Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2003ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1219

EBAZPENA 2002ko abenduaren 2koa, Energia zuzendariarena, Orozkoko udalerrian lur azpiko eta aireko linea elektriko bat instalatzeko baimena ematen duena, instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena eta onuragarria dela aitortzen duena.

ERREF.: L- 5.405 ASS/SM.

ESP.: AT-H-2001/46.

Ibaiak SL enpresak hala eskatuta L-5.405 zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: aipatutako linea elektrikoa instalatzeko administrazioaren baimena eman, instalazioa burutzeko proiektua onartu eta instalazioaren onuragarritasuna aitor diezaiotela. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. eta V. kapituluetan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Iñaki Gorostiza Artabe elkargokideak sinatu du eta Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak ikus-onetsi du. Ikus-onespenak 1991 zenbakia du, eta 2001 apirilaren 27ko data eta proiektuaren eranskina Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak ikus-onetsita dago. Ikus-onespenak 85425 zenbakia du, eta 2002ko abuztuaren 14ko data.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuak (2001.10.24ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa,

EBATZI DU:

Baimena ematea Ibaiak SL enpresari, Orozkoko udalerrian lur azpiko eta aireko linea elektriko bat instalatu eta burutzeko proiektua onartzeko. Hona hemen proiektuaren ezaugarriak:

Lur azpiko-aireko linea elektrikoa.

Zerbitzu tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3 (1x150) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 260 m.

Hasiera: "Anuncibay-Orozko-Beraza TZ" linea elektrikoaren 6. zenbakidun euskarriaren inguruko euskarri berrian.

Amaiera: Ibaiak TZan.

Baimentzen den instalazioa onuragarria dela aitortzea. Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, onuragarria dela aitortzeak kasu guztietan ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideak eskuratu beharra dakar eta, horrenbestez, horiek presaz okupatu beharra, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko aitorpenerako xedatzen dituen ondorioak zehaztuz, lege beraren 53. artikuluaren erregistro ondorioetarako.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:

Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.

Proiektua burutzeko, instalazioen titularrak honako erakunde hauek emandako baldintza teknikoak kontuan hartu beharko ditu:

– - - - -

Instalazioak abiarazteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.

Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.

Ebazpen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazio eta Plangintza sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko abenduaren 2a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala