egintza isolatuak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztea.
Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko otsailaren 18an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, "Nabarnizerako hornidurako sare primario berria. I. fasea; eroanbideak eta Sakonako ur-biltegi berria proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzea egiteko, Nabarnizko Udalak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
Vitoria-Gasteizen, 2003ko otsailaren 18an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Lurralde Antolamendu eta
Ingurumen sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
RSS