Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2003ko otsailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
754

LEHIAKETA. Janari dendak ikuskatzeko jardunbide arautua sortzeko lizitazioa iragartzen duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 13/2003-S

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: janari dendak ikuskatzeko jardunbide arautua sortzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik hasita 2003ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 36.060,00 euro.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 78.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: Goian aipatutako lekuan jaso ahal izango dira doan eskabideak aurkezteko dagoen azken eguna arte.

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak. www.ej-gv.net.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

Ekonomia eta finantza kaudimena egiaztatuko da. Horretarako azken hiru urteetan egindako lanek guztira egiten dutena aitortu beharko da, eta horrako zenbateko hori ez da inoiz lehen urtekoaren halako hiru baino gutxiago izango. Hala balitz, ekainaren 16ko 2/2000 LEDeko 16.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorri beharko luke.

Gaitasun teknikoa egiaztatzeko azken hiru urteetan administrazioan edo kalitate sistemak ezartzearekin zerikusirik dutenetan egindako lan nagusien zerrenda aurkeztuko da. Zerrenda horrek zenbatekoak, datak eta onuradunak jasoko ditu.

Enpresan dauden ezinduak enpresan dauden langileen %2 baino gehiago badira, egiaztatu egin beharko da enpresako langileen deskribapena eginez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko otsailaren 24a, 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan adierazitakoa.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez zen argitaratu.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez zen argitaratu.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2003ko otsailaren 27a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak. esleitzeko baldintza bat izango da beharrezkoa, kontratuari darizkion betebeharrak finantzatzeko 2003ko ekitaldirako kreditu egoki eta nahikoa izatea.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez zen argitaratu.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 22a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

IGNACIO ZALBIDEA ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala