Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2003ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1222

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 28koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, "Euskadiko Irakaskuntza Pribatua"ren 2002ko hitzarmen kolektiboari dagokionez, Musika-Irakaskuntzari buruzko Eranskina erregistra eta argitara dadila xedatzen duena.

8600120 C.C.O.C. espedientea.

Ikusi da aipatutako espedientea, "Euskadiko Irakaskuntza Pribatua"ren hitzarmen kolektiboari buruzkoa.

AURREKARIAK

2003ko urtarrilaren 15ean, Negoziazio Mahaiaren akta eta Musika-Irakaskuntzari buruzko 2002ko Eranskina aurkeztu ziren Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta hori garatzen duen 1982ko azaroaren 3ko Aginduan, eta Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatu zuen otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, beharrezko izapideak egin ondoren, bidezko da hitzarmen kolektiboa erregistratzea eta argitaratzea.

Adierazitako lege-aginduak eta orokorrean ezartzekoak diren gainontzekoak ikusita,

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak hau ebatzi du:

1.– Eranskina Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroko Organo Nagusian erregistratzeko agindua ematea eta Batzorde Negoziatzaileari jakinaraztea.

2.– Eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 28a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

MUSIKA-IRAKASKUNTZEN (ARAUTU ZEIN ARAUTUGABEEN) IKASTETXEETARAKO ERANSKINA, 2002 URTEA.

Jardute-eremua.

Musika-ikasketak eta Musika-Eskolak f) idatz-zatitik (Irakaskuntza Espezializatuen Ikastetxeak) atera, eta musika-irakaskuntzen ikastetxeentzat (arautu zein arautugabeentzat) aparteko idatz-zati bat sortzea erabaki da. Hori guztiori Euskal Autonomia Erkidegoko Irakaskuntza Pribaturako 2001eko Hitzarmen Kolektiboko 2. artikuluaren barruan.

Asteko lanaldia: 32 ordu astean; horietatik 25 eskola-ordu izango dira eta 7 osagarriak.

Urteko lanaldia: 	Irakasleak 	1.280 ordu.

	Irakasle ez direnak:	1.565 ordu.

Eskola-ordu eta ordu osagarrien definizioak.

Eskola-ordutzat hartuko da eskola teorikoak eta praktikoetan emandakoa eta ikasleekin egiten den ahozko, idatzizko eta tresna bidezko proba, entzunaldi, kontzertu eta entsegu oro.

Ordu osagarritzat hartuko da musika-irakaskuntzaren inguruan ikastetxean edo hortik kanpo ematen den ordu oro, hala nola: eskola-prestaketa, zuzenketa, ebaluazio-bilerak, programazioa, banakako tutoretza, gurasoekin egiten diren elkarrizketak, biblioteka, klaustroak, saileko edo mintegiko bilerak eta antzekoak. Osagarriak izango dira, halaber, ikastetxeko ordutegi-banaketaren ondorioz eskolen artean ikastetxean emandako aldiak.

Ikastetxetik kanpora egiten diren jarduerak jarduera motaren arabera eta ikastetxearen erabakiaren arabera izango dira eskola-ordu edo ordu osagarri. Lanaldi arruntetik gora sartzen diren orduei dagokienez, lan-egutegia antolatzerakoan orduen urteko zenbatekoaren barruan ordu batzuk aipatutakorako gordetzea gomendatzen da, hitzarmenean ezarritako gehienezko ordu kopurua ez gainditzeko.

Euskalduntzea.

Langileren batek duen lanpostuaren hizkuntza eskakizunari dagokion euskera-maila iristeko ikastaroren bat egin behar badu, ordezko bat izan dezake eskola-orduetan, ikastetxeko zuendaritzarekin bat etorriz.

2002 URTEKO LANSARI TAULAK.

MUSIKA-IRAKASKUNTZEN (ARAUTU ZEIN ARAUTUGABEEN) IKASTETXEAK

1 TALDEA

	OINARRIZKO	URTEKO 	HIRURTEKOAO

Irakasleak	SOLDATA	SOLDATA

Zuzendaria	1.152,42 euro	16.133,88 euro	35,90 euro

“	405,97 euro	5.683,58 euro	16,70 euro

Zuzendariordea.	1.152,42 euro	16.133,88 euro	35,90 euro

“	384,31 euro	5.380,34 euro	16,65 euro

Ikasketa-burua	1.152,42 euro	16.133,88 euro	35,90 euro

“	362,35 euro	5.072,90 euro	15,70 euro

Saileko burua	1.152,42 euro	16.133,88 euro	35,90 euro

“	338,40 euro	4.737,60 euro	14,69 euro

Irakasle titularra eta espezifikoak	1.152,42 euro	16.133,88 euro	35, 90 euro

Alboko irakaslea edo agregatua.	1.074,13 euro	15.037,82 euro	33,39 euro

Instruktorea, hezitzailea	962,56 euro	13.475,84 euro	29,53 euro

2. TALDEA

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK

Administrazioko edo Idazkaritzako burua	1.162,11 euro	16.269,54 euro	34,33 euro

Bulegoburua	1.030,90 euro	14.432,60 euro	29,31 euro	

Ofizial. Kontularia.	999,98 euro	13.999,72 euro	28,98 euro	

Merkataritzako agentea	999,98 euro	13.999,72 euro	28,98 euro	

Harregilea. Telefonozaina. Laguntzailea.	919,65 euro	12.875,10 euro	 28,98 euro	

Ikastuna. Izangaia.	555,92 euro	7.782,88 euro	17,73 euro	

LAGUNTZAILEAK		

Ikasleen begiralea	935,76 euro	13.100,64 euro	28,98 euro	

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK

ATEZAINTZA ETA ZAINKETAKO LANGILEAK

Etxezaina	1.020,98 euro	14.293,72 euro	28,98 euro	

Atezaina	935,48 euro	13.096,72 euro	28,98 euro	

Zaindaria. Gauzaina	910,81 euro	12.751,34 euro	28,98 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak	910,81 euro	12.751,34 euro	28,98 euro	

Ikastuna	550,58 euro	7.708,12 euro	17,73 euro	

GARBIKETA ZERBITZUKO LANGILEAK

Gobernaria	1.020,98 euro	14.293,72 euro	28,98 euro	

Garbiketa zerbiko langilea	910,81 euro	12.751,34 euro	28,98 euro	

Josi, ikuzi eta lisatzeko langilea.	910,81 euro	12.751,34 euro	28, 98 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak	910,81 euro	12.751,34 euro	28,98 euro	

Ikastuna	550,58 euro	7.708,12 euro	17,73 euro	

MANTENIMENDUKO ETA OFIZIO OROKORRETAKO LANGILEAK

Ofizioetako 1. ofiziala.	990,37 euro	13.865,18 euro	28,98 euro	

Ofizioetako 2. ofiziala.	935,48 euro	13.096,72 euro	28,98 euro	

Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofizioetako langilea	910,81 euro	 12.751,34 euro	28,98 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak	910,81 euro	12.751,34 euro	28,98 euro	

Ikastuna	550,58 euro	7.708,12 euro	17,73 euro	


Azterketa dokumentala