
46. zk., 2003ko martxoaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1307
EBAZPENA, 2002ko azaroaren 15ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, 2001/2002 ikasturterako curriculum-materialak egiteko deialdiaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle-lantaldeek burututako curriculum-materialik onenei diru-laguntza osagarriak esleitzeko dena.
2001eko apirilaren 2ko Aginduz (maiatzaren 18ko EHAA), Sail honek Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle-taldeei laguntzak emateko deia egin zuen. Lantalde horiek unibertsitateaz kanpoko hezkuntzako edozein maila eta motatarako curriculum-materialak prestatzen dihardute.
2001eko urriaren 22ko Ebazpenaz (2001eko azaroaren 5eko EHAA), aipatutako Agindu-deialdiaren diru-laguntzak esleitu ziren.
Txostenak eta curriculum-materialak aurkezteko epea amaiturik, eta horiek azterturik, aipatutako deialdiaren 17 eta 18 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta ebaluazio-batzordearen proposamenez, honako hau,
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Eranskinean adierazten diren lantaldeek egindako curriculum-materialei diru-laguntza osagarriak esleitzea. Diru-laguntza horien zenbatekoak eranskinean bertan esaten dira.
2. artikulua.– Deialdia egiteko Aginduaren 19. artikuluan ezarritakoari jarraituz ordainduko dira diru-laguntzak.
AZKEN XEDAPENA
Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Horretarako ezarritako epean ebazpen adierazirik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertu behar da.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 15a.
Hezkuntza sailburuordea,
ABEL ARIZNABARRETA ZUBERO.
ERANSKINA/ANEXO
KODEA	 IZENBURUA	Diru-laguntza
CÓDIGO	TÍTULO	CANTIDAD	
0190MIN002	ELABORACIÓN MATERIALES CURRICULARES: RETRASO GRAVE 	 3.000	
	DEL LENGUAJE
0190MIN008	USING DIGITAL SONGS FOR ENGLISH ACQUISITION, TEACHING
	AND LEARNING IN DE COMPUTER CLASSROMM	3.000	
0190MIN009	ELABORACIÓN DE MATERIALES EDUCATIVOS PARA ALUMNOS NEE QUE
	PRESENTAN PARÁLISIS CEREBRAL Y/O RETRASO GRAVE DEL LENGUAJE	3.000	
0190MINA02	OUTLIVE! A CONTENT-BASEDAPPROACH TO TEACHING	3.000	
0190MINC01	ZIZAR ( I ) CD-A	3.000	
0190MINF01	ELABORACIÓN MATERIALES DIDÁCTICOS	3.000	
0190MING02	DESBERDINTASUNAK GAINDITZEN ANIZTASUNA LANDUZ II	3.000	
0190MINH01	EUSKAL SOFTWAREA SORTZEN	3.000	
0190MINJ01	JOLASAK ETA ANTZERKIAK AHO ADIERAZPENA	3.000	
0190MIN261	ELABORACIÓN MAT.CURRICULARES EDUCACIÓN FÍSICA EN INTERNET	 3.000	
0190MIN262	PLAN DE GESTIÓN DE UNA INSTITUCIÓN MUNICIPAL	3.000	
0190MIN272	BATXILERGOKO 1.MAILAKO FISIKA ETA KIMIKAKO TALDEAK	3.000	
0190MIN273	EKONOMIA IKERTZEN BALIABIDE INFORMATIKOZ	3.000	
0190MIN276	MAT.EDUCATIVOS DESTINADOS UNIDADES DIDÁCTICAS DISEÑO
	PÁGINAS WEB	3.000	
RSS