Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2003ko otsailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
740

EBAZPENA, 2002ko abenduaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, "Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak" jakintza-arloko unibertsitateko katedradunaren plaza bat betetzeko lehiaketa ebatzi behar duen epaimahaiaren osaketa argitaratzeko dena. Plaza horretarako deialdia 2001eko maiatzaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (ekainaren 7ko "Estatuko Buletin Ofiziala").

Ekainaren 13ko 1427/1984 Errege Dekretuaren 6.8. artikulua betez (uztailaren 11ko "Estatuko Buletin Ofiziala"), "Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak" jakintza-arloko unibertsitateko katedradunaren plaza bat betetzeko lehiaketa ebatzi behar duen epaimahaiaren osaketa argitaratzen du Errektoregoak. Plaza horretarako deialdia 2001eko maiatzaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (ekainaren 7ko "Estatuko Buletin Ofiziala").

Epaimahaia lau hilabeteko epean eratuko da, gehienez ere, ebazpen hau Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzen denetik aurrera hasita.

Interesatuek ebazpen honen aurkako erreklamazioa jarri ahal izango dute Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen aurrean, ebazpena Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko den hamabost eguneko epearen barruan.

Leioan, 2002ko abenduaren 16a.

ERREKTOREA.
Eskumenak eskuordetuta (00/06/14ko Ebazpena, 2000ko
uztailaren 10eko "Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkaria"),
Irakasleen errektoreordea,
VÍCTOR URRUTIA ABAIGAR.
I. ERANSKINA
Orden zk.a: 141
Jakintza-arloa: Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak.

Batzorde Titularra:

Mahaiburua: Francisco Aldecoa Luzarraga Jna./And., Madrileko Unibertsitate Konplutenseko Katedraduna.

Idazkaria: Celestino M. del Arenal Moyua Jna./And., Madrileko Unibertsitate Konplutenseko Katedraduna.

Mahaikideak: Manuel Pérez González Jna./And., Madrileko Unibertsitate Konplutenseko Katedraduna, Ramón Paniagua Redondo Jna./And., Gironako Unibertsitateko Katedraduna, Alejandro Rodríguez Carrión Jna./And., Malagako Unibertsitateko Katedraduna.

Ordezko Batzordea

Mahaiburua: Roberto Mesa Garrido Jna./And., Madrileko Unibertsitate Konplutenseko Katedraduna.

Idazkaria: Francisco Javier Quel López Jna./And., Euskal Herriko Unibertsitateko Katedraduna.

Mahaikideak: Maximiliano Bernad Alvarez de Eulate Jna./And., Zaragozako Unibertsitateko Katedraduna, José Manuel Sobrino Heredia Jna./And., A Koruñako Unibertsitateko Katedraduna, Rafael Calduch Cervera Jna./And., Madrileko Unibertsitate Konplutenseko Katedraduna.


Azterketa dokumentala