Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2003ko otsailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
749

EDIKTUA, 164/01 hitzezko judiziotik datorrena.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 164/01 Hitzezko judizioa. PZLb.

Demanda-egilea: Consuelo Sánchez Arroyo.

Demandatua: Serafín Marban Ruiz.

Gaia: Irabazpidezko legezko sozietatea osatzen duten ondasunak zehaztea.

Aipatutako prozeduran erabaki da demandatuari zitazio zedula ematea. Hona hemen hitzez hitz zedula horrek dioena:

ZITAZIO ZEDULA

Zitazioa egiteko agintzen duen epaitegia: Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Gaia: goian aipatutakoa.

Zitazioa egiten zaion pertsona: Serafin Marban Ruiz jauna, alderdi demandatua den aldetik. Helbide ezezaguna.

Zitazioaren helburua: aipatu gaia dela-eta demandatua judiziora bertaratzea. Gainera, beste alderdiaren galderei erantzun beharko die, demanda-egileak hala eskatu eta epaileak hala onartzen badu.

Aurkezteko lekua: epaitegi honen egoitza, Allende Salazar 9.

Aurkezteko eguna eta ordua: 2003ko apirilaren hogeita hamarrean, goizeko hamarrak eta laurdenetan.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Demandatua agertzen ez bada ere, horregatik ez da bista bertan behera utziko eta auzi-iheslaritzat hartuko da, ez zaio beste zitaziorik egingo eta judizioak aurrera jarraituko du (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen -PZLb- 440.1 eta 442. artikuluak).

2.– Demandatua bera judizioan agertzen ez bada eta demanda-egileak hark deklaratzeko eskatu eta eskari hori onartzen bada, demandatuak berak parte hartu duen galdeketetako gertakariak, berarentzat kaltegarriak direnak, aintzat hartu ahal izango dira. (PZLb.ren 304. eta 440. artikuluak).

3.– Judizioan erabiliko dituen frogak bertara eraman beharko ditu (PZLb.ren 440.1 artikulua).

4.– Demandatuak agertzerik ez badauka, zitazioa egin eta hiru eguneko epean epaitegi honi jakinarazi beharko dizkio haren ordez judiziora joango diren pertsonen izenak zitazioa jaso dezaten lekuko gisa, peritu gisa, edo demandatuak deklaratu beharko lukeen gertakarien inguruko informazioa dutelako.

Halaber, zitazioa jaso behar duten pertsonen datuak eta inguruabarrak eman behar ditu zitazioa gauzatzeko (PZLb.ren hirugarren paragrafoko 440.1 artikulua).

6.– Jakinarazten da bistara betiere prokuradore bidez eta abokatuarekin agertu behar dela (PZLb.ren 23 eta 31 artikuluak).

7.– Era berean, demandatua bizilekuz aldatzen bada horren berri eman behar dio epaitegi honi (PZLb.ren lehen paragrafoko 155.5 artikulua).

Gernika-Lumo (Bizkaia), bi mila eta hiruko urtarrilaren bederatzia.

Demandatuaren egungo helbidea ezagutzen ez denez, 2003.1.09ko probidentziaren bidez epaileak, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164 artikuluetan xedatutakoari jarraiki, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki du, zitazio eginbidea burutzeko.

Gernika-Lumo (Bizkaia), bi mila eta hiruko urtarrilaren bederatzia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala