Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2003ko otsailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
746

AGINDUA, 2003ko urtarrilaren 13koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak "Fundación Vizcaina Aguirre", fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onartzeari buruzkoa eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

Fundazioen Babeslaritzari "Fundación Vizcaina Aguirre", fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onar dezala eskatuz eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

1.– 2002ko uztailaren 17an, "Fundación Vizcaina Aguirre" fundazioaren izenean eta ordez, Ramón de Icaza y Zabalburua jaunak sinatutako idazki bat aurkeztu zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean. Idazki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari eskatzen zaio onar dezala patronatuak erabakitako estatutu-aldaketa eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba daitezela.

2.– Eskabide horrekin batera, agiri hauek aurkeztu ziren:

– Estatutuak indarrean den Fundazioei buruzko Legera egokitu, estatutu guztiak bateratu eta "Fundación Vizcaina Aguirre" fundazioaren Patronatuaren osaera jasoarazteko eskritura publikoa (1.610 protokolo zk.). Eskritura Bilboko Notarioen Elkargoko Emilio Fdez.-Valdés Cruzat jaunak eskuetsi zuen, 1997ko abuztuaren 4an.

– Eskritura publiko bat (3.078 protokolo zk.), Estatutuak indarrean den Fundazioei buruzko Legera egokitu, estatutu guztiak bateratu eta "Fundación Vizcaina Aguirre" fundazioaren Patronatuaren osaera jasoarazteko eskritura publikoa osatzekoa. Bilboko Notarioen Elkargoko José María Arriola Arana jaunak eskuetsi zuen, 1998ko abenduaren 23an.

– "Fundación Vizcaína Aguirre" fundazioaren estatutuetako 5., 8. eta 11. artikuluak aldatzeko eskritura publikoa (2.575 protokolo zk.). Bilboko Notarioen Elkargoko José María Arriola Arana jaunak eskuetsi zuen, 2001eko abenduaren 13an. Aldatutako artikuluek alderdi hauek arautzen dituzte: Patronatuaren osaera eta patronatuko kideak izendatzeko erregimena (11. artikulua); fundazioaren helburuak (5. artikulua) eta fundazioaren prestazioen onuradunak (8. artikulua).

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren estatutuetako aldaketarako espedienteari ebazpena ematea agindu baten bidez. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7-1.a) artikuluan.

Bigarrena.– Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Arautegia onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 62. artikuluan eskatutakoak.

Hirugarrena.– 2002ko irailaren 25ean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak, 404/1994 Dekretuaren 8.3 artikuluarekin bat, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Gizarte Ongizate Zuzendaritzari eskatu zion "Fundación Vizcaina Aguirre" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa erregistroan inskribatzeari buruzko txostena egin zezala, eta hilabeteko epea eman zion. Epe horretan txostenik eman ez zuenez, aldekotzat jo behar da, erregistroan inskribatzeko izapideekin jarraitzeko.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako arau orokorrak.

Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– "Fundación Vizcaina Aguirre" fundazioaren estatuetan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetako aldaketa inskribatzea gaur, bigarren aurrekarian zerrendatutako notariotza-eskrituretan jartzen duen moduan.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu hau azkena da administrazio bidean. Haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 13a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala