Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2003ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zaldibiako Udala
1227

IRAGARKIA, Arau Subsidiarioetako 9.2 Unitate Exekuzioko 9 Hiri Areako biribilgunearen lehiaketa deialdiari buruzkoa.

Herri honetako alkateordeak 2003ko urtarrilaren 16ko dekretuz, beste batzuen artean, erabaki zuen: onestea Zaldibiako planeamenduko Arau Subsidiarioetako Hiri Area 9ko 9.2 Unitate Exekuzioko hirigintza proiektua idatzi eta lanen zuzendaritza, harrera eta likidazioa egiteko lanak kontratatzeko espediente administratiboa, Segurtasun eta Osasunari buruzko Azterketa idatzi eta koordinatzea eta Eraikuntza Kalitatearen Kontroleko Plana idatzi eta materialen kalitatearen kontrola eramatea eta 9.3 desjabetza esparruan sartutako biribilgunearen trazadura eta azpiegitura orokorretako elementuen eginkizuna eta lotura 1 E.U.ren urbanizaziorako barne.

Aipatu espedientea aztergai egongo da, udaleko idazkaritzan, bulegoko ordutegian, iragarki hau Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofizialean, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta herriko iragarki taulan argitaratzen denetik, ondorengo atalean eskaintzak aurkezteko emandako epea amaitu arte.

Aldi berean aipatu lanen esleipena egiteko deialdia egiten da, ondorengoaren arabera:

1.– Esleitzailea:

Zaldibiko udaleko alkateordea.

2.– Deialdiaren xedea:

Zaldibiako planeamenduko Arau Subsidiarioetako Hiri Area 9ko 9.2 Unitate Exekuzioko hirigintza proiektua idatzi eta lanen zuzendaritza, harrera eta likidazioa egiteko lanen kontratazioa, Segurtasun eta Osasunari buruzko Azterketa idatzi eta koordinatzea eta Eraikuntza Kalitatearen Kontroleko Plana idatzi eta materialen kalitatearen kontrola eramatea eta 9.3 desjabetza esparruan sartutako biribilgunearen trazadura eta azpiegitura orokorretako elementuen eginkizuna eta lotura 1 E.U.ren urbanizaziorako barne, herrian indarrean dauden planeamenduko arau subsidiario eta tramitean dagoen hiri area 9ko 9.2 exekuzio unitateko Xehetasun Azterlanaren arabera.

3.– Tramitazioa eta kontratatzeko era:

Lehiaketa ireki bidez esleituko dira lanak, horretarako onetsitako baldintza ekonomiko administratibo pleguko 7. oinarrian ezarritako irizpidei jarraiki.

4.– Lehiaketaren oinarrizko aurrekontua:

Horretarako, 510.076,36 eurosko (84.869.565 pezeta) obren burutzapen materialeko aurrekontua (BEZ sartu gabe) hartuko da erreferentzia gisa.

5.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:

Zaldibiako udaletxeko idazkaritzan, bulegoko ordutegian kontratazio honi dagokion informazioa eskuratu ahal izango da, iragarki hau Euskal autonomia Erkidegoko aldizkari ofizialean, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta herriko iragarki taulan argitaratzen denetik kontatzen hasita, eskaintzak aurkezteko egunerarte.

6.– Esleipendunak betebeharreko baldintzak:

Indarrean dagoen administrazio publikoetako kontratazioak arautzen dituen legeriak ezartzen dituen baldintza guztiak bete beharko ditu esleipendunak eta beraz eskaintzaileek.

7.– Eskaintzan parte hartzeko eskabideen aurkezpena:

Zaldibiako udaletxeko idazkaritzan aurkeztuko dira eskabideak, 20 eguneko epean, iragarki hau Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofizialean, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta herriko iragarki taulan argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita, horretarako udal honetako alkteordeak onetsitako baldintza ekonomiko administratibo partikularren eta teknikoen pleguetan ezarritako dokumentazioarekin osatuta.

8.– Eskabideak irekitzea:

Aurkezturiko eskabideak, Zaldibiako udaletxean irekiko dira, haiek aurkezteko epea igaro ondorengo lehendabiziko asteazkenean, egun hori laneguna bada eta laneguna ez bada hurrengo asteazken lenegunean, arratsaldeko 5etan.

Zaldibia, 2003ko urtarrilaren 28a.

ALKATEORDEA.

Azterketa dokumentala