Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2003ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1216

EBAZPENA, 2002ko azaroaren 18koa, Energia zuzendariarena, Larrabetzuko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektriko bat eta ebaketa zentro bat instalatzeko baimena ematen duena eta instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena.

Erref.: L-5687 y C.T. 5278-as-gf.

Esp.: ATH-2002-89.

Iberdrola Distribución SAU enpresak hala eskatuta L-5687 eta C.T. 5278 zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: aipatutako linea elektrikoa instalatzeko administrazioaren baimena eman eta instalazioa burutzeko proiektua onartzeko. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Gardoki kalea 8, Bilbao. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. kapituluan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Alain Iruskieta Gerrikabeitia elkargokideak sinatu du eta Bizkaiko Industri Inginadore Teknikoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi du. Ikus-onespenak 85096 zenbakia du, eta 2002-07-24ko data.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuak (2001-10-24ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa,

EBATZI DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución SAU enpresari Larrabetzuko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektriko bat eta ebaketa zentro bat instalatzeko eta onartzea burutzeko proiektua. Hona hemen proiektuaren ezaugarriak:

Lurpeko linea elektrikoa zirkuitu bikoitza:

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 6 (1x150) mm2, aluminiozkoak.

– Luzera: 200 m.

– Hasiera: "Lezama TEA, 7. zirkuitua" linea elektrikoaren lur azpiko eroaleetan.

– Amaiera: 5.073 zenbakidun Vizcaina Ind. Comercio EZan.

Vizcaína Ind. Comercio deituriko 5073 zk.ko ebaketa zentroa,

– Mota: aurrefabrikatutako eraiketan.

– Kaiolak: 3.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:

1.– Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.

2.– Proiektua burutzeko, instalazioen titularrak honako erakunde hauek emandako baldintza teknikoak kontuan hartu beharko ditu: —-

3.– Instalazioak abiarazteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.

4.– Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.

5.– Ebazpen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazio eta Plangintza sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 18a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZÁMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala