
46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1313
36/2003 DEKRETUA, otsailaren 18an, Gipuzkoako Foru Aldundiak nahitaezko desjabetzea egiteko, "N-634 errepidea 24, 165 Km-en eta 24, 430 Km-en artean hobetzeko proiektua (3-OF-11/2001)" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio eta Errepide diputatuak 2002ko apirilaren 16an emandako Foru Agindu bidez, hasiera batean jendaurrean jarri ziren "N-634 errepidea 24, 165 eta 24, 430 km-en artean hobetzeko proiektua" burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak. Ondoren, 2002ko uztailaren 30ean, diputatuen Kontseiluak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari, nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta zehaztuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, ez zen inolako arrazoibide-idazkirik aurkeztu.
Zerbitzu Teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Proiektuan, 518,68 m-ko jarduera bat ere badago, bihurgune batzuk zuzendu, gaur egun dagoen galtzada zabaldu, eta bi sasitunel, 128,80m eta 44,80 m-koak hurrenez hurren, eraikitzeko proposamenarekin. Tunel horiek errepidea babestuko dute gaur egun etengabe gertatzen diren harri jauzietatik; gainera, zirkulaziorako behar diren segurtasun eta erosotasun estandarrak lortzea ahalbidetuko dute.
Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta lurzoru urbanoan egin beharreko egintza isolatuak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztea.
Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko otsailaren 18an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, nahitaezko desjabetzea egiteko, "N-634 errepidea 24, 165 Km-en eta 24, 430 Km-en artean hobetzeko proiektua (3-OF-11/2001)" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
Vitoria-Gasteizen, 2003ko otsailaren 18an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Lurralde Antolamendu eta
Ingurumen sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
RSS