Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1312

35/2003 DEKRETUA, otsailaren 18a, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzea egiteko, "Debagoieneko hodi-biltzailearen proiektua. Bergarako Saneamendua (7-SC-7/2002)" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.

"Debagoieneko hodi-biltzailearen proiektua. Bergarako Saneamendua (7-SC-7/2002)" burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hasiera batean jendaurrean jarri ziren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Hirigintzako diputatuaren Agindu bidez. Ondoren, 2002ko azaroaren 26an diputatuen Kontseiluak egindako bilkuran erabaki zen nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, alegazio batzuk aurkeztu eta ebatzi ziren.

Zerbitzu Teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Gipuzkoako Foru Aldundiak saneamendu arloan, lurraldeko hondakin urak arazten direla bermatu ahal izateko, partzuergo eta mankomunitatekin lankidetzan egiten ari den Inbertsio ahaleginarekin jarraituz, behin betiko onetsi zuen "Debagoieneko hodi-biltzailearen proiektua. Bergarako Saneamendua (7-SC-7/2002)", Diputatuen Kontseiluak 2002ko azaroaren 26an izandako bilkuran.

Proiektu horretan jasotako lanak, oro har, hauexek dira: kolektore hodi-biltzaile bat eta Deba ibiaren goiko arroko adar osagarriak eraikitzea, Bergarako hondakin-urak jasoko dituena.

Burutu beharreko lan hau Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Saneamenduko Planaren barruan doa; Erakunde horretako batzarrak 1996ko otsailaren 29an onartu zuena.

Obra hori Hondakin-urak Saneatu eta Arazteko Plan Nazionalaren aurrikuspenetatik datorrela ere jo daiteke, Ministroen Kontseiluak 1995ean onartua izan zena, ondorengo helburuak lortzearren: Arteztarauak betetzea, batez ere, Kontseiluaren maiatzaren 21eko 91/271/EEE Arteztaraua, hiriko hondakin-uren tratamenduari buruzkoa, kide diren estatuek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituztela ezartzen duena, horrelako urak isuri aurretik behar bezala tratatzen direla bermatzeko.

Ondorioz, Arteztarau horretan ezarritako epeak kontuan izanik, aipatutako proiektua burutzeko behar diren lurzoruak lehenbailehen hartu beharrekoak direla uste da.

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta lurzoru urbanoan egin beharreko egintza isolatuak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko otsailaren 18an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, nahitaezko desjabetzea egiteko, "Debagoieneko Hodibiltzailearen Proiektua. Bergarako Saneamendua (7-AC-7/2002)" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko otsailaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta

Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala