Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2003ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1224

LEHIAKETA, Herrizaingo Sailaren irrati mugikor konbentzionaleko sistemen mantenimenduari dagokion kontratuaren lizitazioa egiteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zk.: E-012/2003.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Herrizaingo Sailaren irrati mugikor konbentzionaleko sistemen mantenimendua.

b) Loteak: ez.

c) Non gauzatu behar den: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko epea: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan zehaztutakoaren araberakoa.

e) Entregatzeko epea: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan zehaztutakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: zenbatekoa, guztira: ehun eta hogei mila euroko (152.592) aurrekontua finkatzen da.

5.– Fidantzak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulan zehaztutakoa.

6.– Agiriak eta informazioa eskuratzea:

a) Entitatea: Kontratazio Arloa.

b) Helbidea: Larrauri-Mendotxe 18.

c) Herria eta posta kodea: Erandio– 48950.

d) Telefonoa: 944 96 80 00.

e) Telefaxa: 944 96 83 04.

Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2003-03-14.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: V taldea, 3 azpitaldea, A kategoria.

b) kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

Aurkezteko azken eguna: 2003-03-14, 10:00ak.

Aurkeztu beharreko agiriak: ikus lehiaketari buruzko agiriak.

Non aurkeztu behar diren: 6. puntuan zehaztutakoa.

a) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabetez.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea: 6. puntuan zehaztutako helbidea.

a) Eguna: 2003-03-20.

b) Ordua: 12:00ak.

10.– Besta argibide batzuk.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez da holakorik.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskurazteko informatika-ataria edo web-orria: www.ej.gv.net.

Erandio, 2003ko otsailaren 13a.

Baliabide Orokorren zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.


Azterketa dokumentala