Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1309

AGINDUA, 2003ko otsailaren 17koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena; honen bidez ezartzen da entitate aholkulariak homologatzeko urte honetarako eskabideak –Baztertuta edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak Laneratzeko Auzolan Programa arautzen duen 199/2002 Dekretuko 2.2 c) artikuluan aurreikusitakoak– aurkezteko epea.

Baztertuta edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak Laneratzeko Auzolan Programa arautzen duen uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuaren xedea Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez Eusko Jaurlaritzak eman ahal izango dituen laguntzak -lanaldi partzialeko aldi baterako lan-kontratuen bidez egindako lan-praktikarekin konbinatuta, baztertuta dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonei lan-aukera eta baliagarritasun sozialerako prestakuntza ematekoak- arautzea da.

Aipatutako dekretuko 2.2 c) artikuluan ezartzen denez, 3.1 artikuluko a), c), e) eta f) idatz-zatietan -hasierako prestakuntza, laguntzeko prestakuntza, prozesu osoan eskuratutako gizarte- eta lanbide-gaitasunen balantzea eta laneratzeko programa bat gauzatzea gaitzat dituztenetan- aurreikusitako prestakuntza-jarduerak garatzeko, entitate onuradunek Homologatutako Entitate Aholkulari baten laguntza profesionala izan beharko dute.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2002ko uztailaren 31ko Aginduaren -2002ko irailaren 16ko EHAA, 175 zenbakikoa- bidez arautu zen baztertuta edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak Laneratzeko Auzolan Programa arautzen duen uztailaren 30ko 199/2002 Dekretuko 2.2 c) artikuluan aurreikusitako entitate aholkulariak homologatzeko prozedura. Agindu horretako 5.2 artikuluan zehazten denez, 199/2002 Dekretua indarrean dagoen bitartean, urtero argitaratuko da bertan aurreikusitako homologazio-eskabideak aurkezteko epea, gutxienez 30 egunekoa izango dena agindua indarrean sartzen denetik.

Habilitazio horretaz baliatuz, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko -azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutakoa- 49.2 artikuluan jasotako publikotasunaren printzipioa betetzeko, honakoa

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Xedea

Agindu honen xedea homologazio-eskabideak aurkezteko epea argitaratzea da, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2002ko uztailaren 31ko aginduko 5.2 artikuluan aurreikusita dagoen bezala. Agindu horretan, baztertuta edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak Laneratzeko Auzolan Programa arautzen duen uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuko 2.2 c) artikuluan aurreikusitako entitate aholkulariak homologatzeko prozedura arautzen da.

2. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea

2003an entitate aholkulariak homologatzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu honek ondorioak sortzen dituen egunetik kontatzen hasita.

3. artikulua.– Baldintzak

Homologazioa lortu nahi duten entitate aholkulariek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2002ko uztailaren 31ko Aginduko 3. artikuluan aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte, agindu horrek arautzen baitu baztertuta edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak Laneratzeko Auzolan Programa arautzen duen uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuko 2.2 c) artikuluan aurreikusitako entitate aholkulariak homologatzeko prozedura.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Agindu honek bide administratiboa amaitzen duenez, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu diezaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, badute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita; hori guztia, azaroaren 26ko Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluetan, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1 a) eta 46.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gazteiz, 2003ko otsailaren 17a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala