Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2003ko otsailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
745

AGINDUA, 2002ko maiatzaren 2koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko Labiker, S.L. entsegu-laborategiari "bideetako zoru, harrixka, nahastura bituminoso eta beren osagaien" arloan aritzeko kreditazioa ematen diona.

Urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren bidez arautu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1990eko martxoaren 21eko 58. alea) zein jardunbide erabili behar den eraikuntzaren kalitatea zaintzeko laborategiak kreditatzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza honek beharrezko ikuskapenak egin ditu, eta, ondorioz egiaztatu egin da Labiker, S.L. entsegu-laborategiak "bideetako zoru, harrixka, nahastura bituminoso eta beren osagaien" arloan aritzeko kreditazioa jasotzeko beharrezko eskakizunak betetzen dituela.

Ondorioz, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren proposamenez eta urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 16. artikuluari atxikiz, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Eraikuntzaren kalitatea zaintzeko Labiker, S.L. izeneko entsegu-laborategiari kreditazioa ematen zaio "bideetako zoru, harrixka, nahastura bituminoso eta beren osagaien" arloan aritzeko. Kodea: 100012SV02. Enpresaren egoitza: Zurrupitieta kalea, 26 zk., 12-A pabilioia, Vitoria-Gasteiz.

2. artikulua.– Kreditazio horrek bost urteko indarraldia izango du, nahiz eta lehenago ere indargabetua izan daitekeen, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entsegu-laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 19. artikuluan ezartzen denez.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailari bi hilabeteko epean aipatutako egun beretik.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik aurrera izango du indarra Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 2a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala