Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2003ko otsailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
750

EDIKTUA, 382/02 hitzezko judizioari dagokiona.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 382/02-A Ahozko Judizioa. PZLb.

Demanda-egilea: Manuel Díaz Ordax jn.

Abokatua: Fernando Salazar Rodríguez de Mendarozqueta jn.

Prokuradorea: Jesús María de las Heras Miguel jn.

Demandatua: Francisco Javier Madrid Molina jn., Compañía de Seguros Mercurio eta Servicios Sanitarios Generales S.L.

Gaia: Ahozkoa, trafikoa.

Aipatu judizioan epaia eman da eta honela dio epaitzak:

Baiesten dut guztiz Manuel Díaz Ordax jaunak De las Heras prokuradore jaunak ordezkatuta, Francisco Javier Madrid Molina jn., Servicios Sanitarios Generales eta Seguros Mercurio-ren aurka aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatu behar eta kondenatzen ditut demandatukideak guztien artean eta era solidarioan demanda-egileari laurehun eta hogeita bederatzi euro eta berrogeita lau zentimo (429,44) ordaintzera. Aseguru etxeak, gainera, Aseguru-Kontratuko Legearen (AKL) 20. artikuluan aurreikusitako interesak ere ordaindu beharko ditu, ezbeharra gertatu zen egunetik aurrera.

Hori guztia, demandatuak kostuak ordaintzera behartuta.

Aurkatzeko era: Arabako Probintzia Auzitegian Apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. Artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazki bat aurkeztu beharko da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera. Bertan, hauek baino ez dira adieraziko: aurkatutako ebazpena, errekurtsoa jartzeko borondatea eta aurkatzen diren erabakiak (PZLb-aren 457.2 artikulua).

Horrela, epai honen bidez, erabaki, agindu eta izenpetzen dut.

Servicios Sanitarios Generales S.L. demandatuaren egungo helbidea ezagutzen ez denez, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktuz jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka auzi-ihesean den demandatuak apelazio errekurtsoa jar diezaioke Arabako Probintzia Auzitegiari.

Errekurtsoa prestatzeko, idazki bat aurkeztu beharko da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Bertan, hauek baino ez dira adierazi behar: aurkatutako ebazpena, errekurtsoa jartzeko borondatea eta aurkatzen diren erabakiak (PZLb-aren 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago interesatuen eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 14.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala