Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2003ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1221

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 22koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, Euskadiko Irakaskuntza Pribatuko Hitzarmen Kolektiboa erregistra eta argitara dadila xedatzen duena.

8601452 C.C.O.C. espedientea.

Ikusi da aipatutako espedientea, Euskadiko Irakaskuntza Pribatuko Hitzarmen Kolektiboari buruzkoa.

AURREKARIAK

Aipatutako Hitzarmen Kolektiboaren testua 2002ko abenduaren 19an sinatu zuen Batzorde Negoziatzaileak eta 2003ko urtarrilaren 10ean aurkeztu zen Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan. Hitzarmena hiru Lurralde Historikoetarako izango da. Halaber, Mahai Negoziatzailearen eratze-agiria eta Hitzarmena izenpetzearen agiria aurkeztu ziren.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta hori garatzen duen 1982ko azaroaren 3ko Aginduan, eta Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatu zuen otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, beharrezko izapideak egin ondoren, bidezko da hitzarmen kolektiboa erregistratzea eta argitaratzea.

Adierazitako lege-aginduak eta orokorrean ezartzekoak diren gainontzekoak ikusita,

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak hau

EBATZI DU:

1.– Hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroko Organo Nagusian erregistratzeko agindua ematea eta Batzorde Negoziatzaileari jakinaraztea.

2.– Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 22a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO
IRAKASKUNTZA PRIBATUAREN 2002RAKO
HITZARMEN KOLEKTIBOA
I. TITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
I. KAPITULUA
EREMUAK

1. artikulua.– Lurralde eremua.

Hitzarmen hau Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetan aplikatuko da.

2. artikulua.– Jardute-eremua.

Entitate titularraren izaera eta nazionalitatea edozein dela ere, unibertsitatekoez kanpoko irakaskuntza pribatuko ikastetxeentzat izango da hitzarmena, zehazki, ondoren aipatzen diren hezkuntza–jarduerak, arautuak zein ez-arautuak, ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeentzat:

a) Haur Hezkuntzako lehenengo zikloak, hitzarmen honetan jasotako beste hezkuntza-maila batzuk ematen dituzten ikastetxeak barne.

b) Haur Hezkuntza, 2. zikloa.

c) Lehen Hezkuntza.

d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Derrigorrezkoaren Ondokoa (DBHO).

e) Hezkuntza Bereziko gelak.

f) Helduen Hezkuntza Iraunkorra.

g) Irakaskuntza Espezializatuen ikastetxeak. Jarduera nagusitzat ondoren aipatzen diren zerbitzuak ematea duten enpresak sartzen dira berariaz artikulu honetan; zerrenda hau orokorra da, ez murrizgarria:

– Musika Irakaskuntzak eta Musika Eskolak.

– Euskaltegiak.

– Hizkuntzak.

– Informatika.

– Ostalaritza.

– Turismoa.

– Ile-apainketa eta estetika.

– Akademiak.

h) Hezkuntza Bereziko ikastetxeak.

i) Etengabeko prestakuntza eta lanerako prestakuntzarako ikastetxeak.

j) Ikastetxe nagusi eta txikiak, ikasleen egoitzak, gazteen egoitzak, eta adingabeak babestu, birgaitu, eta haiei segurtasuna eta laguntza emateko etxeak, indarrean dauden legeen arabera berariaz horrelakoetarako sailkatuta daudenak.

k) Gizarte zentroak.

l) Baserri-eskolak.

m) Arte aplikatuak eta arte lanbideak irakasteko ikastetxeak, eta bai a) idatz-zatitik l) bitartekoetan aipatutakoetatik edozeini baliokideturiko irakaskuntzak ematen dituztenak ere.

Arautu gabeko irakaskuntza espezializatuak ematen dituzten ikastetxeek jardute-eremu txikiagoko hitzarmenak egin ahal izango dituzte, lurralde berean.

Musika Eskolek hitzarmen honen eranskin bat negoziatu ahal izango dute hitzarmen honekin batera. Eskola horien berezitasunak jasoko dira bertan, eta urteko eta asteko lanaldiak baita soldata-taulak finkatuko dira bertan. Hitzarmen hau indarrean dagoelarik, aipatu eranskinaz akordiorik badago, hitzarmenean sartu beharko da.

Ikastolak eta apaizak eta erlijiosoak prestatzeko diren ikastetxeak hitzarmen honetatik kanpo uzten dira.

3. artikulua.– Langileak

Hitzarmen honek lan-kontratuz ikastetxe batean besterentzako lanean diharduten langile guztiengan izango du eragina.

Martxoaren 10eko 8/1980 Legearen (Langileen Estatutua) 2.1. artikuluan aipatutako langileak eta zuzendari-kudeatzaile, administratzaile eta horien baliokideak direnak ere hitzarmen honetatik kanpo uzten dira.

4. artikulua.– Iraupena.

Alderdiek hitzarmena izenpetzen duten eguna edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den eguna edozein izanda ere, Hitzarmena 2002ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta 2002ko abenduaren 31 arteko iraupena edukiko du; aldi hori, hala ere, espresuki, behin-behingoz eta halabeharrez luzatuko da, 2003ko hitzarmena indarrean jarri arte.

Hitzarmen honek 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera edukiko ditu ekonomia-ondorioak.

II. KAPITULUA
HITZARMENA ETETEA, BERRAZTERTZEA ETA
LUZATZEA

5. artikulua.– Luzatzea.

Hitzarmena urtero luzatuko da 2002ko abenduaren 31tik aurrera, ordezkotza duten alderdietako edozeinek hitzarmenaren indarraldia edo luzapena bukatu baino gutxienez bi hilabete lehenago hitzarmena etetea berariaz eskatzen ez badu.

6. artikulua.– Etetea.

Hitzarmena behar den moduaz eta denboraz etenda, hau izenpetzen duten alderdiek beren hitza ematen dute, hurrengo Hitzarmenaren Negoziazio Batzordea hitzarmenaren edo luzapenaren amaiera-eguna baino hilabete lehenago —gehienez ere— eratzeko.

III. KAPITULUA
DIZIPLINA ETA LANAREN ANTOLAKUNTZA

7. artikulua.– Lanaren antolakuntza.

Diziplina eta laneko antolakuntza ikastetxearen titular den erakundearen berariazko ahalmena da. Horiek, diziplina eta antolakuntza alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza pribatuko ikastetxeetan aplikatzeko indarrean dauden xedapenetan agindutakora egokitu beharko dira.

IV. KAPITULUA.
INTERPRETATZEKO BITARIKO BATZORDEA

8. artikulua.– Eratzea.

Hitzarmen honetan ezarritakoa interpretatzeko, bitartekotza egiteko eta arbitraje eta segimendu lanak egiteko Bitariko Batzorde bat eratuko da. Beraren erabakiak lotesleak izango dira; bilera guztien akta jaso beharko da, landutako gaiak artxiboan sartu eta erregistroan erasota utzi beharko dira.

9. artikulua.– Kideak.

Batzordea, patronalen elkarte eta erakundeetako 6 kidek eta sindikatuen izenean beste 6 kidek osatuko dute. Esan behar da patronalen elkarteok eta sindikatuok Hitzarmena izenpetzen dutenak besterik ez direla izango eta batzuek eta besteek, gutxienez ere, postu bana izango dutela Batzordean.

10. artikulua.– Egitekoak.

Batzordeak eginkizun hauek edukiko ditu:

a) Hitzarmen honetan erabakitakoa interpretatzea.

b) Hitzarmen honetan zehazten diren beste guztiak.

11. artikulua.– Funtzionamendua.

Batzordeak bere jarduerarako arautegi berezia prestatuko du ondorengo oinarri-irizpideak kontutan hartuta:

1.– Batzordea hitzarmen hau izenpetu eta hurrengo 8 egun naturalen barruan eratuko da.

2.– Lehendakaritzan eta idazkaritzan batzordearen barruan aukeratzen diren batzordekideek jardungo dute.

3.– Erabakiak baliodunak izateko, alderdi bakoitzeko gutxienez launa kide biltzean emango da eratutzat Batzordea, beti ere horiek alderdi bakoitzeko botoen %50 gutxienez ordezkatzen badute.

4.– Erabakiak boto kualifikatuz eta erakundeen ordezkaritza ofizialaren ordezkaritzaren arabera hartuko dira, erabakiak hartzeko %50ek onartu behar duela, bai enpresarien aldetik eta bai langileen ordezkaritzaren aldetik.

5.– Mahaiburua izango da Batzorderako deiak egingo dituena; horren ezean, bi alderdietako edozeinek egingo ditu.

6.– Ebazpenen berri emateaz idazkaria arduratuko da.

II. TITULUA
LANGILEAK
I. KAPITULUA
LANGILEEN SAILKAPENA

12. artikulua.

Hitzarmen honen ezarpen-eremuan dauden langileak, zer nolako titulazioa daukaten eta zer nolako ikastetxean lan egiten duten kontuan hartuta, ondorengo taldeetariko batean sailkatuko dira:

* 1. taldea: irakasleak.

* 2. taldea: irakasle ez diren langileak.

I. taldea: irakasleak

1.1.– Haur Hezkuntzako 2. zikloa eta Lehen Hezkuntza:

1.1.1.– Irakaslea.

1.2.– DBHko 1. zikloa.

1.2.1.– Irakaslea.

1.3.– DBHko 2. zikloa, UBI eta Batxilergoa.

1.3.1.– Irakasle titularra.

1.3.2.– Alboko irakaslea, agregatua edo laguntzailea.

1.4.– I. LH eta erdi mailako BLH:

1.4.1.– Irakasle titularra.

1.4.2.– Alboko irakaslea edo agregatua.

1.4.3.– Irakasle espezialista.

1.5.– LH II, goi mailako BLH, erdiko eta goiko mailetako Prestakuntza Zikloak, Gizarte Garantiako Moduluak eta Zereginen Ikaskuntzako gelak.

1.5.1.– Irakasle titularra.

1.5.2.– Alboko irakaslea edo agregatua.

1.5.3.– Irakasle espezialista.

1.6.– Hezkuntza Berezia:

1.6.1.– Irakasle titularra.

1.7.– Helduen Hezkuntza Iraunkorra:

1.7.1.– Irakasle titularra.

1.7.2.– Alboko irakaslea edo agregatua.

1.8.– Bestelako langileak:

1.8.1.– Irakasle espezifikoak: euskara, musika, soin hezkuntza, atzerriko hizkuntzak.

1.8.2.– Hezkuntza-orientatzailea.

1.8.3.– Kurrikularrak ez diren hezkuntza-jardueren irakaslea.

1.8.4.– Instruktorea.

1.8.5.– Monitorea.

1.8.6.– Hezitzailea.

1.9.– Aldi baterako jarduketa kategoriak:

1.9.1.– Zuzendaria.

1.9.2.– Zuzendariordea.

1.9.3.– Ikasketa-burua.

1.9.4.– Saileko burua, mintegiko burua, ziklo edo arloko koordinatzailea.

Irakasleen aldi baterako jarduketa kategoriak, lanaldiak eta berariazko lansari-osagarriak, egiteko horrek irauten duen artean mantenduko dira.

2.– taldea: irakasle ez diren langileak.

2.1.– Irakasle ez diren langile tituludunak:

2.1.1.– Goi mailako tituludunak: Pedagogian, Medikuntzan, Zuzenbidean ...eta abarretan lizentziatuak, kaperaua, arima zuzendaria, bibliotekaria, e.a.

2.1.2.– Erdi mailako tituludunak: Erizaintzan, Gizarte Lanean, Gizarte Hezkuntzan diplomatuak. Gizarte Laguntzailea, logopeda, fisioterapeuta, gizarte eta hezkuntza dinamizatzailea, e.a.

2.1.3.– Beste titulu batzuk: Hezkuntza Bereziko laguntzailea.

2.2.– Administrazioko langileak:

2.2.1.– Administrazioko edo idazkaritzako burua.

2.2.2.– Bulegoburua.

2.2.3.– Ofiziala. Kontularia.

2.2.4.– Merkataritzako agentea.

2.2.5.– Harreragilea. Telefonozaina.

2.2.6.– Laguntzailea.

2.2.7.– Ikastuna. Izangaia.

2.3.– Langile laguntzaileak:

2.3.1.– Ikasleen begiralea.

2.4.– Zerbitzu Orokorretako langileak:

2.4.A.– Atezaintzako eta zainketako langileak.

2.4.A.1.– Etxezaina.

2.4.A.2.– Atezaina.

2.4.A.3.– Zaindaria. Gauzaina.

2.4.A.4.– Kualifikaziorik gabeko langileak.

2.4.A.5.– Ikastuna.

2.4.B.– Garbiketa zerbitzuko langileak:

2.4.B.1.– Gobernaria.

2.4.B.2.– Garbiketa zerbitzuko langilea.

2.4.B.3.– Josi, ikuzi eta lisatzeko langilea.

2.4.B.4.– Kualifikaziorik gabeko langileak.

2.4.B.5.– Ikastuna.

2.4.C.– Sukaldeko langileak:

2.4.C.1.– Sukaldeko burua.

2.4.C.2.– Sukaldaria.

2.4.C.3.– Sukaldari laguntzailea.

2.4.C.4.– Jantokiko langilea.

2.4.C.5.– Kualifikaziorik gabeko langileak.

2.4.C.6.– Ikastuna.

2.4.D.– Mantenimenduko eta ofizio orokorretako langileak:

2.4.D.1.– Ofizioetako 1. ofiziala.

2.4.D.2.– Ofizioetako 2. ofiziala.

2.4.D.3.– Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofizioetako langilea.

2.4.D.4.– Kualifikaziorik gabeko langileak.

2.4.D.5.– Ikastuna.

2.4.E.– Gidariak:

2.4.E.1.– 1. maila bereziko gidaria.

2.4.E.2.– 2. mailako gidaria.

Hitzarmeneko Interpretatzeko Bitariko Batzordeak hitzarmen honetan jasotzen ez diren kategoria guztiak homologatuko ditu.

Ikasleen egoitzetako, egoitza nagusi eta txikietako, babes zentroetako eta gizarte zentroetako langileen sailkapena hitzarmen honetako IV. eranskinean zehazten da.

13. artikulua.– Lanpostuak betetzea.

Lehenago zehazturiko mailak aipamenezkoak dira eta ez dira denak horniturik egon behar, ikastetxearen izaerak edo haren jardunaren ondoriozko beharrek hala eskatzen ez badute, eta postu horiek indarrean dauden legezko xedapenek irakaskuntza–maila, gradu edota mota bakoitzerako eskatzen ez badituzte behintzat.

14. artikulua.– Kategoriak definitzea.

Kategorien definizioak hitzarmen honen zati den II. eranskinean daude jasota.

II. KAPITULUA
LANGILEAK KONTRATATZEA

15. artikulua.– Kontratu motak.

Ikastetxeetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko, denbora muga jakinik gabeko kontratuak egingo dira, legeak esaten dituen kasuetan salbu. Iraupen jakineko kontratuak kasu hauetan egin daitezke:

a) lan nahiz zerbitzu jakinetarako;

b) ikastetxean behin-behingoz, noizean behin, zein aldian aldian egin beharreko zerbitzuetarako;

c) lanpostua gordetzeko eskubidea duten langile finkoak ordezkatu beharra dagoenean; horrelakoetan, ordezkaturiko langilearen izena eta ordezkaketaren zergatia jasota utzi beharko dira;

d) indarrean dauden legeek aldi jakinerakotako uzten dituzten beste kasu guztietan. Honelako kasutarako, gutxienezko iraupena ikasturtearen azkenera (abuztuaren 31) artekoa izango da.

Ikasturte osorako irakasleak kontratatzen direnean, 365 eguneko iraupena bermatuko zaie.

Lan pilaketagatik egiten diren kontratuak 12 hilabetetara arte luza daitezke, ikastetxean lehen aldiz lan egiten dutenak kontratatzen badira.

Hitzarmen honetako baldintzak horren esparruan lanean ari diren langile guztiek bete beharrekoak dira, erabilitako kontratazio–mota, adina zein sexua gorabehera.

16. artikulua.– Legezko betekizunak.

Denbora jakinerako lan-kontratuak idatziz eta lau aletan egin beharko dira; alderdi bakoitzak ale bana jasoko du, hirugarren alea, berriz, eskuduntzadun erakundearen esku geratuko da eta laugarrena langileen ordezkarien esku, indarrean dauden legeek diotenaren arabera.

17. artikulua.– Kontratua finkotzea.

Langile guztiak besterik gabe langile finko bilakatuko dira, kontratazioan zehazturiko epea igaro eta kontratu berririk egin gabe edo aurrekoa luzatu gabe beren eginkizunetan baldin badihardute. Horrek ez du balioko lanaren izaera aldi baterakoa bada.

18. artikulua.– Aldi baterako Lan Enpresak. Eskueran jartzeko kontratuak.

Aldi baterako Lan Enpresen zerbitzuak kontratatuz gero, Hitzarmen honek eragiten dituen enpresek bermatu egingo dute beren eskueran jarritako pertsonek Euskadiko Irakaskuntza Pribatuaren Hitzarmenean kategoria ezberdinetarako ezartzen diren soldata eta lanaldi berberak izango dituztela. Aldi baterako Lan Enpresak eta enpresa baliatzaileak sinatzen duten eskueran jartzeko kontratuan berariaz jaso beharko da betebehar hau.

III. KAPITULUA
LANGILEEN PROBALDIA, LANPOSTU HUTSAK ETA KARGUTIK KENTZEA

19. artikulua.– Langileak sartzea.

Hitzarmen honek hartzen dituen langileak langilearen eta ikastetxearen titularraren arteko aukerako kontratazioz sartuko dira.

20. artikulua.– Probaldia.

1.– a) Lanean sartu berri diren langile finko guztiek hitzarmen honetan haien lanbide–mailarako jarritako probaldia egin beharko dute, kontrakorik hitzartu ezean. Probaldi honen iraupena, gehienez ere, lau hilabetekoa izango da irakasle eta irakasle ez diren tituludun langileentzat eta gainerakoentzat hamabost egunekoa. Honetarako ez da kontutan hartuko Lanerako Ezgaitasun Iragankorra (LEI).

b) Probaldian, bai langileak eta bai ikastetxearen titularrak lan-kontratua eten egin dezakete, aldez aurretik jakinarazteko eperik gabe eta ordainsaririk jasotzeko eskubide barik.

c) Probaldia bukaturik, langilea ikastetxeko plantillako bilakatuko da; aldi hori ondorio guztietarako hartuko da kontuan.

21. artikulua.– Kontratu finkoetarako egunak zenbatzea.

Finko gisa kontratatu ez diren langileak, finko izatera iritsiz gero, lan egindako egunak kontutan hartuko dizkiote bai probaldirako eta bai ikastetxe horretako antzinatasunerako ere.

22. artikulua.– Lanpostu hutsak, lanpostu berriak eta mailan gora egiteak.

Langileak lan-harremana iraungi izanagatik, ikastetxean zuen tokia utzitakoan gertatzen den egoera hartuko da hutsunetzat.

Ikastetxeetan hutsik dauden lanpostuak edo sortzen direnak, itundutako gelak gutxitu dituzten ikastetxeen araudiko irizpideen arabera eta Hezkuntza Hitzarmenen Arautegiaren arabera beteko dira, horiek indarrean dauden artean.

1.– Irakasleen lanpostu hutsak.

Irakasleen goragoko mailetan gerta daitezkeen hutsuneak, ahal baldin bada, talde bereko beheragoko mailetako langileek beteko dituzte, gaitasuna, titulazioa, egokitasuna eta ikastetxe horretan duten aintzinatsuna kontuan hartuta.

Ikastetxearen titularraren iritziz, aurretik aipatutako baldintzak betetzen dituenik ez badago, aldian-aldian indarrean dauden legeen arabera beteko dira hutsuneak.

Hitzartutako mailetan, hutsuneak indarrean dauden legeen arabera beteko dira. Ikastetxeko eskola-kontseiluak, eskatutako gainerako betebeharrak betetzen dituzten ikastetxeko bertako langileei lehentasuna emango die, hutsune hori betetzeko eskea egin dutenen artean.

Elebiduna izateari ere lehentasuna eman dakioke hutsunea betetzerakoan, euskalduntze-planean hala adierazita daukaten ikastetxeetan.

Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakasle finkoak lehentasunezko eskubidea izango du maila horietan gerta daitezkeen hutsuneak betetzeko, baldin eta eskatutako kalifikazioa eta toki horretan gutxienez bost urteko antzinatasuna baditu, eta beti ere lan-kontratuan zer kontratu mota den zehazten ez bada.

2.– Administrazioko langileen lanpostu hutsak.

Administrazioko langileen taldean gerta daitezkeen hutsuneak ondorengo irizpideei jarraiki beteko dira:

a) Administratzaile, zuzkitzaile eta bulegoburuaren hutsuneak, administrazioko zein idazkaritzako buruenak eta telefonozainaren lanpostua, titularrak izendapen askez izendatuko ditu.

b) Maila batean bost urtez lanean aritutako laguntzaileak ofizial izatera pasako dira, eta hutsunerik ez bada laguntzaile lanetan jarraituko dute ofizialaren lansariaz.

c) Ikastetxe batean bi urtetik gora lanean aritutako izangaiek besterik gabe beteko dute laguntzailearen lanpostua.

3.– Zerbitzu orokorretako langileen arteko hutsuneak.

Langile horien artean gertatutako hutsuneak, C idatz-zatiko hurrengo beheragoko mailako langileek beteko dituzte, beti ere bete beharreko lanpostuan jarduteko gaitasuna eta egokitasuna edukiz gero.

4.– Kontratazio berria edota hutsuneak sortzea.

Jende berria kontratatu behar izanez gero edota hutsunerik sortuz gero, eta lanpostu horiek plantillako langile finkoez betetzea ezinezkoa bada, aldi baterako zein lanaldi partzialeko edo antzeko kontratua duten langileek eta bitartekari gisa kontrataturik daudenek edukiko dute lehentasuna, beti ere ikastetxearen titularraren iritziz egokiak badira eta probaldiko epea bete badute.

23. artikulua.– Lanpostua borondatez uztea.

a) Ikastetxearentzat egiten duen lana borondatez utzi nahi duen langileak ikastetxearen titularrari horren berri eman beharko dio, idatziz, aurrez jakinarazteko epeen barruan:

– Irakasleak eta irakasle ez diren langile tituludunak: hilabete.

– Gainerako langileak: 15 egun.

b) Langileak aurre-jakinarazpen hori esandako epeetan egiten ez badu, ikastetxearen titularrak, aurre-jakinarazpenean izandako atzerapen-egun bakoitzeko, langile horri likidaziotik bi eguneko lansaria kentzeko eskubidea izango du, aurrez jakinarazteko egun kopurua gainditu gabe.

Funtzionariotzara iristeko kasuak horretatik kanpo utziko dira. Egoera honetan dauden langileek zazpi eguneko epea edukiko dute, onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik hasita, aurre-jakinarazpena ikastetxearen titularrari egiteko.

c) Ikastetxeak aurre-jakinarazpena behar den epean eta eran jasotzen baldin badu, lan-harremana bukatzean dagokion likidazioa ordaindu beharko dio langileari. Egiteko hori betetzen ez bada, langileak eskubidea edukiko du likidazioa ordaintzean izandako atzerapen-egun bakoitzeko 2 eguneko soldata jasotzeko kalte–ordain modura, muga aurre-jakinarazpenerako egun kopurua izango dela.

d) Langile batek, borondatez, lan-harremana amaitutzat eta bere lan–eskubideak betetzat jotzen dueneko agiria, bi laneguneko aldian, langileen ordezkarien, enpresa-batzordearen edo sindikatuen esku egongo da, langilea aurka agertzen ez bada, behintzat.

III. TITULUA
LANALDIA, OPORRAK, GAIXOTASUNA,
BAIMENAK; EGUNERATZEKO, HOBEKUNTZARAKO ETA BIRGAIKUNTZARAKO IKASTAROAK; ETA
ESZEDENTZIAK
I. KAPITULUA
LANALDIA

24. artikulua.– Lan-egutegia.

Ikasturtea hasi baino lehen eta aldez aurretik ikastetxeko langileen ordezkariei iritzia eskaturik, lan-egutegia erabaki eta idatziz emango da, lan-jaiak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren artezpideak eta langileen interesak kontutan hartuta. Lan Sailak izendaturiko lan-jaiak aldatu egiten badira, aldaketa hori ofizialtzen denetik aurrera moldatuko da erabakitako lan-egutegia.

Irakaskuntza arautuetan, lan-egutegi horrek Eskola-kontseiluak aldez aurretik onartutako lan-egutegia errespetatu beharko du eta eskolen hasiera eta amaiera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak xedatutakoaren araberakoak izango dira.

Ikastetxearen titularraren eta langileen ordezkarien arteko erabaki-bidez, egutegia prestatzerakoan, uztailari dagokion ordutegia urtean barrena banatzeko programa egin daiteke irakasleekin, beti ere, 31. artikuluko bigarren lerroaldean ezarritakoa betetzen bada. Ordu horiek ez dira aparteko ordutzat hartuko.

25. artikulua.– Urteko lanaldia.

Hitzarmen honetan finkaturiko lansariei dagokien urteko ordu–kopurua, ondoren zehaztuko da maila bakoitzarentzat:

1) Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, DBHko, DBHOko eta IEetako itunduriko eta itundu gabeko ikastetxeetako irakasleentzat 1.252 ordukoa izango da. Horietatik osagarriak izango dira hitzarmen honen 27. artikuluan maila bakoitzarentzat jartzen denaren asteko proportziotik ateratzen direnak.

2) Zuzendari, zuzendariorde, ikasketa-buru nahiz saileko buru mailetakoak diren irakasleek, urteko, kide direneko irakaskuntza motari dagozkionak baino 210 ordu gehiago edukiko dituzte.

3) Irakaskuntza espezializatuetako irakasleentzako eta helduen hezkuntza iraunkorreko irakasleentzat, 1.319 ordu.

4) Irakasle ez diren tituludunentzat, urteko 1.390 ordu.

5) Irakasleak izan gabe, administrazio eta zerbitzuetako langileentzat 1.585 ordu.

6) Barruko langileek, ordainetan, berrogei ordu gehiago egingo dituzte urteko lanaldian.

26. artikulua.– Eskola-orduen eta osagarrizko orduen definizioak.

Irakasleen ordutegiak eskola-orduak eta osagarrizko orduak bereziko ditu.

Eskola-ordutzat eskola hartuko da, hau da, 60 minututik gora gabeko aldia. Aldi horretan irakasleak azalpenak eman, taldeko tutoretza eta ahozko zein idatzizko probak egingo ditu eta, azalpenen osagarri, bere ikasleen ikastaldiak zainduko.

Zuzendaritzak programatu eta Hezkuntza Administrazioak baimenduriko DBH, DBHO eta IEtako 50-60 minutuko ekitaldiak eskola ordutzat hartuko dira.

Haur Hezkuntzako 2. zikloan irakasleren batek bere gelako haurrei jolastokian jolasetan edo beste jardueretan laguntzen badie, denbora hori ere eskola ordutzat hartuko da.

Osagarrizko eginkizuntzat, irakaskuntzarekin zerikusia edukita ikastetxearen barruan egiten diren eginkizun guztiak hartuko dira; hau da: eskola-prestaketa; zuzenketak; ebaluaketa-bilerak; programaketa; laborategiko lanen prestaketa; ikasle bakoitzarekin tutoretza; gurasoekin elkarrizketak; liburutegia; irakasle–batzarretara, saileko zein mintegiko edota antzeko bileretara joatea; edota ikastetxeko ordutegiaren banaketa dela–eta bertan egon behar duelako, eskola-orduen artean eduki ditzakeen tarteak.

Irakasleen ohiko ordutegian ikastetxetik kanpo burututako jarduerak eskola-ordutzat edo ordu osagarritzat hartuko dira, ikastetxeak ezartzen duen proportzioan. Ohiko lanaldia gainditzen duten orduei dagokienez, lan-egutegia osatzean urteko ordu guztien kopuruaren barruan horretarako ordu batzuk uztea gomendatzen da, hitzarmen honetan ezarritako ordu kopurua gaindi ez dadin.

Jolasaldietan, irakasleak titularraren esku egongo dira ikasleak behar den moduan jagoteko.

27. artikulua.– Asteko lanaldia.

1.– Irakasleak.– Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Hezkuntza Bereziko irakasleentzat, asteko lanaldia hogeita hamabi ordukoa izango da; horietatik hogeita lau, eskola-ordu izango dira eta zortzi osagarrizkoak; astelehenetik ostiralera egingo dira.

Lehen Hezkuntzako irakasleentzat, asteko lanaldia hogeita hamabi ordukoa izango da; horietatik hogeita hiru edo hogeita lau eskola-ordu izango dira eta gainerakoak osagarrizkoak; astelehenetik ostiralera egingo dira. Hogeita hiru eskola-orduko lanaldia lanaldi osotzat joko da.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleen asteko lanaldia hogeita hamabi ordukoa izango da, horietatik hogeita bi edo hogeita hiru, eskola–ordu izango dira eta gainerakoak osagarrizkoak; astelehenetik ostiralera egingo dira. Hogeita bi orduko lanaldia lanaldi osotzat joko da.

Batxilergoko pertsonalaren lanaldia, asteko, hogeita hamabi ordukoa izango da. Horietatik hogeita bi eskola-ordutzat joko dira; eta gainerakoak osagarritzat.

DBHOko eta Heziketa zikloetako irakasleentzat, asteko lanaldia hogeita hamabi ordukoa izango da; horietatik hogeita bi edo hogeita hiru eskola-orduak izango dira eta gainerakoak osagarriak; astelehenetik ostiralerakoak.

Irakasleekin hala erabakiz gero, ebaluaketetarako, osagarrizko tarteak erabiliko dira ohiko astearen barruan.– Halaber, irakasleekin erabakitzen bada, gehienez ere bost larunbat erabili ahalko dira urtean bilera horiek egiteko.

Beste irakaskuntza espezializatu batzuen asteko lanaldia: lanbide mailako irakaskuntza espezializatuetako eta Helduen Hezkuntza Iraunkorreko irakasleen lanaldia asteko hogeita hamabi ordukoa izango da; horietatik hogeita zazpi, eskola-ordu izango dira eta bost, osagarrizkoak.

2.– Irakasle ez diren langileak.

2.1.– Irakasle ez diren tituludunentzat, asteko 34 ordu, astelehenetik ostiralera.

2.2.– Irakasle ez diren beste tituludun batzuentzat, 35 ordu asteko, astelehenetik ostiralera.

2.3.– Administrazio eta zerbitzuetako langileentzat, asteko 40 ordu, astelehenetik ostiralera. Urteko zenbaketako 1585 orduak modu irregularrean banatzetik ateratzen dena izango da asteko lanaldia.

3.– Administrazio eta zerbitzuetako langileenzat lan-orduak ikastetxeak eduki ditzakeen premien arabera banatuko dira astean zehar, baina eguneroko lanaldia, hala ere, ezingo da 8 ordutik gorakoa izan. Larunbat eta igandeetako atsedenaldia eta jai eta opor egunetakoa, lana dela-eta egun horietan ezin badira hartu, hein berean beste egun batzuetan hartuko dira. Edozein kasutan, lanaldia bukatu eta hurrengoa hasi bitartean gutxienez 12 orduko tartea jarri beharko da.

28. artikulua.– Beste kategoria batzuetako lanaldia.

Zuzendari, zuzendariorde, ikasketa-buru zein saileko buru mailetakoak diren irakasleek, kide diren irakaskuntza motari dagokion lanaldia baino bost ordu gehiago edukiko dituzte astero, ordu horietan, ikastetxean bertan, nork bere eginkizunetan jardungo duela.

Koordinatzaile eta tutorearen egitekoak dituzten irakasleek, aipatutako lanok, kasuan kasuko irakaskuntza motarako jarritako ordutegiaren barruan egin ditzakete.

Ikastetxearen titularrak eskaturik, irakasleren bati mintegiburu-lanak, zein ziklo edota arloko koordinatzailearen egitekoak ematen bazaizkio, eta lan horiengatik irakasle horrek bere ohiko lanaldiaz kanpo jardun beharra baldin badauka, saileko buruarekin erabiliko diren irizpide berak erabiliko dira kasu horretan.

Dena dela, langileari aldez aurretik emango zaio halako eginkizunetarako izendapenaren berri.

29. artikulua.– Beste maila bateko lana. Ordainketak.

Berea ez den irakaskuntza-mailan lan egiten duen langilearen lansaria, maila bakoitzean lan egindako orduen arabera finkatuko da.

30. artikulua.– Zentroan bizi direnentzako lanaldia.

Hitzarmen honetan ezarritako lanaldiaren araubidea ez da atezaintza eta antzeko zaintza-zerbitzuetan erabiliko, ikastetxean bertan bizi badira behintzat.

31. artikulua.– Aparteko orduak.

Hitzarmen honetan kasuan-kasuan ezarritako lanaldia gainditzen duten orduak apartekoak izango dira. Ohiz kanpoko orduetan lan egiteko ekimena ikastetxearen titularrari dagokio eta hori askatasunez onartzea langileari, aldian-aldian indarrean dauden legeei jarraituz.

Asteko legez ezarritako gehienezko ordutegia gainditu arren, urteko ohiko lanaldia gainditzen ez duten lanorduak ez dira aparteko ordutzat hartuko, beti ere lanaldian egindako benetako orduak bederatzi baino gehiago ez badira eta lanaldia bukatu eta hurrengoa hasi bitartean gutxienez ere 12 ordu pasatzen badira.

Aparteko ordu beste atseden-ordu emango dira.

32. artikulua.– Gaueko lana.

Gaueko hamarretatik goizeko seiak bitartean lan egindako orduak gaueko lantzat hartuko dira. Lansariari dagokionez, hitzarmen honetan ezarritakoa baino %25 gehiagotan kuantifikatuko dira; hala ere, lana gauez egin arren, lan batzuk ez dira gauekotzat joko, hain zuzen ere, lana berez gauekoa dela kontutan hartuta finkatutako soldatak dituztenak.

33. artikulua.– Jantokiko zaintza.

Lanaldia gorabehera, bazkalorduan zein bazkalosteko jolasaldietan ikasleak zaintzeko eskea jaso eta lan hori borondatez onartzen duten irakasleek mantenurako eskubidea izango dute, jardun horretan emandako denboraren ordainetan.

II. KAPITULUA
OPORRAK

34. artikulua.– Oporrak.

Hitzarmen honetako langile guztiek, lanean arituz emandako urtebete bakoitzeko, ordaindutako hilabeteko oporrak hartzeko eskubidea izango dute, denak batera eta uda-partean.

Irakasleek, ikastetxearen titularrak eta langileen ordezkariek, ikastetxearen antolaketaren arabera, bi aukera hauetako bat hartuko dute:

– Irakasle guztientzat, oporraldiei jarraipen emanez, 15 atseden-egun izatea.

– Irakasleen %50entzat, oporraldiei jarraipen emanez, hilabeteko atsedena egitea.

Ikastetxearen titularrak eta langileek berariaz erabakitzen badute, eta ez beste inola, atsedenaldi hori hemen araututako egunetatik kanpo hartu ahal izango da.

Irakasle ez diren langile titulatuek, horrez gain, beste 15 eguneko atsedenaldia hartzeko eskubidea izango dute, oporraldiarekin lotuta, eta urtean zehar lau lanegun hartzekoa, horiek ikastetxearen titularraren eta interesatuaren artean zehaztuko direla.

35. artikulua.– Gabonak eta Aste Santua.

Irakasle ez diren langileek, hitzarmen honen eremuko ikastetxe guztietan, Aste Santuan 7 egun naturaleko oporrak eta Gabonetan 9 egunekoak hartzeko eskubidea izango dute; batean eta bestean, denak batera edo jarraian, baina ikastetxeek langile horien artean, beren zerbitzuarekin jarraitzeko, txandak antola ditzakete.

Irakasleek, bestalde, Aste Santuan eta Gabonetan, eskola–egutegi ofizialean ikasleentzat finkatzen den oporraldia hartzeko eskubidea izango dute.

36. artikulua.– Lanaldi jarraia eskolako oporraldietan.

Administraritzako langileek, oporraldietan, hots, eskola-egun ez direnetan, egunean 6 ordu egingo dituzte jarraian. Zerbitzu guztiak beteta gera daitezen, txandak jarri ahal izango dira.

Uztailean eta abuztuan langile hauek astero-astero 48 orduko etenik gabeko atsedenaldia izango dute.

37. artikulua.– Lanaldi jarraia barnetegietan.

Aurreko artikuluan jarritakoa ikastetxe guztietan aplikatuko da; ez, ordea, barnetegi edo antzekoetan, lanaldia jarraian egitean behar den moduko zerbitzua bermatzen ez bada. Zerbitzu guztiak beteta gera daitezen, txandak jarri ahal izango dira.

38. artikulua.– Lana uzten duen langilearen oporrak.

Urtean barrena lanari uzten dion langileak dagokion heineko oporraldia hartzeko eskubidea edukiko du, urte hartan lanean egindako denboraren arabera.

39. artikulua.– Uztailean eta abuztuan irakasleentzako lanaldia.

Uztailean eta abuztuan, Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, DBHko eta DBHOko ikastetxeetako irakasleek, astero 21 orduko lanaldia edukiko dute, gehienez ere.

III. KAPITULUA
GAIXOTASUNA, BAIMENAK

40. artikulua.– Lanerako Ezgaitasun Iragankorra.

Lanerako Ezgaitasun Iragankorrean dauden langileek, lehenengo 3 hilabeteetan, beharrezko osagarria jasoko dute harik eta haien guztizko lansariaren %100ekoa osatu arte, gaixoaldian gertatutako lansari-gehikuntzak barne direla. Ezgaitasunak iraunez gero, antzinatasuneko hiru urteko bakoitzeko hilabete bat gehiagoz ordainduko da %100era artekoa.

41. artikulua.– Amatasunagatiko baimena.

1.– Aitatasuna edo amatasuna dela-eta lizentzia duen langileak, beharrezko osagarria jasoko du harik eta bere guztizko lansariaren %100ekoa osatu arte.

2.A.– Erditzea bada, indarrean den legeidan ezarritakoari dagokionez, lizentzia astebez luzatuko da, eta jarraian hartu beharko da; aldi horretan oporrak izanez gero, xurgatu egingo dira. Baimena beste astebez luzatuko da denbora gabeko erditzea bada. Etenaldia interesatuak aukeratuko du, baina sei aste erditzearen ondoren hartu beharko beharko dira. Aita ere baliatu daiteke etenaldiaz, bai amak hartzen duen aldi berean, bai ondoren; hala ere, umea jaio osteko lehen sei asteak, etenik gabekoak, amak hartu beharko ditu nahitaez. Ama hilez gero, aita baliatu ahal izango da lizentziaz, osoaz nahiz zati batez. Enpresarekin bat etorrita, lizentzia aldi partzialetan hartu ahal izango da, dagokion zati proportzionalaz.

2.B.– Sei urtetik beherako ume bat edo urte gehiago eduki arren ezgaitu, elbarri edo gizartean eta familian txertatzeko arazo handiak dituen ume bat adoptatu edo hartzen bada, adoptatu aurretik zein betiko, 2a idatz-zatian araututako amatasunerako kasuan bezala jokatuko da. Umeak duen egoera hori, bestealde, gizarte-zerbitzuek egiaztatu beharko dute. Etenaldiaz gozatzeko eskubidea ebazpen administratibo edo judizialetik sortzen da, salbu eta adopzioa nazioartean egiten bada eta gurasoak adoptatuaren herrira joan behar badira. Kasu honetan, ebazpen judizialaren eguna baino lau aste lehenago hasi ahal izango da etenaldia.

3.– Era berean, langileek bederatzi hilabete baino gutxiagoko haur bat badute, edoskitzeagatik lanetik ordubete irteteko eskubidea izango dute, ordu hori bi zatitan erdibitzea izango dutela. Ohiko lanaldiaren barruan, baimen horretaz baliatzeko aldia eta ordutegia zehaztea langileari dagokio. Langileak, hala nahi badu, eskubide honen ordez ohiko lanaldia ordu erdi gutxitu dezake, helburu bererako. Eskubide hori ez du gurasoetako batek baino edukiko.

Eskubide horretaz baliatzen dena ama izaten bada, horren lekuan ordaindutako baimeneko bi aste gehiago har ditzake; baimen hori, artikulu honetako 2. puntuan azaldutako aldiaren ostean hartu beharko da.

4.– Haurdun dauden langileek lanetik ateratzeko eskubidea izango dute jaio-aurreko azterketak eta erditzea prestatzeko teknikak egiteko, enpresarioari jakinarazi ondoren eta ekintza horiek lanordutan egin beharra justifikatu ondoren. Berdin-berdin ordainduko zaie.

42. artikulua.– Baimenak.

Langileak, aldez aurretik jakinarazi eta arrazoituz gero, ordaindutako baimenak hartzeko eskubidea izango du; hona epeak eta arrazoiak:

a) Hamabost egun natural norbera ezkontzeagatik.

b) Aita izateagatik: haur bat jaiotzeagatik, edota adoptatzeagatik, aitak bost egun naturaleko baimena hartzeko eskubidea edukiko du; hauek jarraian har daitezke, edo zatituta, baina haurra jaio edota adoptatutakoa etxera heldu eta ondorengo 15 egunen barruan. Baimen hau ordaindutako bi egun gehiago luza liteke, zesareaz erdituz gero.

c) Odolkidetasun, ahaidetasun edota bizikidetasuneko bigarren mailararteko ahaidea hil, larriki zauritu edo ospitaleratu denetik, nahiz kirurji ebakuntza egin zaionetik 24 ordu lehenago edo ostean, gehienez ere, 3 egun (bizikidetasun-ziurtagiria aldez aurretik aurkeztu beharko da); odolkidetasunean lehenengo mailako ahaideren bat hilez gero, bost egun izango dira. Zio hau dela-eta langileak lurralde historikotik kanpo irten behar baldin badu, epea bi egun luzatuko da.

d) Medikuarengana joateko lizentziak. Kontsultarako ordua laneko orduen barruan badago, baimena behar-beharrezko gertatzen den denborakoa izango da. Nolanahi ere, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du langileak.

e) Haurdun dauden emakumeak lanordutan jaio aurreko azterketak eta erditzerako prestatzeko saioetara joan daitezke, ordainketetan ezer kendu gabe. Dena den, enpresariari jakinaraziko beharko diote aldez aurretik, eta justifikatu egin beharko dute horiek lanordutan egin beharra.

f) Egun bat ohiko bizilekua aldatzeko.

g) Egun bat seme/alaba edo neba/arrebaren baten ezkontzagatik.

h) Norberaren kontuak edo publikoak egiteko baimena. Hori egiteko behar duen beste denbora emango zaio, beti ere hori lan–orduetatik kanpo ezin bada egin.

i) Eginkizun sindikalak edota langile-ordezkaritza eginkizunak egiteko, legeetan eta hitzarmen honetan ezarrita dagoen moduan.

43. artikulua.– Ordaindu gabeko baimena.

Langile guztiek urteko, eta soldatarik gabe, 15 egun eska ditzakete; hau eman egin beharko diote, eskabide hori 5 egun lehenago eskatu badu eta honelako baimena gozatzen ari diren langileen kopurua %5etik gorakoa ez bada.

44. artikulua.– Adingabeak edo senideak zaintzeagatiko lanaldi-murrizketa.

Langileak, legezko zaintza dela-eta sei urtetik berako umeren bat edo odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko edo bizikidetasuneko bigarren mailara arteko senideren bat, adinagatik, istripuren bat izan duelako edo gaixorik dagoelako, bere kabuz baliatu ezin dena eta ordaindutako jarduerarik betetzen ez duena, zaindu behar baldin badu, lanaldia murrizteko eskubidea izango du, gutxienez heren batez eta gehienez erdiaz, eta soldata ere proportzioz murriztuko zaio. Eskubide honetaz aldi berean ezingo dira bi pertsona baliatu, baldin eta egoera sortu duena pertsona bera bada. Aldi horretaz baliatuko den aldia eta ordutegia zehaztea langileari dagokio. Ohiko lanaldira itzuliko den eguna baino hamabost egun lehenago jakinarazi beharko dio enpresariari.

IV. KAPITULUA
EGUNERATZEKO, HOBETZEKO ETA BIRGAITZEKO IKASTAROAK

45. artikulua.– Hobekuntza ikastaroak.

43. artikuluak aipatzen duen baimena hobekuntza ikastaroetarako bada, ordaindu egingo da, ikastetxearen titularrak hori onetsiz gero. Langileak bekaren bat badu, ikastetxearen titularrak bekaren eta langilearen lansariaren arteko aldea ordainduko dio soilik.

Hobekuntza-ikastaroetara joateko egindako eskabide-kopurua irakasleen %5etik gorakoa izan eta ikasleen opor-garaia ez baldin bada, ikastetxearen titularrak, baimen horiek behar bezala emateko, ikastetxearen premiak, antzinatasun merezimenduak eta baimenaren eskatzailea baimen hori eskatu gabe egon den aldia hartu beharko ditu kontutan.

Ikastaroak eskola-urtearen barruan eta lanaldiaren orduetatik kanpo egiten badira, orduok urteko lanalditzat hartutako ordu guztietatik kendu ahal izango dira, aldez aurretik ikastetxearen titularrarekin erabakita.

IRALEko ikastaroetara eta Jaurlaritzak ordainduriko beste ikastaro batzuetara joateko onartzen diren langileei horietan parte hartzeko baimena emango zaie.

46. artikulua.– Azterketak egiteko lizentzia.

Lanbide-mailako titulua lortzeko ikasketetan dabiltzan langileak dauzkaten ikastetxeek behar adina lizentzia emango diete langile horiei, deialdi ofizialeko azterketak egin ditzaten, lansariaren kaltetan gabe. Aurretik, beti ere, doakienek ikasketa horien matrikularen egiaztagiria egin beharko dute, eta azterketa egin dutela ere egiaztatu beharko dute. Baimenen iraupena egun batekoa izango da azterketa bakoitzerako, eta hiru egun naturalekoa izan daiteke 150 km-tik gorako bidea egin behar izanez gero.

47. artikulua.– Hobekuntza ikastaroak egiteko baimena.

Hobekuntzarako, birgaitzeko edota titulu berriak lortzeko ikastaroak egiteko eskaintza ikastetxearen titularrak berak egiten duenean, edota titularrak langileak horretarako egin dion eskea onartzen duenean, parte hartu behar duten langileek behar hainbateko denbora izango dute ikastaro horietara joateko, eta eskubidea izango dute dagozkien lansari guztiak, baita ikastaroak sortutako gastuak ere, oso-osorik eskuratzeko (ikastaroak sortutako gastuen zenbaketa egitean, joan-etorri, egonaldi, mantenu eta matrikula-gastuak hartuko dira kontutan).

Titulu berriak izanez gero, ikastetxe bakoitzean hitzarmena finkatu ahal izango da, aurreko lerroaldean esaten denaz baliatzea langileak ikastaro horretan halako gutxienezko egonaldia egingo duela hitz emateari lotuz.

V. KAPITULUA
ESZEDENTZIAK

48. artikulua.– Derrigorrezko eszedentzia.

Eszendentzia borondatezkoa edo derrigorrezkoa izan daiteke.

Derrigorrezkoak lanpostua gordetzeko nahiz haren iraupenaren antzinatasuna kontutan hartzeko eskubidea emango du. Derrigorrezko eszedentzia, aldez aurretik ikastetxeari idatziz jakinarazita, honako kasuongatik emango da:

a) lanera joatea galeraziko duen kargu publikoren baterako hautatu edo aukeratu izanagatik;

b) gaixotasunagatik, Lanerako Ezgaitasun Iragankorreko epea igaro ondoren, eta langilea behin-behingo elbarritasun-egoeran dagoen bitartean;

c) lurralde mailako nahiz goragoko eginkizun sindikaletan jarduteagatik, beti ere, langilea kide deneko erakunde sindikalak irakaskuntza pribatuan behar hainbateko legezko ordezkaritza baldin badu;

d) odol-, ezkontza-ahaidetasuneko edo biziketasuneko bigarren mailara arteko senideren bat, adinagatik, istripuren bat izan duelako edo gaixorik dagoelako, bere kabuz baliatu ezin dena eta ordaindutako jarduerarik betetzen ez duena zaintzeko, gehienez ere urtebetez. Bizikidetasunaren kasuan, egiaztagiria aurkeztu beharko da.

49. artikulua.– Derrigorrezko eszendentziaren ondorengo itzulera.

Derrigorrezko eszedentzian den langileak eszedentzia hori eragin zuen zerbitzua, kargua zein eginkizuna amaitzetik hasi eta, gehienez ere, 30 egun naturaleko epean ekin beharko dio lanari, aurreko artikuluaren c) idatz-zatian sartutakoek izan ezik, horientzat lanean hasteko gehienezko epea 2 hilabetekoa izango da-eta.

50. artikulua.– Borondatezko eszedentzia.

Borondatezko eszedentzia, ikastetxean urtebeteko antzinatasuna gutxienez izanik, aurreko lau urteetan eszedentziarik hartu ez duen langileak eskatzen duena da.

Idatziz eskatu beharko da, bi hilabete aurretik behintzat, behar bezala arrazoitutako kasuetan salbu.

Eszedentzia hau ikasturtearen hasieratik aurrera hasiko da, ikastetxearen titularrarekin hura aurreratzea erabaki ezean.

51. artikulua.– Borondatezko eszedentzia. Iraupena eta eskubideak.

Borondatezko eszedentzia gutxienez ikasturte baterako eta gehienez bost urterako eman daiteke, beti ere ikasturte osorako.

Lehenengo bi ikasturteetan, lanpostua gorde egingo zaio eszedentzian dagoenari eta, horretarako, lanera itzultzeko asmoa gutxienez hiru hilabete lehenago jakinarazi beharko dio ikastetxeari. Epe hori igaro ondoren, eszedentzian den langileak, enpresan izan edota sor daitezkeen hutsuneetan, maila bereko edo antzekoetan sartzeko baizik ez dauka lehentasunezko eskubidea.

Eszedentzian egonik lanpostua gordetzen zaien langileak beste langileek dituzten ondorio berak edukiko dituzte, plantilla murriztuz gero.

52. artikulua.– Ikasturte bateko eszedentzia.

Ikastetxean bost urtetik gora etengabe lanean ibilitako langileak eskubidea edukiko du ikasturte batean atseden hartzeko, lanbide-mailako hobekuntzarako jarduerak egiteko.

Eszedentzia hori gozatzen ari direnek lanean berez eta beste barik berriro hasteko eskubidea edukiko dute. Antzinatasuna kontutan hartuko zaie, eta aldi horretan burututako jarduerak nolakoak izan diren behar bezala ziurtatu beharko dute.

Eszedentzia hori ikasturtea bukatzean hasiko da (abuztuaren 31n).

53. artikulua.– Seme-alabak zaintzeko eszedentzia.

Langileak seme/alaba bakoitza zaintzeko, gehienez ere, hiru urterako eszedentziarako eskubidea edukiko du, bai adoptatzeagatik edo hartzeagatik (betiko edo adoptatua izan aurretik) bai berezkoa edukitzeagatik, amatasuneko baja bukatzen denetik hasita. Amatasuneko bajaren barruan sartzen da, bestalde, bularra emateko bi asteko baimena. Ondorengo seme-alabek beste eszedentzia bat hartzeko bidea emango dute, eta langilea lehendik ere eszedentziaren bat gozatzen egonez gero, berrirako baimenak lehengoari amaiera emango dio. Artikulu honen arabera eszedentzian den langileari aldi hori zenbatu egingo zaio antzintasunerako, eta gainera, eskubidea izango du lanpostua gorde dakion eta lanbide prestakuntzako ikastaroetara joateko (horietara joateko deia enpresariak egin beharko dio).

54. artikulua.– Ikastaroak egiteko, urtea baino gutxiagoko eszendentziak.

Bai beka duelako, bai ikasbidaia egiteko, bai langilearen espezialitateari berariaz dagozkion hobekuntza–ikastaroak direlako, urtebete baino gutxiagoko borondatezko eszedentzia ematen bada, hori dena ikastetxearen titularraren aurrean behar bezala egiaztaturik, aipatutako eszedentziaren iraunaldian antzinatasuna zenbatuko zaio, eta bere lanpostura berez eta beste barik itzultzeko duen eskubidea gordeko zaio, lanera itzultzea, gehienez ere, 7 eguneko epean egin beharko duela. Lanpostura itzultzean, egin duenari buruzko egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu.

55. artikulua.– Eszedentziaren ondorengo itzulera.

Eszedentzia derrigorrez hartu dutenek nahiz kapitulu honetan aipaturiko eszedentzia berezia gozatzen ari direnek, jarritako epeetan ez badira lanera itzultzen, behin betiko baja emango zaie ikastetxe horretan.

IV. TITULUA
ORDAINKETAK
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

56. artikulua.– Ordaintzeko modua.

Hitzarmen honen ezarpen-eremuko langileen ordainketak lansarien zerrendetan eta bertako artikuluetan zehaztuta daude.

Lansaria, hila bete ondoren, hurrengo hilaren lehengo bost egunetan eta lanaldiaren barruan ordainduko da. Eskutan, txekez zein bankuko taloiz ordainduko da, baina beste bideren bat ere hitzartu daiteke. Banku-trasferentziak egin nahi izanez gero, langileak adierazi beharko du diru-sarrera zein erakundetan egin behar den.

57. artikulua.– Goragoko egitekoak burutzeagatiko plusa.

Langileari dagokion lanbide-mailaz goragoko egitekorik eginarazten baldin badiote aldi baterako (beti ere, arrazoiak emanda), eginkizun horri dagokion lansaria jasoko du, horretan ari den bitartean.

58. artikulua.– Goragoko egitekoak burutzeagatiko kategoria–aldaketa.

Langile bat, urtebetean sei hilabetetik gorako denboraz nahiz bi urtetan zortzi hilabete baino gehiagoz, dagokion mailaz goragoko egitekoetan aritzen bada, beharrezko titulazioaren jabe izanez gero, mailaz aldatzeko eta dagozkion lansariak jasotzeko eskubidea dauka.

59. artikulua.– Hileroko aurrerakinak.

Hitzarmen honek hartzen dituen langile finkoek eta ikastetxean, gutxienez ere, urtebete daramatenek, hilean-hileko dirua aurreratzeko eskubidea edukiko dute, horretarako daukaten premia justifikatu ondoren. Diru–aurreraketa hori, dena den, ezingo da izan hileko lansariaren zenbatekoaren %90etik gorakoa.

Ikastetxeak uko egin diezaioke dirua aurreratzeari, aldi berean plantillako %30ari gutxienez eman bazaio.

60. artikulua.– Ordainketak.– Ikusi I. ERANSKINA.

61. artikulua.– Atzerriko ikastetxeetako lana.

Espainian kokaturik dauden atzerriko ikastetxeetan diharduten langile espainiarren lansariak, ez dira, langileen kategoria berean, ikastetxe horren nazionalitate bereko langileei dagozkien lansariak baino txikiagoak izango, ez eta hitzarmen honetan adierazita daudenak baino txikiagoak ere.

II. KAPITULUA
LANSARIEN OSAGARRIAK

62. artikulua.– Gobernu-kargudunen aldi baterako osagarria.

Zuzendari, zuzendariorde, ikasketa-buru, saileko buru, mintegi–buru, zikloko eta arloko koordinatzaile karguak dituzten irakasle tituludunek, lansarien tauletan, horri loturik ageri diren aldi baterako ordansariak jasoko dituzte, egiteko horretan dirauten bitartean, 28. artikuluak dioena kontutan harturik, beti ere.

63. artikulua.– Antzinatasun-osagarria.

Hitzarmen honen I. eranskinean hirurteko bakoitzeko adierazitako zenbatekoa izango da.

Hirurteko bakoitza bere muga-egunaren hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera hasiko da ondorioak sortzen.

64. artikulua.– Aparteko ordainsariak.

Hitzarmen honen ezarpen–eremuan dauden langileek, hilabetetik gorako muga-egunaren aldizkako osagarri gisa, aparteko ordainsari biren zenbatekoa jasoko dute, horietako bakoitza ohiko hileko sariaren adinakoa izango delarik. Uztailaren 1a eta abenduaren 22a baino lehen ordainduko dira.

65. artikulua.– Aparteko ordainketen proportzioa.

Urtean barrena lana utzi duten edo lanean hasi diren langileei, lehenago aipatutako hiletik gorako muga-egunaren osagarriak ordainduko zaizkie, horien zenbatekoa zerbitzualdiaren heinean hainbanatzen dela, sei-hilabateka.

66. artikulua.– Aparteko ordainsarien hainbanaketa.

Ikastetxearen titularrak eta langileek, aparteko ordainsari bi horiek 12 hileko sarien artean hainbanatzea erabaki dezakete, ordurarte horrelakorik egin ezean.

67. artikulua.– UBIko osagarria.

Irakasleek, UBIko irakaskuntzak ematen diharduten bitartean, lansari bakoitzean eta arlo honetan lan egindako orduengatik, 107,40 euroko diru-kopurua jasoko dute lanpostuaren osagarri gisa. Halaber, antzinatasunagatik, legokiekeenaz gain, 4,26 euro hirurteko bakoitzeko, beren lanaldi osoa maila horretan egiten badute; edo aipatu zenbatekoen heineko partea, bertan emandako orduen arabera.

UBI desagertzerakoan ordainsarietan eta soldataren osagarrian izan dadin murrizketa biguntzeko, plus bat ezarriko zaie, aldi batez, lehengo UBItik datozen LOGSE Batxilergoko 2. ikasgeletako irakasleei. Plus berri hori ordaintzeko baldintzak eta lehengo UBIko osagarriarenak berberak izango dira, hots: paga guztietan ordainduko da lanpostuaren osagarri gisa, eta helburu horretan sartutako orduen araberakoa izango da kobratutakoa. Maila horretan lanaldi osoan diharduen irakasle batek hilero 72,12 euro kobratuko ditu plus berri horregatik; 2001. urtean 48,08 euro hilero; eta 2002. urtean 20,04 euro hilero; hurrengo urteetan ez da ezer kobratuko. Kontzeptu horregatik osagarria ordaindu duten zentroek eutsi egingo diote ordaintzeari 2000ko abuztura arte; irailetik aurrera, ordea, gainerako zentroetarako artikulu honetan finkatutako zenbatekoak ordainduko dituzte.

68. artikulua.– Soldadutzan egon edo ordezko zerbitzua egiteagatiko ordainketa.

Soldadutzan nahiz horren ordezko zerbitzuan ari den langileari, hileko-sari baten zenbatekoa emango zaio. Sari hori, egoera horretan dagoenetik hirugarren hilabetera ordainduko zaio.

69. artikulua.– Garraio nahiz distantziagatiko plusa.

Garraio zein distantzia dela-eta, hobegarri gisa lehendik ere zenbatekoren bat ordaintzen ari diren ikastetxeek hori egiten segituko dute; hala ere, hori ez da zurgagarria izango hitzarmen honek dirauen artean.

70. artikulua.– Joan-etorrietako gastuak eta dietak.

1.– Dieta hauxe da: ohiko etxebizitzatik kanpoko egonaldiak eta mantenuak dakartzaten gastuei aurre egiteko egunero ezarrita dagoen diru kopurua; beti ere, titularrak bidalita nahiz titularrak berak langilearen proposamena onartuta joan bada. Dietak honelakoak izango dira:

Gosaria: 2.75 euro	

Bazkaria: 13.70 euro

Afaria: 8.17 euro

Ostatua: 37.92 euro.

2.– Ikasleekin irteera bat egin eta gaua ohiko etxebizitzatik kanpo igaro behar izanez gero, 36 euro emango dira gaueko.

3.– Joan-etorriagatiko gastuak: ikastetxearen titularrak langileari zerbitzua langilearen autoaz baliatuz egiteko aginduz gero, kilometroko 0,22 euro ordainduko dio, baita autobidearen bidesaria ere, justifikatu ondoren.

4.– Itunduz gero, konpentsaziorako beste modu batzuk jarri ahalko dira.

V. TITULUA
SOROSPEN-ARAUBIDEA
I. KAPITULUA
SEGURTASUNA ETA HIGIENEA LANEAN

71. artikulua.– Segurtasuna eta higienea.

Hitzarmen honen eraginpean dauden erakundeek eta langileek, Langileen Estatutuaren 19. artikuluan eta gainontzeko erabaki orokorretan jasotako laneko segurtasun eta higieneari buruzko erabakiak bete beharko dituzte.

Halaber, hitzarmen honen eraginpean dauden langileek urtean behin medikuntza-azterketa bat egiteko eskubidea edukiko dute, aurrez norberak onartuz gero. Orientabide moduan izan arren, alor hauek aztertzeko bidea izango da: audiometria, fotoserazioa, ikusmena, odol eta gernu analisiak, historia klinikoa, medikuntza–arakaketa eta, hala balegokio, berariazko azterketak, hala nola, elektrokardiograma, espirometria, eta abar. Ikastetxeko titularrek kontratatutako mutualitateak gai honetan eskaintzen dituen zerbitzuen berri emango diete langileen ordezkariei.

Hitzarmen honen Interpretatzeko Bitariko Batzordeak lanbideak sortutako gaitzetan (foniatria, nerbio-arazoak,...) espezializatutako berariazko zerbitzu bat sortzea kudeatuko du Osakidetzan, bai eta hori katalogatzea eta zaintzea ere.

II. KAPITULUA
HOBEKUNTZA SOZIALAK ETA ERRETIROAK

72. artikulua.– Laneko arropa.

Ikastetxeek laneko arropa emango die bai menpeko langileei eta tailer edo laborategietako teknikariei eta oinetako egokiak LH, IEE eta prestakuntza zikloetako industri adarretakoei.

Gainerako irakasleek, berek eskatuta edota jadanik ohitura bihurtu delako, urtean bata bana jasoko dute, eta irakasten ari diren orduetan erabili egin beharko dute; txandal bat eta kirolerako oinetakoak ere jasoko dituzte Soin Heziketako irakasleek.

73. artikulua.– Erretiroak.

A.– Erretiratzeko garaian enpresan 15 urtez gutxienez aritu direnentzat erretiro-sariak izango dira ikastetxeetan. Pertsona horiek, hiru hilekori dagokien kopurua jasoko dute eta hileko bat gehiago 15 urte horietaz aparte, beste bosturteko bakoitzeko.

B.– Langabeziaren handia dela-eta, egoera larria denez eta besteekikoa ere kontutan izango duen gizarte-politika bultzatzeko asmoz, erretiro-saria jasotzeko baldintzak betetzen dituzten eta hitzarmen honen eraginpean dauden langile guztiei, erretiroa gehienez ere hirurogeita bost urterekin hartzeko gomendioa ematea erabaki dute hitzarmen honetako aldeek.

Horrekin jarraituz, enpresei eta egoera horretan dauden langileei, eskubideen %100 mantenduta, hirurogeita lau urterekin erretiratzeko modua ematen duen era berezia erabiltzeko gomendioa egitea erabaki dute aldeek; pertsona batek erretiroa hartzeaz batera, enplegu bulegoetan izena emanda daudenen arteko edozein hartuko da aldi berean, beti ere 1194/1985 E.D.-ak ezarritakoaren arabera; eta, era berean, hirurogei urterekin erretiratzea ere abian jarriko da ordezkaketa-kontratua eginez, hitzarmen honetako bigarren xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera.

Hitzarmen hau Interpretatzeko Bitariko Batzordeak geroago egingo dituen bileretan ikusiko du egoera horretan zenbat dauden eta baita hori erabiltzeak zein emaitza edukiko duen ere.

C.– Ikastetxeen jarduna eta langileen lan-baldintzak direla–eta, 58 urtez gorako irakasleei eskolak emateko orduak gutxitzeko aukera ematea erabaki da; baldintzak hauek izango dira:

Lanaldi osoa eta lansaria gutxitu gabe, langileon eskola-orduak %25ean gutxitu daitezke. Lanaldia zuzen-zuzenean eskolak emateko ez diren pedagogia-ekintzez osatu beharko da, edota bestela, irakaslea ados dela, titularrak egokitzat dituen eginkizunez.

Gutxitze hori, bestelako akordiorik berariaz ezartzen ez bada behintzat, langileak hirurogei urte bete bitartean izango da, eta orduan, bigarren xedapen gehigarrian araututako erretiro partzial aurreratua eskatu beharko da; edo, osterantzean, ohiko eskola-lanaldiari ekingo dio, eskola-lanaldia murriztu barik.

D.– Borondatezko erretiroa hartzeagatiko kalte-ordainak. Hitzarmen honen eraginpeko langileek borondatez erretiratzeagatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea edukiko dute, lehenago erretiratzean (erretiratzeko urtea Hitzarmenean jarrita dago), lanean arituta baino prestazio txikiagoak edukiko dituelako. Kalte–ordainak neurri hauetan egingo dira, beti ere, puntu hauek kontutan izanda:

a) borondatezko erretirorako epea baino hiru hilabete lehenagotik egitea eskea, eta

b) erretiro hori, kasuan kasu eska daitekeen aurre–izapideketaren erantzuna jaso ondorengo hilabetearen barruan hartzea.

Dena dela, ekonomia-ondorioak borondatez erretiratzeko urtea betetakoan jarriko dira indarrean.

Hilen kopurua zehazteko, aurretik aipatu ditugun baldintzetakoren bat betetzen ez duten langileek, derrigorrez erretiratzeko urtebete gutxiago edukiko dute; ez ordea, eska daitekeen aurre-izapideketa egin arren, urteak betetzen dituzten egunean erretiroa har dezaketenek.

Ordaindu beharreko diru-kopurua eskala honen arabera aterako da, guztirako lansari gordina oinarri dela:

Adina 	Hilabete kopurua

60 urte	12 hilabete

61 “ 	9	“

62 “	6	“

63 “ 	4	“

64 “ 	2	“

Kontratuzko harremana bukatu egingo da eta hilekoak lansari gordin arruntak izango dira. Borondatezko erretiroagatiko kalte–ordain horiek ez dira aplikatuko eta, ondorioz, ezingo dira eskatu, erretiroa 1194/1985 Errege Dekretuaren bidez hartzen denean.

74. artikulua.– Ikasketetarako laguntzak.

Hitzarmen honen eremuko ikastetxe guztiek ikasketei laguntzeko ordezko erregimen bat daukate hitzarmen honetan sartuta dauden langileentzat; irizpide hauek ditu:

a) hitzarmen honen eraginpean dauden langileen seme-alaba eta umezurtz izanda, hitzarmen honen eraginpeko ikastetxeetan ikasten dutenentzat, ikastetxeetan ematen diren irakaskuntza-maila guztiak, baita orokorrean egiten diren beste edozein eratako osagarrizko ekintza guztiak ere, dohainik izango dira;

b) langileek beren zerbitzuak lanegun-erdiz, gutxienez, egiten badituzte, lantokian ematen diren ikasketak, langileentzat eta beren seme-alabentzat, dohainik izango dira;

c) lan sindikaletan aritzeko beren borondatez edota derrigorrez lana aldi baterako utzita duten langileen seme–alabek, 48. artikuluko a) idatz-zatian jasotakoak izan ezik, ikasketak dohainik egiteko plaza eskatzeko eta hori lortzeko eskubidea dute;

d) hitzarmen honetan sartutako langileen seme-alabek eta umezurtzek ikasketak dohainik egiteko plazak, honenbeste izango dira: Lehen Hezkuntzan %3 eta hitzarmen honen eremu funtzionalean aipatzen diren gainerako hezkuntzako jardueretan, %2.

Ikastetxean bertan, ordea, langileen seme-alabek plaza dohainik edukiko dute, jarritako gehienekoa gaindituta ere. Baina, bertako langileen seme-alabekin kopurua beteta egonez gero, ikastetxe bakar batek ere ez du beste ikastetxe batzuetako langileen seme–alabentzat derrigorrez tokiak dohainik jarri beharko.

Administrazioak ikasketei laguntzeko itzulitako diruarekin, langileen seme-alaben %2koari baino gehiagori laguntzeko modua izango da.

e) Hitzarmen honetan jasotako dohainiko plazak lortu eta emateari buruz, III. eranskinean agindutakoa egingo da.

f) Artikulu hau ezartzearen ondorio guztietatik kanpo gelditzen dira hitzarmen honetako 2. artikuluko azkeneko lerroaldean sartuta dauden langileen seme-alaba eta umezurtzak.

75. artikulua.– Jantokiko zerbitzua eskatzeko eskubidea.

33. artikuluaren eraginpean ez dauden langileek jangelako zerbitzuak eskatzeko eskubidea izango dute, gehienez ere ikasleentzat jarritakoaren %50ekoa ordainduz.

76. artikulua.– Jantokiko zaintzaileak.

Jangela edo barnetegia dagoen ikastetxeetan, jangela eta sukaldeko lanak egiten dituen langileak ikastetxean bertan jateko eskubidea du, bera ikastetxean lanean ari den aldian jan-orduetarako garaia baldin bada.

77. artikulua.– Erantzunbehar zibilerako eta istripuetarako aseguruak.

Ikastetxe guztiek bi aseguru poliza eduki behar dituzte, hitzarmen honen eraginpean dauden langile guztien erantzunbehar zibila eta norbanakoen istripuen babesa bermatuko dituztenak.

Hitzarmen honen eraginpeko ikastetxe guztiak poliza horiei atxikiko zaizkie eta, ikasturte bakoitzaren hasieran, ikastetxeek langileen ordezkariei publikoki adieraziko dizkiete poliza horien xehetasun guztiak eta ezbeharrik gertatuz gero egin beharrekoak.

Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartuta dauden irakasle eta irakasle ez diren guztiak TC-2 Boletinetako ziurtapenen bidez aseguratu beharko dira; era berean, derrigorrez aldi baterako lana utzita dutenak, nor bere izenaz, egoera horretan kargu publikoren baterako hautatu edo aukeratu izanagatik daudenak izan ezik.

Labur esanda, aipatutako poliza horien bermeak hauek izango dira:

Erantzukizun zibila: asegurupekoek beren lanagatik, eta ez beste ezergatik, beren gain har dezaketena, fidantza eta zigor–defentsa barne; kanpoan utziko dira, dena dela, automobilen alorrak aseguratu ditzakeen arriskuak eta poliza honek bermatutako gorputzeko eta/edo gauzazko kalteen ondorio zuzenekoa ez den edozein kalte inmaterial. Ezbeharrik izanez gero, gehienez ere, bost milioi pezeta emango dira.

Norbanakoen istripuak: istripurik izanez gero, medikuntza, kirurgia eta botika sorospena, hori eragin duena edozer dela ere, lanean bertan ari dela hala lanetik kanpo, munduko edozein tokitan, edozein motatako jardunean ari dela, edozein garraio bide erabiliz eta mota guztiak barruan direla; salbuespen bakarrak: legez aurreikusitakoak eta aseguru-etxeek ezarri ohi dituztenak.

Hilez gero, aseguratutako diru kopurua: hiru milioi pezeta. Betirako elbarri geldituz gero: bost milioi pezeta. Azken-kopuru horrekiko badira zenbait ehuneko soin-atalen bat galdu edo betiko mantxu geldituz gero. Laneko orduak galtzeagatik ez dago eguneroko kalte-ordainik. Aseguru honetako eskubideak beste edozeinekin bateragarriak dira.

III. KAPITULUA
ESKUBIDE SINDIKALAK

78. artikulua.– Diskriminatua ez izateko eskubidea.

Edozein sindikatutako kide izateagatik ez dago langileari bereizkeriarik egiterik. Bere iritziak askatasun osoz eman ditzake eta lanerako edo gizarterako interesgarriak diren argitalpenak argitara eta zabal ditzake, beti ere, ikastetxeko titularra ados dela eta laneko ohiko jarduna galarazi gabe.

79. artikulua.– Izenpetutako agirien kopia.

Ikastetxeetan kontratatzen diren langile guztiek izenpetu dituzten lan-arloko agiri guztien kopia edukitzeko eskubidea daukate.

80. artikulua.– Ordu sindikalen pilaketa.

Lantegi, probintzia edo Autonomia Erkidegoan lan sindikala errazteko, hitzarmen honen eremuan ordezkaritza duten sindikatuek, enpresa batzordeko kide edo langileen ordezkari baten orduak pilatzea bultzatu dezakete, bai lantegi batean bai zenbaitetan, sindikatu bereko langileen ordezkariek edo kideek behar adina ordu utziz gero.

81. artikulua.– Ordu-pilaketa negoziatzea.

Elkarte sindikalek edo sindikatu bakoitzak ikastetxe edo enpresario elkarteekin negozia dezake, dagokion mailan, adierazitako ordu sindikalen pilatzea. Halaber, enpresario elkarteek ez diete oztoporik jarriko administrazio eta sindikatuek gai honi buruz lortutako akordioei.

82. artikulua.– Langileen batzarrak.

Langileek ikastetxean bertan bilerak egiteko duten eskubidea bermatu egingo da, beti ere zerbitzuak eta eskolak normal ematea galarazten ez bada eta, edozein modutan ere, indarrean dauden legeekin bat etorriz.

Bileren berri denboraz eman beharko zaio ikastetxeko titularrari, gai-zerrendako puntuak eta ikastetxeaz kanpotik bilerara etorri behar duten lagunen berri ere emanez.

83. artikulua.– Ordezkarien eskumenak, eskubideak eta bermeak.

Langileen ordezkariek, sindikatuen ordezkariek eta enpresa batzordeko kideek Langileen Estatutuak, askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoak eta erabili beharreko gainerako lege–xedapenek ezarritako eskubide eta ahalmen guztiak edukiko dituzte.

84. artikulua.– Mahai Negoziatzaileko partaideak.

Hitzarmena Negoziatzeko Mahaikide izateko ofizialki izendatzen diren sindikatuetako kideek behar duten adina ordu hartzeko aukera izango dute Hitzarmena negoziatzeko eta bilerak prestatzeko edota Hitzarmenaren Interpretatzeko Bitariko Batzordeko saioetara joateko.

85. artikulua.– Langileen ordezkariak.

Batzordea eta ordezkariak.– Enpresa Batzordea edo, hori ezean, langileen ordezkariak izango dira ikastetxeko langile guztiak ordezkatzeko organo.

Langileen Estatutuan izendatutakoak izango dira enpresa batzordearen eginkizunak.

VI. TITULUA
HUTSEGITEAK, ZIGORRAK, ARAU-HAUSTEAK
I. KAPITULUA
HUTSEGITEAK

86. artikulua.– Hutsegite-motak.

Hitzarmen honen eraginpean dauden langileentzat hiru hutsegite-mota daude: arinak, larriak eta oso larriak.

Hauek dira hutsegite arinak:

– hogeita hamar egunen barruan, lanlekura hiru aldiz berandu iristea, inolako justifikaziorik eman gabe;

– hogeita hamar eguneko aldian, lanera egun batean ez azaltzea, inolako justifikaziorik eman gabe;

– hogeita hamar egunen barruan bi bider, inolako arrazoirik eman gabe, ordua baino lehen eskolak bukatutzat jotzea;

– justifikatutako arrazoiengatik lanera joan ez eta dagokion baja ez egitea, hori egiteko ezintasuna begibistakoa denean izan ezik;

– erabakitako egunetan emaitzak emateko eta ikasleen portaera eta eskolara joatearen zaingoa egiteko behar den axolarik ez edukitzea.

Hutsegite larriak hauek dira:

– hogeita hamar egunen barruan hiru aldiz baino gehiagotan eta hamar bider baino gutxiagotan, lanera garaiz ez iristea, inolako arrazoirik eman gabe;

– hogeita hamar egunen barruan, inolako arrazoirik eman gabe, behin baino gehiagotan eta lau bider baino gutxiagotan lanera ez azaltzea;

– indarrean dagoen legediari jarraiki, hezkuntzari dagozkion egitekoak ez betetzea;

– irakasleren baten irudia ikasleen aurrean gutxiesteko moduan, ikastetxeko kideekin ikastetxean bertan agerian eztabaidan aritzea;

– ikasleari nahiz honen familikoei errespetu-falta larria agertzea;

– hirurogei egunen barruan, huts arinen bat behin baino gehiagotan egitea.

Hauek dira hutsegite oso larriak:

– hogeita hamar egunen barruan, inolako arrazoirik eman gabe, bederatzi aldiz baino gehiagotan lanera garaiz ez iristea;

– hogeita hamar egunen barruan, inolako arrazoirik eman gabe, hiru aldiz baino gehiagotan, lanera ez azaltzea;

– eskolako lanak, inolako arrazoirik eman gabe, behin eta berriz egin gabe uztea;

– hitzez nahiz egitez, ikastetxeko edozein kideri errespetu falta larria azaltzea edo tratu txarrak ematea;

– indarrean dagoen legediari jarraiki, hezkuntzari dagozkion betebeharrak nabarmen ez betetzea;

– lehenengo hutsegite larria egin ondorengo sei hilabeteren barruan beste huts larri bat egitea.

87. artikulua.– Hutsegiteen preskripzioa.

Langileek egindako hutsegiteek orain zehaztuko diren epeetan galduko dute indarra: hutsegite arinek, hamargarren egunean; larriek hamosgarrenean; eta oso larriek berrogeita hamargarrenean; beti ere, enpresak hura gertatu zela jakiten duen egunetik hasita eta, nolanahi ere, okerra egindako egunetik hasi eta handik sei hilabetetara.

II. KAPITULUA
ZIGORRAK

88. artikulua.– Zigorrak eta horiek jakinaraztea.

Zigorrak hauek izango dira:

Hutsegite arinentzat: hitzez ohartaraztea; behin eta berriz egiten bada, idatziz ohartaraztea.

Hutsegite larrientzat: idatziz ohartaraztea. Behin eta berriz gertatuko balitz, ordea, 5etik 15 egunera bitarteko lan eta soldata kentzea, norbere espedientean erasota geratuko delarik.

Hutsegite oso larrientzat: hamaseitik hogeita hamar egun bitarteko lan eta soldata kentzea; kaleratze-ohartarazpena egitea, honek lana eta soldata kentzea ere berekin eraman dezakeela; kaleratzea.

Zigor guztiak langileari idatziz emango zaizkio jakitera, hura sortarazteko arrazoiak eta eguna bertan adieraziz. Kopia langileen ordezkariei, enpresa batzordeko kideei edota sindikatuaren ordezkariari bidaliko zaie.

89. artikulua.– Zigorrak arintzea.

Ikastetxeko titularrak, gertakizunaren ingurukoak eta langilearen harrezkeroko jokabidea kontutan izanda, hutsegite arinentzako, larrientzako eta oso larrientzako zigorrak arindu egin ditzake, beti ere, indarrean dagoen legediari jarraiki.

III. KAPITULUA
ENPRESARIOEN ARAU-HAUSTEAK

90. artikulua.– Arau-hausteak eta ebazteko metodoak.

Ikastetxeetako titularrek egindakoak eta egin gabe utzitakoak hitzarmen honetan agindutakoaren eta gainetiko legezko xedapenen aurkakoak badira, laneko arau-haustetzat joko dira.

Ustezko lege-hauspen hori lehenik eta behin ikastetxeko titularrarengana jota konpontzen saiatuko dira kontratatutako langileak, nahiz langileen ordezkarien bidez, nahiz sindikatuko ordezkariaren edo enpresa batzordearen bidez.

Ikastetxeko titularrari jakinarazi eta hamargarren egunean irtenbiderik eman gabe jarraitzen badu, edo erantzuna erreklamazioa egin duenarentzat egokia ez bada, Interpretatzeko Bitariko Batzordean espedienteari hasiera eman dakioke, eta batzorde horrek irizpena emango du, espedientea hartzen duenetik hasi eta, gehienez ere, hogei egunen barruan.

Aldeetako edozeinek irizpena eskatu ahal izango dio Lan Ikuskaritzari edo Lurraldeko Lan Ordezkaritzari.

Dena dela, indarrean den legediak agindutakoa beteko da.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

LANSARIEN ERREGIMEN HAU

EZ APLIKATZEKO KLAUSULA

Hitzarmen honetan ezarritako lansari erregimen hau aplikatu nahi ez duten enpresek, asmo hori dutela jakinarazi beharko diete langileen legezko ordezkariei, ordezkari sindikalei eta hitzarmen hau Interpretatzeko Bitariko Batzordeari. Jakinarazteaz gain, haiek proposatutako lansarien tratamendua justifikatzeko datuak ere aurkeztu beharko dituzte (balantzeak, emaitzen kontuak edo, hala badagokio, auditoreen edo kontu zentsoreen txostena, bai eta enpresaren bideragarritasunari begira proposatzen diren neurriak eta aurrikuspenak ere).

Jakinarazpena egiteko 15 eguneko epea izango du enpresak Hitzarmen hau EHAAn argitaratzen den egunetik hasita. Lansariak berrikusi behar badira, ordea, jakinarazpena egiteko 15 egunekoa izango da, argitaratzen direnetik aurrera. Epea horiek derrigorrez bete beharrekoak dira, eta enpresak ez baditu betetzen, ezin izago du xedapen honetan ezarritako lansari erregimenetik kanpo geratu.

Lansari berriak finkatzeko baldintzak enpresaren eta langileen legezko ordezkarien eta ordezkari sindikalen arteko akordioaren bidez erabakiko dira.

Enpresaren eta langileen ordezkarien arteko akordioa badago, akordioaren berri eman beharko zaio Interpretatzeko Bitariko Batzordeari. Akordiorik ez badago, ordea, edo bestela, 30 egun igarotzen badira inolako akordiorik gabe, alde biek honako konpromisoa hartu beharko dute: GEP Akordioan ezarritako prozedurak erabiliko dituztela enpresa eskatzailearen lansariak finkatzeko. GEP akordioa 2000ko apirilaren 4ko EHAAn argitaratu zen (66. zk.).

Sei langile baino gutxiagoko zentroetan ezinbestekoa izango da plantillako langileekin akordioa lortzea. Bestalde, Interpretatzeko Bitariko Batzordeari akordio horren berri emateaz gain, konbenioa izanpetu aurreko TC-2 agiria ere aurkeztu beharko zaio.

Prozedura hasten denetik akordioa lortu bitartean, zentroak ezinbestean ordaindu beharko die langileei hitzarmen honetan kategoria bakoitzarentzat ezarri den igoeraren %50. Ordainketa "konturakoa" izango da.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Irakaskuntza Pribatuaren sektoreko enpresetan erretiro partziala hartzeko moduak bultzatuko dira, hots: borondatezkoa; aurretiazkoa, 60 urtez gero; eta Gizarte Segurantzaren kotizaziopeko pentsioa –erretirokoa–, kobratzeko eskubidea izateko eskatzen den adinerako 5 urte gelditzen zaienena. Langile guztientzat bultzatuko da hori, bai irakasleentzat, administraziokoentzat zein hitzarmen honen aplikazio-eremuak eragiten dien zerbitzuentzat. LHK erakundeak plantillak ordezkatu eta eraberritzeko onartutako Lanbide-arteko Erabakian, 1999ko urtarrilaren 15ean izenpetutakoan, zehaztutakoarekin bat zertuko da esandakoa. Ordezkapen edo erreleboko kontratuez baliatu daitezke, beti ere honako baldintza hauek betez:

A.– Errelebo kontratuaren baliabidea erabiliz.

Prozesu horretarako ekimena enpresak, ordezkari sindikalak edo 60 urte bete dituen langileak har dezake. Alde parte hartzaileek, hots, enpresak eta eragindako pertsonak, bat etorri beharko dute ekimenarekin.

Prozesuari ekin eta gero, eragindako pertsonak lanaldiaren %77ko erretiro partzial aurretiazkoa lortuko du. Gainerako %23ari dagokionez, aldi baterako lan kontratua izenpetuko du bere enpresarekin.

Plantillak ordezkatu eta eraberritzeari buruzko lanbide arteko erabakian ezarritakoarekin bat, bermatu egin beharko da erretiratu partzialak, harik eta behin betikoz erretiratu arte, soldataren %85a kobra dezala gutxienez, eta %100a gehienez, pentsiotik dagokion zatia eta denbora partzialeko kontratutik dagokiona batuz. Denbora partzialeko kontratuaren %23koa urtero eguneratuko da, hain zuzen ere bere maila profesionalerako dagokion hitzarmenean hitzartutako gehikuntza oinarri hartuz.

Enpresak, aldi berean, errelebo kontratua hitzartuko du langabezian dagoen langile batekin. Lanaldi osorakoa eta mugaegunik gabekoa izango da kontratu hori eta lanbide maila horretarako enpresan ezarritako lan baldintzak aplikatuko zaizkio.

Froga-aldia gaindituz gero finkoa bihurtuko da errelebo kontratu hori. Finko egite hori bermatzeko, kontratuan bertan jasoko da finko bihurtzeko klausula, baita horretaz enpresak eta erreleboa egingo duenak izenpetuko duten agiri batetan ere. Plantillako ordezkari legalek ere izenpetu beharko dute agiri hori.

Erretiro partziala hartu duen pertsonaren aldi baterako kontratuaren %23a aplikatzeko era finkatzeko, enpresak idatziz ezarriko ditu baldintzok; oinarri legetxe, Hitzarmenaren Bitariko Batzordeak finka ditzan irizpideak erabiliko dira, erretiro partzialeko pertsonari entregatuko zaio idatzizko kopia bat. Bat ez etortzerik balego, batzorde horren ebazpena loteslea izango da aldeentzat.

A.2.– Erretiro saria.

Sari horren %71 aldi baterako kontratua izenpetzen denean ordainduko da; antzinatasuna eta une horretan kobratzen den soldata hartuko dira kontuan zenbatekoa kalkulatzeko. Gainerako %23ari dagokiona guztiz erretiratzerakoan ordainduko da; soldata eta egun horretara arte egindako zerbitzu-urteak hartuko dira kontuan.

B.– Ordezkapen kontratuaren aukera.

Enpresaren, ordezkari sindikalaren edo 60 urte beteta dituen langilearen ekimenez, eta alde biak, enpresa eta eragindako pertsona, bat badatoz, prozesuari ekingo zaio.

60 urte bete ostean erretiratuko da langilea lanbide-arteko erabakian ezarritako eran. Honako aukera hauen artean hauta dezake:

a) 1967-1-1etik aurreko kotizazioak dituztenak, eta horiexek baino ez, aldez aurretik erretiratu, eta pentsioaren %100a kobratu ahal izateko beharrezkoa den osagarria kobratuz.

b) 65 urtera arte kotizazioei eusteko eta %100arekin erretiratu ahal izateko, Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia izenpetu.

Langileak, enpresan baja hartu eta erretiratu artean, gutxienez soldataren %85a eta gehienez %100a kobratuko du. Zenbateko hori urtero birbaloratuko da KPIren arabera.

Prozesu honetako eragiketa orokorraren barruan sartzen da Gizarte Segurantzarekin burututako hitzarmen bereziaren kostua; beraz, ez dio eragin beharko langileari.

Enpresak, aldi berean, beste langile langabetu bat kontratatu beharko du lanaldi osorako. Enpresan bere maila profesionalerako ezarrita dauden lan baldintza berberak ezarriko zaizkio.

Lehendik aldi baterako kontratuz lanean legokeen langile bat finko bihurtu nahiko balu enpresak, beste langile bat kontratatu beharko litzateke; eta kontratatu, aldi baterako langile horren kontratua amaitzeko gelditzen den denborarako.

B.2.– Erretiro saria

Enpresan egindako zerbitzu-urteak zenbatzeko, urteok, enpresarekiko lotura 65 urte bete arte izan balu legetxe kalkulatuko dira.

Bestelako erabaki idatzirik hartu ezean, enpresan betetzen duen jardueratik erretiratzerakoan ordainduko da kontzeptu hori. Egun horretako zenbatekoa hartuko da oinarri legetxe.

C.– Neurri osagarria.

65 urte beteta izan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Irakaskuntza Pribatuko hitzarmen kolektiboak daragien langileak, baldin eta bermaturik badute oinarri erregulatzailearen %100eko pentsioa, erretiratu egin ditzake enpresak; beti ere, erretiratuko litzatekeen langileak dituen finkotasun ezaugarriak lituzkeen kontratu berri bat egiten badu enpresak, eta maila horretarako enpresan dauden lan baldintzei eusten badie.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Bermea. Ekonomia hobekuntzen zurgatzea. Baldintzarik onuratsuenak mantentzea.

Hitzartutako ekonomia-hobekuntzak zurgatu egin ditzakete aurten legez erabakitzen diren hobekuntzek eta, borondatez, hitzarmen hau indarrean jartzean ikastetxeek ordaintzen ari direnek.

Ikastetxeak ezarritako baldintzetatik onurakorrenei eutsiko zaie, baldin eta hitzarmen honetan zehaztutakoak gainditzen badituzte. Horrela, hitzarmen honetan hitzartutako lerroalde bat bera ere ezingo da izan langileen kalterako.

Bigarrena.– Birrazterketa.– Hitzarmen honetan arautu gabeko gaiak.

Hitzarmen honetan arautu gabeko gaietan, irakaskuntzan aplikatu beharreko berariazko legediari egin beharko zaio men, bai eta Langileen Estatutuari eta Autonomia Erkidegoan indarrean dauden beste arau laboralei ere.

I. ERANSKINA

AÑO 2002 URTEKO LANSARI TAULAK

A. ARAUTUTAKO IRAKASKUNTZAK

	HAUR HEZKUNTZA, 2. ZIKLOA	%4.00	

	LEHEN HEZKUNTZA.	%4.00	

	DBH, 1. zikloa	%4.00	

	DBH 2. zikloa, DBHO eta EE.	%4.00	

	IRAKASLE EZ DIREN TITULUDUNAK		

	 Goi mailakoak	%4.00	

	 Erdi mailakoak	%4.00	

	 Beste tituludun batzuk urtarrila - abuztua 	%4, 00	

	 iraila -abendua	%6.00	

	ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK	%4,00	

	LAGUNTZAILEAK ETA ZERBITZU OROKORRETAKOAK	%4,00	

	

B. IRAKASKUNTZA ESPEZIALIZATUAK 	

	KATEGORIA GUZTIAK	%4,00	

C. EGOITZAK, IKASTETXE NAGUSI ETA TXIKIAK, BABES ZENTROAK

ETA GIZARTE ZENTROAK 	

	KATEGORIA GUZTIAK	%4,00	

GAINERAKO KATEGORIAS	%4,00	

KARGU-PLUSAK	%4,00	

ANTZINATASUNA	%2,00	

	

Ikastetxean, 12 eurotik gorako borondatezko plusik egonez gero, gainsari hori zenbateko guztiaren %0 eta %20ren artean zurgatu ahal izango da. Hileko 12 eurora arteko plusetan, zurgaketak ez du ezelako mugarik edukiko.

Berariazko osagarri bat jarri da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lehenengo zikloan ematen duten Haur edo Lehen Hezkuntzako irakasleentzat. 2002ko osagarria hileko 82,97 eurokoa izango da lanaldi osorako, eta proportzionala lanaldi partzialerako, urtean hamalau aldiz.

Lansari taulak ezartzearen ondorioz 2002ko urtarrilaren 1etik Hitzarmena EHAAn argitaratzen den hilabeteko azken egunera arte enpresak bere langileei zor diezazkien soldata-aldeak ordaintzeko gehienez hiru hilabeteko epea dago, Hitzarmena argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

II. ERANSKINA
LANBIDE KATEGORIAK ETA

BALIOKIDEAK DEFINITZEA

A.– DEFINIZIOAK:

1.– Taldea.– IRAKASLEAK

1.1.1 – 1.2.1 – 1.3.1 – 1.4.1 – 1.5.1 – 1.7.1 – 1.6.1.

Irakaslea edo irakasle titularra - EBn espezializatutako irakaslea: legediak eskatutako baldintzak bete eta ikasketa tituluaren jabe izanda, ikastetxeak antolaketa, pedagogia eta didaktikaren inguruan jarritako bideen barruan eta indarrean dagoen legeari jarraituz, curriculuma garatzeko irakaskuntza lanetan aritzen da.

1.3.2.– 1.4.2.– 1.5.2.– 1.7.2.

Alboko irakaslea, agregatua edo laguntzailea: dagokion tituluaz, Bigarren Irakaskuntzako eta Lanbide Heziketako Irakaskuntza Ertainetan eskola teoriko-praktikoak ematen ditu. Halaber, irakasle titularrari curriculuma garatzen laguntzen dio, titularrak emandako artezpideez.

1.4.3.– 1.5.3.

BLHn espezialista den irakaslea: bere jarduera lan-eremuan (ez hezkuntzakoan) betetzen duena da, eta arlo edo gai jakin batzuetarako kontratatzen da, bere kualifikazioa eta sistemaren beharrak kontutan hartuta. Irakasle honek, salbuespen gisa, batxilergoan eman ahal izango ditu eskolak, bere lan–esperientziarekin lotuta dauden aukerako gaiei buruz; dena dela, hezkuntzari buruzko araudian agindutako baldintzak bete beharko dira.

1.8.1.

Euskera, musika, soin hezkuntza eta atzerriko hizkuntzak irakasteko berariazko irakaslea: legediak eskatutako baldintzak bete eta ikasketa tituluaren jabe izanda, bere irakaskuntza lana espezialitate horietan egiten du.

1.8.2.

Hezkuntza-orientatzailea: eskatzen zaion tituluaren jabe izanda, hezkuntza-enpresako ikasleen orientazio pertsonala, eskolakoa eta profesionala koordinatzen ditu.

1.8.3.

Curriculumetik kanpoko hezkuntza-jardueren irakaslea: eskatzen zaion tituluaren jabe izanda, akademikoki ebaluatu ezin daitezkeen hezkuntza-jarduerak edota hezkuntza-prestakuntza jarduerak egiten ditu ikasle talde batekin edo batzuekin.

1.8.4 – 1.8.5.

Instruktorea - Monitorea: nahikoa ezagupen izanda, akademikoki ebaluatu ezin daitezkeen hezkuntza-jarduerak edota hezkuntza prestakuntza jarduerak egiten ditu ikasle talde batekin edo batzuekin. Soin Hezkuntzako irakaslearen laguntzaile ere izan daiteke, bai eta curriculumetik kanpoko hezkuntza–jardueren irakaslearena ere.

1.8.6.

Hezitzailea: prestakuntza egokiarekin, ikasleen heziketa integrala lantzen laguntzen du eta norberaren lanerako orduetan ordena zaintzen du.

1.9.1.

Zuzendaria: titulu egoki baten jabe izanda, enpresarioak izendatzen du edota indarrean dagoen legediaren arabera aukeratzen da; hezkuntza-jarduerak zuzendu, orientatu eta gainikusten ditu, agintzen zaizkion beste egiteko batzuekin batera.

1.9.2.

Zuzendariordea: titulu egoki baten jabe izanda, enpresarioak izendatzen du, zuzendariari lagundu eta ordezkotza egiten dio, beharrezko denean.

1.9.3.

Ikasketa-burua: titulu egoki baten jabe izanda, enpresarioak izendatzen du eta hezkuntzako pedagogia-sistema garatzeaz arduratzen da eta agintzen zaizkion gainerako egitekoak betetzen ditu.

1.9.4.

Saileko burua - Mintegiko burua - Ziklo edo arloko koordinatzailea: irakasleak dira, enpresarioak izendatuak, eta beren sail, mintegi, ziklo edo arloko gaietako programaketa eta irakaskuntza bideratu eta koordinatu egiten dute.

2. Taldea.– IRAKASLE EZ DIREN LANGILEAK.

2.1.– Irakasle ez diren langile tituludunak:

2.1.1.– Goi mailako tituluduna: gutxienez, lizentziatua, injeniaria edo arkitektoa izanda, espezialista baten jarduerak egiten ditu eta aholkuak ematen, dela zuzenean ikasleei, dela orokorrean enpresan. Lortutako titulua kontutan hartuta kontratatzen da eta bere lanbideko jardun propioak egiten ditu.

2.1.2.– Erdi mailako tituluduna: gutxienez, unibertsitateko diplomatua, injeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo baliokidearen jabe izanik, espezialista baten jarduerak egiten ditu eta aholkuak ematen, dela zuzenean ikasleei, dela orokorrean enpresan. Lortutako titulua kontutan hartuta kontratatzen da eta bere lanbideko jardun propioak egiten ditu.

2.1.3.– Irakasleak ez diren beste titulatu batzuk.

Hezkuntza Bereziko laguntzailea: Administrazioak eskatzen duen gutxienezko titulazioaz, gelaren barruan nahiz kanpoan hezkuntzako behar bereziak dituzten ikasleei hezkuntzakoa ez den laguntza ematen diena da.

2.2.– Administrazioko langileak:

2.2.1.– Administrazioko edo Idazkaritzako burua: administrazio–zuzendaritza edota hezkuntza-enpresako idazkaritza bere esku dago.

2.2.2.– Bulegoburua: Administrazioko edo Idazkaritzako buruaren edo enpresarioaren agindupean zuzenean, edo enpresarioak izendatutako pertsonaren pean egonda, sekzio bat edo administrazio-sail bat zuzentzeko ardura dauka.

2.2.3.– Ofiziala.– Kontularia: ekimena eta ardura eskatzen duten egiteko burokratikoak edo kontularitzakoak betetzen ditu.

2.2.4.– Merkataritzako agentea: enpresak ematen dituen ikastaroak sustatu eta saltzen ditu, enpresako titularraren zuzendaritza- eta ikuskaritza-pean.

2.2.5.– Harreragilea.– Telefonozaina: lanaldian telefonoa hartzen du, arlo burokratikoak zaintzen ditu, bisitei harrera egiten die, gutun, fardel eta salgaiak jasotzen ditu, egonez gero, etxezainari eta atezainari lagunduz.

2.2.6.– Laguntzailea: administrazioko jarduerak, burokratikoak eta liburutegiko egitekoak burutzen ditu, goian daukan nagusiaren zuzendaritzapean. Nagusia enpresarioa edo bere ordezkaria izan daiteke.

2.2.7.– Ikastuna: irakaskuntza-kontratua izenpetu duena da, agintzen zaizkion egitekoak administrazioan edo idazkaritzan betetzen dituena.

2.3.– Langile laguntzaileak:

2.3.1.– Ikasleen begiralea: ikasleei dituzten beharretan laguntzen die, besteak beste, higienean, garbiketan, mugikortasunean eta elikaduran.

2.4.A.– Atezaintza eta zainketarako langileak.

2.4.A.1.– Etxezaina: ikastetxean dauden lanak egiten ditu dependentziak zaintzeari begira. Harreragileari ere —egonez gero— laguntzen dio, eta ez badago, harrera lanak berak egiten ditu.– Zaintzaile, atezain eta mezulariak egonez gero, horien lana antolatzea ere bere ardura da.

2.4.A.2.– Atezaina: egiteko hauek betetzen ditu: berari izendatu zaion aldea garbitzea, zaintzea eta mantentzea; dependentziak, sartzen eta ateratzen diren pertsonak zaintzea, ordenean gorabeherarik egon ez dadin; ikastetxeko funtsera eta eraikinetara sartzeko ateak puntu-puntuan zabaldu eta ixtea; utzitako enkarguen eta oharren ardura hartzea eta jasotzaileei behar den momentuan ematea; elementu komunetan argiak piztu eta itzaltzea; lokalak zaintzea; mandatuak, enkarguak, eta abar egitea.

2.4.A.3.– Zaindaria.– Gauzaina: gauez nahiz egunez enpresako dependentziak zaintzeaz arduratzen da eta, behar izanez gero, atezaina ordezkatu egingo du edo lagundu egingo dio ateak zabaltzen eta ixten. Baimenik ez duten pertsonei sarrera galarazten die. Gau guztian zehar egoiliarren ordena eta txukuntasuna zainduko du.

2.4.A.4 - 2.4.B.4 - 2.4.C.5 - 2.4.D.4.– Kualifikaziorik gabeko langileak: 18 urte baino goragokoa izanda, lan hauek egiten ditu: atezaintza eta zainketaren ingurukoak; garbiketa-lanak; sukalde nahiz jantokikoak; mantenimendua; eta ofizio orokorrak.

2.4.A.5 - 2.4.B.5 - 2.4.C.6 - 2.4.D.5.– Ikastuna: irakaskuntza–kontratua izenpetu duena da, agintzen zaizkion lanak egiten dituena atezaintza eta zainketa lanetan, garbiketa, sukalde eta jantokiko lanetan, mantenimenduan eta ofizio orokorretan.

2.4.B.– Garbiketa zerbitzuko langileak:

2.4.B.1.– Gobernaria: garbiketa zerbitzuko langileak koordinatzen ditu, enpresako dependentziak ahalik eta ondoen edukitzeko, lan-banaketa egokia egiten du eta bere ardurapean egoten dira mihiseria eta garbiketako tresna eta produktuak eta etxeko gainerako materialen biltegiko giltzak.

2.4.B.2.– Garbiketa zerbitzuko langilea: berari izendatzen zaizkion dependentziak garbitzen ditu, agintariaren menpe zuzen–zuzenean, edota enpresarioaren edo horrek izendatutako norbaiten menpe. Lan horrekin batera josteko, ikuzteko, lisatzeko, sukaldeko eta jantokiko lanak ere egingo ditu.

2.4.B.3.– Josteko, ikuzteko eta lisatzeko langilea: lan horietako bat edo guztiak egiten dituena da. Lan horiekin batera garbiketa, sukalde eta jantokiko zerbitzuko langileen lanak ere egingo ditu.

2.4.C.– Sukalde eta jantokiko langileak:

2.4.C.1.– Sukaldeko burua: sukaldeko langile guztiak zuzentzen ditu, elikagaiak erosteaz, zaintzeaz eta atontzeaz arduratzen da, eta bere ardurapeko zerbitzua behar den moduan zaintzen du, eskoletako jantokiei buruz eta elikagaiak manipulatzeari buruz dagoen araudia bete dadin zaintzen.

2.4.C.2.– Sukaldaria: elikagaiak prestatzen ditu, ondo egon daitezen eta egoki prestatuta egon daitezen arduratzen da, bai eta lokala eta sukaldeko tresnak garbi egon daitezen ere. Sukaldeko bururik ez badago, elikagaiak manipulatzeari buruz dagoen araudia betetzeaz arduratuko da.

2.4.C.3.– Sukaldeko laguntzailea: sukaldeko buruaren edo sukaldariaren esanetara egoten da, bai eta enpresarioaren edo horrek izendatutako pertsonaren esanetara, eta dauzkaten egitekoetan laguntza ematen die.

2.4.C.4.– Jantokiko zerbitzuko langilea: jantokiko zerbitzuan lan egiten du, sukaldeko buruaren edo sukaldariaren esanetara egoten da, bai eta enpresarioaren edo horrek izendatutako pertsonaren esanetara ere. Lan horrekin batera, josteko, ikuzteko, lisatzeko, sukalde eta garbiketako zerbitzuko langileekin ere jardungo du.

2.4.D.– Mantenimenduko eta zerbitzu orokorretako langileak:

2.4.D.1.– Ofizioetako 1. ofiziala: kasuan kasuko ofizioetan praktika edukita, guztiz ongi betetzen ditu, lan orokorrak egiten ditu, bai eta arreta eta esku berezia eskatzen duten lanak ere.

2.4.D.2.– Ofizioetako 2. ofiziala: lan bikainak egiteko eskatzen den espezializazioa eduki gabe, ofizio jakin baten lanak nahiko ondo eta zuzen betetzen dituena da.

2.4.D.3.– Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofiziotako langilea: praktika nahikoa edukita, eraikinak eta lorategiak zaindu, konpondu eta mantentzeko lanak egiten ditu.

2.4.E.– Gidariak:

2.4.E.1.– Lehen maila bereziko gidaria: 1. maila bereziko gida-baimena edukita, ibilgailuak gidatzeaz eta ibilgailuon funtzionamendu eta garbiketaz arduratzen da.

2.4.E.2.– 2. mailako gidaria: 2. mailako gida-baimena edukita, baimena eman zaioneko ibilgailuak gidatzeaz eta ibilgailuon funtzionamendu eta garbiketaz arduratzen da. Enpresatik kanpo ere hainbat lan agindu dakioke.

B.– BALIOKIDETZAK.

1.1.1.– Irakaslea: kategoria honetan, Irakaskuntza Arautuko OHO/Lehen Hezkuntza, eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko irakasle titular eta irakasle laguntzaile zirenak sartuko dira.

1.3.1.– Irakasle titularra: BBB eta UBIko irakasle titular eta tailer/laborategiko buru zirenak sartuko dira.

1.3.2.– Alboko irakaslea, agregatua edo laguntzailea: Irakaskuntza Arautuko BBB eta UBIko alboko irakasle, agregatu edo laguntzaile zirenak sartuko dira.

1.4.1.– Irakasle titularra: I. LHko tailer/laborategiko buru eta irakasle titular zirenak eta II. LHko tituludunak sartuko dira.

1.4.2.– Irakasle agregatua edo albokoa: I. LHko Irakaskuntza Arautuko irakasle agregatu, alboko, edo laguntzaile zirenak sartuko dira.

1.5.1.– Irakasle titularra: II. LHko irakasle titular, tailerreko buru, tailerreko edo laborategiko irakasle zirenak sartuko dira.

1.5.2.– Irakasle agregatua, albokoa: II. LHko Irakaskuntza Arautuko irakasle agregatu, alboko edo laguntzaile zirenak sartuko dira.

1.6.1.– Espezialitatedun irakaslea: Hezkuntza Bereziko irakasle titular zirenak sartuko dira.

1.7.1.– Irakasle titularra: beste irakaskuntza espezializatu batzuetan irakasle titular edo tailer/laborategiko buru zirenak, Helduen Hezkuntza Iraunkorrean eskolak ematen dituztenak, sartuko dira.

1.7.2.– Alboko irakaslea, agregatua: beste irakaskuntza espezializatu batzuetan alboko irakasle, laguntzaile, tailer edo laborategiko irakasle zirenak, Helduen Hezkuntza Iraunkorrean eskolak ematen dituztenak, sartuko dira.

1.8.2.– Orientatzailea: lehenagoko hezkuntza-orientatzaile zirenak sartuko dira.

1.8.3.– Curriculumetik kanpoko hezkuntza-jardueren irakaslea: arautu gabeko irakaskuntzako Lehen Hezkuntzako irakasle laguntzailea sartuko da; arautu gabeko irakaskuntzako BBB/UBIko alboko irakasle laguntzaileak edo laguntzaileak; arautu gabeko irakaskuntzako I. eta II. LHko irakasle agregatu, alboko edo laguntzaileak; arautu gabeko irakaskuntzako beste irakaskuntza espezializatu batzuetako irakasle titularrak; Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako, BBB/UBI, I. eta II. LHko eta beste irakaskuntza espezializatu batzuetako instruktore tituluduna.

1.8.4.– 1.8.5.– Instruktore edo monitorea: Haur Hezkunzako 2. zikloa; Lehen Hezkuntza, BBB/UBI, I. eta II. LHko eta beste irakaskuntza espezializatu batzuetako instruktore zirenak sartuko dira.

1.8.6.– Hezitzailea: Haur Hezkunzako 2. zikloa; Lehen Hezkuntza, BBB/UBI, I. eta II. LHko eta beste irakaskuntza espezializatu batzuetako begirale edo hezitzaile zirenak sartuko dira.

2.2.1.– Administrazioko edo Idazkaritzako buru: administrazioko nahiz idazkaritzako buru eta administratzaile zirenak sartuko dira.

2.2.2.– Bulegoburua: bulegoko buru eta intendente zirenak sartuko dira.

2.2.6.– Ikastuna: lehen izangai zena sartuko da.

2.3.1.– Ikasleen begiralea: ezgaitasunak dituzten ikasleen lehengo begiralea sartuko da, bai eta Eskolaurreko zelaria ere.

2.4.A.2.– Atezaina: lehen zelari eta mezulari zirenak sartuko dira.

2.4.B.5.– Ikastuna: lehen mandatari zena sartuko da.

2.4.C.6.– Ikastuna: lehen pintxe zena sartuko da.

III. ERANSKINA
DOHAINIKO PLAZAK EMATEKO

JARDUNBIDEA

Hitzarmen honen eraginpean dauden langileen seme-alabei dohainik plazak emateko, jardunbide hau erabiliko da:

a) martxoaren lehenengo astean, hitzarmen hau izenpetu duten sindikatu eta patronalen elkarteko ordezkariek batzorde bat osatuko dute Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian;

b) batzorde horrek, eskeak egiteko epea, eskea egiteko behar den eredua baita plazak emateko lehentasuna zeri emango zaion ere —plaza baino eskari gehiago izanez gero— erabakiko eta jakinaraziko ditu;

c) batzordeak, maiatzaren lehenengo astean, plazak esleituko ditu, eta doakien ikastetxe eta langileei jakinarazi egingo die.

Hori jakitera eman eta hurrengo astean, beren eskubideak errespetatu ez direla uste duten langile eta ikastetxeek, Bitariko Batzordeari errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote, eta Batzordeak, ekainaren 1a baino lehenago, behin betiko erabakia hartu beharko du. Erabaki hori loteslea izango da.

Hitzarmen hau Interpretatzeko Bitariko Batzordeak gertatuko du dohaineko plazak emateko jardunbiderako araudia.

IV. ERANSKINA
IKASLE-EGOITZA NAGUSIAK ETA TXIKIAK,

UNIBERTSITATEETAKO EGOITZAK, BABES

ZENTROAK ETA GIZARTE ZENTROAK

LANGILEEN SAILKAPENA.

I. TALDEA.– Irakasleak:

– Zuzendaria.

– Zuzendariordea.

– Ikasketa-burua edo tutorea.

– Gizarte-laguntzailea.

– Hezitzailea, kaperaua, medikua, psikologoa, pedagogoa eta soziologoa.

II. TALDEA.– Administrazioko langileak:

– Administrazio edo idazkaritzako burua.

– Bulegoburua.

– 1. mailako ofiziala.– Kontularia.

– Harreragilea.– Laguntzailea edo telefonozaina.

– Izangaia.– Ikastuna.

III. TALDEA.– Zerbitzu orokorretako langileak:

– Etxezaina.

– Gobernaria.

– Sukaldeko burua.

– Jaki-gela zaina.

– 1. mailako ofiziala.

– Sukaldaria.

– Zaintzailea, atezaina.

– Mezularia.

– Gidaria.

– 2. mailako ofiziala.

– Sukaldeko laguntzailea, zaintzailea edo gau-zaina eta mantenimenduko edo lorezaintzako langilea.

– Jangela, ikuzteko, josteko, ikuzteko eta lisatzeko zerbitzuko langilea.

– Kualifikaziorik gabeko langileak.– Ikastuna.

V. ERANSKINA
LAN BATZORDEAK

1.– Saiakuntza modura bada ere, eta hitzarmen honek irauten duen arte, lan batzorde hauek eratuko dira:

a) erreziklatzea eta euskalduntzea;

b) sektoreko analisia;

c) segurtasuna eta higienea.

2.– Batzorde hauek parekideak izango dira, eta hitzarmena izenpetu duten alderdi bakoitzak, enpresarioek eta sindikatuek, 5na ordezkari edukiko dituzte; batzordeak hartzen dituen erabakiak Interpretatzeko Bitariko Batzordeari aurkeztuko dizkio erabaki honen eranskinean sar ditzan, edota dagokion organoari aurkez dakizkion.

3.– Batzordeetan alderdi bakoitzak bozeramaile bat izendatuko du; bozeramaleak izango dira bileretarako deia egin eta eguneko gai zerrenda zehaztuko dutenak.

4.– Batzordeen jardunaren araudia eta dagozkien gaiak Interpretatzeko Bitariko Batzordeak zehaztuko ditu.

5.– Batzordeek hartutako erabakiak berraztertzea, behar izanez gero, batzordeei dagokie.

2002KO LANSARI-TAULAK	

				

A. ARAUTUTAKO IRAKASKUNTZAK
1. TALDEA

	 OINARRIZKO 	URTEKO	HIRURTEKOA

	SOLDATA	SOLDATA		

HAUR HEZKUNTZA, 2. ZIKLOA		

Zuzendaria.	1.677,35 euro	23.482,90 euro	35,28 euro	

"	338,71 euro	4.741,94 euro	15,08 euro	

Zuzendariordea.	1.677,35 euro	23.482,90 euro	35,28 euro	

"	313,44 euro	4.388,16 euro	13,26 euro	

Ikasketa-burua	1.677,35 euro	23.482,90 euro	35,28 euro	

"	281,99 euro	3.947,86 euro	12,55 euro	

Irakasle titularra eta espezifikoak	1.677,35 euro	 23.482,90 euro	35,28 euro	

Instruktorea.	1.154,39 euro	16.161,46 euro	28,41 euro	

				

				

LEHEN HEZKUNTZA		

Zuzendaria.	1.677,35 euro	23.482,90 euro	35,28 euro	

"	338,71 euro	4.741,94 euro	15,08 euro	

Zuzendariordea.	1.677,35 euro	23.482,90 euro	35,28 euro	

"	313,44 euro	4.388,16 euro	13,26 euro	

Ikasketa-burua.	1.677,35 euro	23.482,90 euro	35,28 euro	

"	281,99 euro	3.947,86 euro	12,55 euro	

Saileko burua.	1.677,35 euro	23.482,90 euro	35,28 euro	

"	250,81 euro	3.511,34 euro	11,15 euro	

Irakasle titularra eta espezifikoak.	1.677,35 euro	 23.482,90 euro	35,28 euro	

Istruktorea, Hezitzailea euro	1.256,35 euro	17.588,90 euro	28,41 euro	

				

				

DBH, 1. zikloa		

Zuzendaria.	1.760,32 euro	24.644,48 euro	35,28 euro	

"	338,71 euro	4.741,94 euro	15,08 euro	

Zuzendariordea.	1.760,32 euro	24.644,48 euro	35,28 euro	

"	313,44 euro	4.388,16 euro	13,26 euro	

Ikasketa-burua.	1.760,32 euro	24.644,48 euro	35,28 euro	

"	281,99 euro	3.947,86 euro	12,55 euro	

Saileko burua.	1.760,32 euro	24.644,48 euro	35,28 euro	

"	250,81 euro	3.511,34 euro	11,15 euro	

Irakasle titularra eta espezifikoak.	1.760,32 euro	 24.644,48 euro	35,28 euro	

Instruktorea, Hezitzailea.	1.318,44 euro	18.458,16 euro	28,41 euro	

				

	OINARRIZKO 	URTEKO	HIRURTEKOA

	SOLDATA	SOLDATA		

DBH, 2. zikloa		

Zuzendaria.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	45,01 euro	

"	499,79 euro	6.997,06 euro	22,36 euro	

Zuzendariordea.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	45,01 euro	

"	439,20 euro	6.148,80 euro	19,62 euro	

Ikasketa-burua.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	45,01 euro	

"	439,20 euro	6.148,80 euro	19,62 euro	

Saileko burua.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	45,01 euro	

"	356,68 euro	4.993,52 euro	15,92 euro

Irakasle titularra eta espezifikoak.	1.893,86 euro	 26.514,04 euro	45,01 euro	

Alboko irakaslea edo agregatua.	1.797,75 euro	25.168, 50 euro	37,52 euro	

Instruktorea, Hezitzailea.	1.635,67 euro	22.899,38 euro	36,20 euro	

				

BBB / UBI /BATXILERGOAK		

Zuzendaria.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	45,01 euro	

"	499,79 euro	6.997,06 euro	22,36 euro	

Zuzendariordea.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	45,01 euro	

"	439,20 euro	6.148,80 euro	19,62 euro	

Ikasketa-burua.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	45,01 euro	

"	439,20 euro	6.148,80 euro	19,62 euro	

Saileko burua.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	45,01 euro	

"	356,68 euro	4.993,52 euro	15,92 euro	

Irakasle titularra eta espezifikoak.	1.893,86 euro	 26.514,04 euro	45,01 euro	

Alboko irakaslea edo agregatua.	1.797,75 euro	25.168, 50 euro	37,52 euro	

Instruktorea, Hezitzailea.	1.635,67 euro	22.899,38 euro	36,20 euro	

LH-I		

Zuzendaria.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	34,64 euro	

"	438,39 euro	6.137,46 euro	17,92 euro	

Zuzendariordea.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	34,64 euro	

"	406,54 euro	5.691,56 euro	16,61 euro	

Ikasketa-burua.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	34,64 euro	

"	375,42 euro	5.255,88 euro	15,36 euro	

Saileko burua.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	34,64 euro	

"	343,69 euro	4.811,66 euro	14,10 euro	

Irakasle titularra, espezifikoak eta LH II.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	34,64 euro	

Alboko irakaslea, agregatua.	1.590,79 euro	22.271,06 euro	31,02 euro	

Instruktorea, Hezitzailea.	1.414,25 euro	19.799,50 euro	28,02 euro	

	OINARRIZKO 	URTEKO	HIRURTEKOA

	SOLDATA	SOLDATA	

II LH / PRESTAKUNTZA ZIKLOAK /

LANBIDE MODULUAK		

Zuzendaria.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	43,44 euro	

"	499,79 euro	6.997,06 euro	21,58 euro	

Zuzendariordea.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	43,44 euro	

"	439,20 euro	6.148,80 euro	18,86 euro	

Ikasketa-burua.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	43,44 euro	

"	439,20 euro	6.148,80 euro	18,24 euro	

Saileko burua.	1.893,86 euro	26.514,04 euro	43,44 euro	

"	356,68 euro	4.993,52 euro	15,34 euro	

Irakasle titularra eta espezifikoak.	1.893,86 euro	 26.514,04 euro	43,44 euro	

Alboko irakaslea, agregatua.	1.797,75 euro	25.168,50 euro	36,18 euro	

Instruktorea, Hezitzailea.	1.635,67 euro	22.899,38 euro	34,91 euro	

				

2. TALDEA	

	OINARRIZKO 	URTEKO	HIRURTEKOA

	SOLDATA	SOLDATA

	

IRAKASLE EZ DIREN TITULUDUNAK		

GOI MAILAKO TITULUDUNAK	1.893,86 euro	26.514,04 euro	45,01 euro	

ERDI MAILAKO TITULUDUNAK.	1.677,35 euro	23.482,90 euro	35,28 euro	

BESTE TITULUDUN BATZUK				

Hezkuntza bereziko laguntzailea (urtarrila-abuztua) 	985, 10 euro	13.791,40 euro	28,42 euro	

Hezkuntza bereziko laguntzailea (iraila-abendua)	1.004,04 euro	14.056,56 euro	28,42 euro	

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK		

Administrazioko edo idazkaritzako burua.	1.286,26 euro	 18.007,64 euro	33,67 euro	

Bulegoburua.	1.127,53 euro	15.785,42 euro	28,74 euro	

Ofiziala. Kontularia.	1.093,19 euro	15.304,66 euro	 28,42 euro	

Merkataritzako agentea	1.093,19 euro	15.304,66 euro	 28,42 euro	

Harreragilea. Telefonozaina. Laguntzailea.	1.004,28 euro	14.059,92 euro	28,42 euro	

Ikastuna. Izangaia.	592,16 euro	8.290,24 euro	17,38 euro	

LAGUNTZAILEAK		

Ikasleen begiralea.	1.022,14 euro	14.309,96 euro	28, 42 euro	

				

	OINARRIZKO 	URTEKO	HIRURTEKOA

	SOLDATA	SOLDATA	

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK.		

ATEZAINTZA ETA ZAINTZAKO LANGILEAK		

		

Etxezaina.	1.116,54 euro	15.631,56 euro	28,42 euro	

Atezaina.	1.022,14 euro	14.309,96 euro	28,42 euro	

Zaintzailea. Gauzaina.	994,62 euro	13.924,68 euro	 28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	994,62 euro	13.924, 68 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	586,47 euro	8.210,58 euro	17,38 euro	

GARBIKETA ZERBITZUKO LANGILEAK		

Gobernaria.	1.116,54 euro	15.631,56 euro	28,42 euro	

Garbiketa zerbitzuko langilea.	994,62 euro	13.924,68 euro	28,42 euro	

Josi, ikuzi eta lisatzeko langilea.	994,62 euro	13.924, 68 euro	28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	994,62 euro	13.924, 68 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	586,47 euro	8.210,58 euro	17,38 euro	

SUKALDEKO LANGILEAK		

Sukaldeko burua.	1.082,67 euro	15.157,38 euro	28,42 euro	

Sukaldaria.	1.049,64 euro	14.694,96 euro	28,42 euro	

Sukaldeko laguntzailea.	1.022,14 euro	14.309,96 euro	28,42 euro	

Jantoki-zerbitzuko langilea.	994,62 euro	13.924,68 euro	28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	994,62 euro	13.924, 68 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	586,47 euro	8.210,58 euro	17,38 euro	

MANTENIMENDUKO ETA OFIZIO OROKORRETAKO

LANGILEAK		

Ofizioetako 1. ofiziala.	1.082,67 euro	15.157,38 euro	28,42 euro	

Ofizioetako 2. ofiziala.	1.022,14 euro	14.309,96 euro	28,42 euro	

Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofizioetako langilea	 994,62 euro	13.924,68 euro	28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	994,62 euro	13.924, 68 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	586,47 euro	8.210,58 euro	17,38 euro	

1. maila bereziko gidaria.	1.082,67 euro	15.157,38 euro	28,42 euro	

2. mailako gidaria.	1.022,14 euro	14.309,96 euro	28, 42 euro	

B. ESPEZIALIZATUTAKO IRAKASKUNTZAK		

1. TALDEA				

							OINARRIZKO 	URTEKO	 HIRURTEKOA

	SOLDATA	SOLDATA

Irakasleak 		

Zuzendaria.	1.152,42 euro	16.133,88 euro	35,21 euro	

"	405,97 euro	5.683,58 euro	16,37 euro	

Zuzendariordea.	1.152,42 euro	16.133,88 euro	35,21 euro	

"	384,31 euro	5.380,34 euro	16,32 euro	

Ikasketa-burua.	1.152,42 euro	16.133,88 euro	35,21 euro	

"	362,35 euro	5.072,90 euro	15,39 euro	

Saileko burua.	1.152,42 euro	16.133,88 euro	35,21 euro	

"	338,40 euro	4.737,60 euro	14,40 euro	

Irakasle titularra eta espezifikoak.	1.152,42 euro	 16.133,88 euro	35,21 euro	

Alboko irakaslea edo agregatua.	1.074,13 euro	15.037, 82 euro	32,75 euro	

Instruktorea, Hezitzailea.	962,56 euro	13.475,84 euro	28,97 euro	

2. TALDEA		

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK		

Administrazioko edo idazkaritzako burua.	1.162,11 euro	 16.269,54 euro	33,67 euro	

Bulegoburua.	1.030,90 euro	14.432,60 euro	28,74 euro	

Ofiziala. Kontularia.	999,98 euro	13.999,72 euro	28, 42 euro	

Merkataritzako agentea	999,98 euro	13.999,72 euro	 28,42 euro	

Harreragilea. Telefonozaina. Laguntzailea.	919,65 euro	 12.875,10 euro	28,42 euro	

Ikastuna. Izangaia.	555,92 euro	7.782,88 euro	17,38 euro	

LAGUNTZAILEAK		

Ikasleen begiralea	935,76 euro	13.100,64 euro	28,42 euro	

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK.		

ATEZAINTZA ETA ZAINTZAKO LANGILEAK		

Etxezaina	1.020,98 euro	14.293,72 euro	28,42 euro	

Atezaina	935,48 euro	13.096,72 euro	28,42 euro	

Zaintzailea. Gauzaina	910,81 euro	12.751,34 euro	28, 42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak	910,81 euro	12.751,34 euro	28,42 euro	

Ikastuna	550,58 euro	7.708,12 euro	17,38 euro	

GARBIKETA ZERBITZUKO LANGILEAK		

Gobernaria.	1.020,98 euro	14.293,72 euro	28,42 euro	

Garbiketa zerbitzuko langilea.	910,81 euro	12.751,34 euro	28,42 euro	

Josi, ikuzi eta lisatzeko langilea.	910,81 euro	12.751, 34 euro	28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	910,81 euro	12.751, 34 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	550,58 euro	7.708,12 euro	17,38 euro	

	OINARRIZKO 	URTEKO	HIRURTEKOA

	SOLDATA	SOLDATA

SUKALDEKO LANGILEAK		

Sukaldeko burua.	990,37 euro	13.865,18 euro	28,42 euro	

Sukaldaria.	960,51 euro	13.447,14 euro	28,42 euro	

Sukaldeko laguntzailea.	935,48 euro	13.096,72 euro	 28,42 euro	

Jantoki-zerbitzuko langilea.	910,81 euro	12.751,34 euro	28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	910,81 euro	12.751, 34 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	550,58 euro	7.708,12 euro	17,38 euro	

MANTENIMENDUKO ETA OFIZIO OROKORRETAKO

LANGILEAK		

Ofizioetako 1. ofiziala.	990,37 euro	13.865,18 euro	 28,42 euro	

Ofizioetako 2. ofiziala..	935,48 euro	13.096,72 euro	28,42 euro	

Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofiziotako langilea	 910,81 euro	12.751,34 euro	28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	910,81 euro	12.751, 34 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	550,58 euro	7.708,12 euro	17,38 euro	

GIDARIAK		

1. maila bereziko gidaria.	990,37 euro	13.865,18 euro	28,42 euro	

2. mailako gidaria.	935,48 euro	13.096,72 euro	28, 42 euro	

C. EGOITZAK, IKASTETXE TXIKI ETA NAGUSIAK , 		

GAZTEEN EGOITZAK ETA ADINGABEAK BABESTU,

BIRGAITU ETA HAIEI SEGURTASUNA ETA LAGUNTZA

EMATEKO ETXEAK 		

I. TALDEA				

	

HEZITZAILEAK		

Zuzendaria.	1.951,62 euro	27.322,68 euro	50,08 euro	

Zuzendariordea.	1.894,29 euro	26.520,06 euro	47,48 euro	

Ikasketa-burua	1.877,98 euro	26.291,72 euro	44,85 euro	

Hezitzailea, kaperaua, medikua, psikologoa, pedagogoa eta

soziologoa	1.727,77 euro	24.188,78 euro	36,94 euro	

Goi mailako beste tituladun batzuk, adingabekoekin zuzeneko 	1.727,77 euro	24.188,78 euro	36,94 euro

harremana dutenak		

Gizarte laguntzailea. Gizarte hezitzaileal	1.576,48 euro	22.070,72 euro	35,31 euro	

2. TALDEA				

	OINARRIZKO 	URTEKO	HIRURTEKOA

	SOLDATA	SOLDATA

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK				

Gerente administratzailea eta idazkaria	1.877,98 euro	 26.291,72 euro	44,85 euro	

Administrazioko edo Idazkaritzako burua	1.162,11 euro	 16.269,54 euro	33,67 euro	

Bulegoburua.	1.030,90 euro	14.432,60 euro	28,74 euro	

Ofiziala. Kontularia.	999,98 euro	13.999,72 euro	28, 42 euro	

Merkataritzako agentea	999,98 euro	13.999,72 euro	 28,42 euro	

Harreragilea. Telefonozaina. Laguntzailea.	919,65 euro	 12.875,10 euro	28,42 euro	

Ikastuna. Izangaia.	555,92 euro	7.782,88 euro	17,38 euro	

3. TALDEA				

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK.				

ATEZAINTZA ETA ZAINTZAKO LANGILEAK			 	

Etxezaina.	1.020,98 euro	14.293,72 euro	28,42 euro	

Atezaina.	935,48 euro	13.096,72 euro	28,42 euro	

Zaintzailea. Gauzaina. Kualifikaziorik gabeko langileak	 910,81 euro	12.751,34 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	550,58 euro	7.708,12 euro	17,38 euro	

				

GARBIKETA ZERBITZUKO LANGILEAK			 	

Gobernaria.	1.020,98 euro	14.293,72 euro	28,42 euro	

Garbiketa zerbitzuko langilea. Kualifikaziorik gabeko langileak	910,81 euro	12.751,34 euro	28,42 euro	

Josi, ikuzi eta lisatzeko langilea.	910,81 euro	12.751, 34 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	550,58 euro	7.708,12 euro	17,38 euro	

				

SUKALDEKO LANGILEAK				

Sukaldeko burua.	990,37 euro	13.865,18 euro	28,42 euro	

Sukaldaria.	960,51 euro	13.447,14 euro	28,42 euro	

Sukaldeko laguntzailea	935,48 euro	13.096,72 euro	 28,42 euro	

Jantokiko langilea. Kualifikaziorik gabeko langileak	910, 81 euro	12.751,34 euro	28,42 euro	

Ikastuna	550,58 euro	7.708,12 euro	17,38 euro	

				

MANTENIMENDUKO ETA OFIZIO OROKORRETAKO

LANGILEAK				

Ofizioetako 1. ofiziala.	990,37 euro	13.865,18 euro	 28,42 euro	

Ofizioetako 2. ofiziala.	935,48 euro	13.096,72 euro	 28,42 euro	

Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofiziotako langilea.	 910,81 euro	12.751,34 euro	28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	910,81 euro	12.751, 34 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	550,58 euro	7.708,12 euro	17,38 euro	

				

	OINARRIZKO 	URTEKO	HIRURTEKOA

	SOLDATA	SOLDATA

GIDARIAK				

1. maila bereziko gidaria.	990,37 euro	13.865,18 euro	28,42 euro	

2. mailako gidaria.	935,48 euro	13.096,72 euro	28, 42 euro	

IKASTETXE NAGUSI ETA UNIBERTSITATE EGOITZAK

		

I. TALDEA				

HEZITZAILEAK 		

Zuzendaria.	2.325,27 euro	32.553,78 euro	63,01 euro	

Zuzendariordea.	2.197,00 euro	30.758,00 euro	63,01 euro	

Ikasketa-burua, Tutorea eta gizarte-laguntzailea.	1.982, 67 euro	27.757,38 euro	57,91 euro	

Hezitzailea, kaperaua, medikua eta psikologoa.	1.727,77 euro	24.188,78 euro	39,60 euro	

2. TALDEA				

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK				

Administrazioko edo Idazkaritzako burua	1.162,11 euro	 16.269,54 euro	33,67 euro	

Bulegoburua.	1.030,90 euro	14.432,60 euro	28,74 euro	

Ofiziala. Kontularia.	999,98 euro	13.999,72 euro	28, 42 euro	

Merkataritzako agentea	999,98 euro	13.999,72 euro	 28,42 euro	

Harreragilea. Telefonozaina. Laguntzailea.	919,65 euro	 12.875,10 euro	28,42 euro	

Ikastuna. Izangaia.	555,92 euro	7.782,88 euro	17,38 euro	

3. TALDEA				

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK				

ETXEZAINTZA ETA ZAINTZAKO LANGILEAK			 	

Etxezaina.	1.020,98 euro	14.293,72 euro	28,42 euro	

Atezaina.	935,48 euro	13.096,72 euro	28,42 euro	

Zaintzailea. Gauzaina.	910,81 euro	12.751,34 euro	 28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	910,81 euro	12.751, 34 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	550,58 euro	7.708,12 euro	17,38 euro	

				

GARBIKETA ZERBITZUKO LANGILEAK			 	

Gobernaria.	1.020,98 euro	14.293,72 euro	28,42 euro	

Garbiketa zerbitzuko langilea.	910,81 euro	12.751,34 euro	28,42 euro	

Josi, ikuzi eta lisatzeko langilea.	910,81 euro	12.751, 34 euro	28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	910,81 euro	12.751, 34 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	550,58 euro	7.708,12 euro	17,38 euro	

				

	OINARRIZKO 	URTEKO	HIRURTEKOA

	SOLDATA	SOLDATA

SUKALDEKO LANGILEAK				

Sukaldeko burua.	990,37 euro	13.865,18 euro	28,42 euro	

Sukaldaria.	960,51 euro	13.447,14 euro	28,42 euro	

Sukaldeko laguntzailea	935,48 euro	13.096,72 euro	 28,42 euro	

Jantoki-zerbitzuko langilea	910,81 euro	12.751,34 euro	28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak	910,81 euro	12.751,34 euro	28,42 euro	

Ikastuna	550,58 euro	7.708,12 euro	17,38 euro	

				

MANTENIMENDU ETA ZERBITZU OROKORRETAKO

LANGILEAK				

Ofizioetako 1. ofiziala.	990,37 euro	13.865,18 euro	 28,42 euro	

Ofizioetako 2. ofiziala.	935,48 euro	13.096,72 euro	 28,42 euro	

Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofizioetako langileak	 880,86 euro	12.332,04 euro	28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	910,81 euro	12.751, 34 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	550,58 euro	7.708,12 euro	17,38 euro	

				

GIDARIAK				

1. maila bereziko gidaria.	990,37 euro	13.865,18 euro	28,42 euro	

2. mailako gidaria.	935,48 euro	13.096,72 euro	28, 42 euro	

IKASTETXE TXIKIAK ETA GIZARTE ZENTROAK		

I. TALDEA				

HEZITZAILEAK		

Zuzendaria.	1.900,10 euro	26.601,41 euro	50,08 euro	

Zuzendariordea.	1.848,11 euro	25.873,56 euro	47,48 euro	

Ikasketa-burua, tutorea eta gizarte laguntzailea	1.788,20 euro	25.034,76 euro	44,84 euro	

Hezitzailea, kaperaua, medikua eta psikologoa.	1.720,47 euro	24.086,61 euro	36,94 euro	

2. TALDEA				

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK				

Administrazioko edo Idazkaritzako burua	1.162,11 euro	 16.269,49 euro	33,67 euro	

Bulegoburua.	1.030,90 euro	14.432,60 euro	28,74 euro	

Ofiziala. Kontularia.	999,98 euro	13.999,73 euro	28, 42 euro	

Merkataritzako agentea	999,98 euro	13.999,73 euro	 28,42 euro	

Harreragilea. Telefonozaina. Laguntzailea.	919,65 euro	 12.875,12 euro	28,42 euro	

Ikastuna. Izangaia.	555,92 euro	7.782,90 euro	17,38 euro	

	OINARRIZKO 	URTEKO	HIRURTEKOA

	SOLDATA	SOLDATA

3. TALDEA				

ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK				

ATEZAINTZA ETA ZAINTZAKO LANGILEAK			 	

Etxezaina.	1.020,98 euro	14.293,70 euro	28,42 euro	

Atezaina.	935,48 euro	13.096,72 euro	28,42 euro	

Zaintzailea. Gauzaina.	910,81 euro	12.751,36 euro	 28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	910,81 euro	12.751, 36 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	550,58 euro	7.708,06 euro	17,38 euro	

GARBIKETA ZERBITZUKO LANGILEAK			 	

Gobernaria.	987,42 euro	13.823,85 euro	27,87 euro	

Garbiketa zerbitzuko langilea.	910,81 euro	12.751,36 euro	28,42 euro	

Josi, ikuzi eta lisatzeko langilea.	910,81 euro	12.751, 36 euro	28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	910,81 euro	12.751, 36 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	550,58 euro	7.708,06 euro	17,38 euro	

SUKALDEKO LANGILEAK				

Sukaldeko burua.	990,37 euro	13.865,20 euro	28,42 euro	

Sukaldaria.	960,51 euro	13.447,18 euro	28,42 euro	

Sukaldeko laguntzailea	935,48 euro	13.096,72 euro	 28,42 euro	

Jantoki-zerbitzuko langilea	910,81 euro	12.751,36 euro	28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak	910,81 euro	12.751,36 euro	28,42 euro	

Ikastuna	550,58 euro	7.708,06 euro	17,38 euro	

				

MANTENIMENDUKO ETA ZERBITZU

OROKORRETAKO LANGILEAK 				

Ofizioetako 1. ofiziala.	990,37 euro	13.865,20 euro	 28,42 euro	

Ofizioetako 2. ofiziala.	935,48 euro	13.096,72 euro	 28,42 euro	

Mantenimendu, lorategi eta hainbat ofizioetako langilea	 910,81 euro	12.751,36 euro	28,42 euro	

Kualifikaziorik gabeko langileak.	910,81 euro	12.751, 36 euro	28,42 euro	

Ikastuna.	550,58 euro	7.708,06 euro	17,38 euro	

GIDARIAK				

1. maila bereziko gidaria.	990,37 euro	13.865,20 euro	28,42 euro	

2. mailako gidaria.	935,48 euro	13.096,72 euro	28, 42 euro	


Azterketa dokumentala