Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2003ko otsailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
747

EBAZPENA, 2002ko abenduaren 11koa, Landa Garapeneko zuzendariarena, Nekazaritza eta Arrantza zuzendariaren 2002ko maiatzaren 13ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitara eman duena. Izan ere, agindu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (EREIN programa) arautu dituen maiatzaren 7ko 100/2002 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako deialdia egin zen 2002ko ekitaldirako.

Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu dituen maiatzaren 7ko 100/2002 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako 2002. urterako deialdia egin zuen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2002ko maiatzaren 13ko Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2002ko maiatzaren 22ko 95. zk.ko EHAAn argitaratuta) 3.198.396 euro jarriko dira deialdi horren helburuetarako. Horietatik, 1.395.360 euro 2002ko ordainketa-kredituetarako dira eta 1.803.036 euro 2003. urterako konpromiso-kredituetarako.

Era berean, puntu horretan ezarritakoaren arabera, deialdi honen kontura eman beharreko laguntzen kopuru osoak ez du esandako aurrekontu-kontsignazioa gaindituko, ez eta —indarreko legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenaren arabera— aurrekontuetan ezarritako kopuru hori eguneratzearen ondorioz laguntza-bide bakoitzari egokitzen zaiona ere. Nolanahi ere, Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendariaren ebazpen bidez emango da aldaketa horren berri.

Landa Garapeneko zuzendariaren 2002ko uztailaren 31ko ebazpen bidez, 2002. urterako ordainketa-kreditua aldatu zen eta 3.000.000 eurotan handitu zen eta, ondorioz, 4.395.360 eurotan finkatu da. Horiek horrela, 6.198.396 euro jarri dira guztira deialdi horretarako.

Berriz ere, Landa Garapeneko Zuzendaritzak erabaki du, dagozkion izapideak egin eta gero, laguntza-programa horietarako ordainketa-kreditu handitzea (1.286.686 euro), bai eta konpromiso-kreditua ere (296.908,11 euro).

Aurretik esandakoari jarraiki, eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Idazkera Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza-Dekretuaren 49.2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aipatutako aldaketa hori argitaratzea.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (EREIN programa) arautu dituen maiatzaren 7ko 100/2002 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako 2002. urterako deialdia egin zuen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2002ko maiatzaren 13ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitaratzea, alegia, 7.781.990,11 euro: 5.682.046 euro 2002ko ordainketa-kredituetarako, eta, 2.099.944,11 euro 2003. urterako konpromiso-kredituetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko abenduaren 11.

Landa Garapeneko zuzendaria,

IBON MANDALUNIZ BASAGOITI.


Azterketa dokumentala