Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2003ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1209

EBAZPENA, 2002ko azaroaren 6koa, Energia zuzendariarena, Beasaingo udal barrutian Mujika TZra doan hartunea izeneko 13,2 kV-ko lur azpiko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna, instalatzeko baimena ematen duena eta instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena. Erref.: RI 20/24019 - A.T.H. 44/02 - M.c.

Iberdrola SA enpresak hala eskatuta, espediente bati eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: aipatutako lur azpiko linea elektrikoa instalatzeko administrazioaren baimena eman eta instalazioa burutzeko proiektua onartzeko. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Mikeletegi kalea 1/3, Donostia. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen abenduaren 1eko 1995/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. kapituluan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Juan M. Intxausti Letamendia elkargokideak (1439 kolegiatu zenbakia) sinatu du eta Gipuzkoako Peritu eta Industri Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi du. Ikus-onespenak 2002ko martxoaren 15eko data du.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuak (2001-10-24ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa

EBATZI DU:

Baimena ematea Iberdrola SA enpresari Beasaingo udal barrutian Mujika TZra doan hartunea izeneko 13,2 kV-ko lur azpiko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna, instalatzeko eta onartzea instalazioa burutzeko proiektua. Hona hemen proiektuaren ezaugarri nagusiak:

Lur azpiko linea zirkuitu bakuna:

Zerbitzu Tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3 AL 150.

Luzera: 216 m.

Hasiera: Segura TEA-Ormaiztegi TEA linearen 120. euskarria.

Amaiera: Mujika TZ.

Ebazpen hau abenduaren 1ko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:

1.– Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.

2.– Instalazioak abiarazteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.

3.– Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Gipuzkoako Lurralde Bulegoari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.

4.– Baimen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazio eta Plangintza sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 6a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala